2021-2022-AZTERKETAK-1er

DBHO 2DBHO 1
Ostirala 26Filo-MateZ (08:00etan)Lite (08:00etan)
ASTEBURUA
Astelehena 29MatG-MatZ
Asteartea 30Geo-Mar
Asteazkena 1HistEko-Mar-Bio
Osteguna 2IngIng
Ostirala 3MatG-Kim (08:00etan)Fiski (08:00etan)
ASTEBURUA
Astelehena 6
Zubia!
Asteartea 7
Asteartea 8
Osteguna 9LengFilo/Leng
ASTEBURUA
Astelehena 13EuskEusk
Asteartea 14Fis-EnpHist
Asteazkena 15Arte-Lur

Azterketa gehienak arratsaldeko 15:00etan izango dira eta 1 ordu eta 30 minutu iraungo dute. 

Goizeko klaseak normal emango dira eta 2. ebaluazioko martxan murgiltzeko ahalegina eskatzen zaie ikasleei. 

2021-2022-Mondragon unibertsitatea

Orientazioak antolatu du hitzaldia eta Mondragonekoek argi eta garbi esplikatu dute beraien eskaintza.

Aurkezpen orokor baten ondoren, 3 taldetan banatu gaituzte eta interesen arabera banatu dira ikasleak. Egia da hainbat ikaslek ez duela bere hautaren erantzun zehatzik izan, baina eredua ikusteko eta ulertzeko aukera izan du, behintzat. Nork daki non izango diren hemendik urte batzuetara!

Hala ere, badira galduta sentitzen diren ikasleak ere… eta, ziurrenik, galduta segitu dute hitzaldiaren ondoren…, baina, lasai! Topatuko dugu azkenean gure gustuko bidea! Ez etsi! Animooo!

2021-2022-AZTERKETAK-1eb

DBHO2

  • Azaroaren 18a, osteguna
    1. Historia 
    2. Ingelesa
  • Azaroaren 19a, ostirala
    1. Lengua
    2. Kimika-MatG
  • Azaroaren 22a, astelehena
    1. Fisika/Enpresa
    2. Lur-Geo
  • Azaroaren 23a, asteartea
    1. Bio-Marrazketa-Arte
    2. Euskara

DBHO1 

  • Azaroaren 18a, osteguna
    1. MateZ – Historia
    2. Filosofia
  • Azaroaren 19a, ostirala
    1. Biologia – Marrazketa – Ekonomia
    2. Euskara
  • Azaroaren 22a, astelehena
    1. FisKim – MateG 
    2. Ingelesa
  • Azaroaren 23a, asteartea
    1. Lengua

Azterketa hauen garaian, klaseak eten egingo dira eta egunean bi egingo dira.

  • Lehenengoa: 08:30ean
  • Bigarrena: 11:30ean

Aurrez egingo dira beste azterketak.

2021-2022-Batxi2-UNITOUR

Ez dugu eguraldi onik izan…

Ezta denbora libre askorik ere. Puntual iritsi gara eta bastante pronto egon behar izan dugu autobusean berriro… Covid garaiak! Enfin!

Ikasle-ohiak aurkitu ditugu bertan eta pozik saludatu ditugu Uxue, Irati… Beste ezagun batzuk ere izan ditugu… Baina ez zegoen galtzeko denbora handirik.

Unibertsitate asko zeuden azokan eta eskaintzaren zerrenda miatzen ibili dira gureak. Bazen nora joan ez zekiena, edo ez zena ausartzen… Bazen hemendik hara eta handik hona ibili dena ere. Poltsak eta motxilak erreklamo ederra izan dira, baina aurpegia eman behar zen horretarako. Animatuenak lotsatienari lagundu dio horretan. Hainbat unibertsitatek papera besterik ez zuen eskaintzen… Bakar samar ikusi dugu mahai hura.

Baina katxondeoz aparte, ikasle batzuk ondo baino hobeto aprobetxatu dute tartea eta balizko etorkizunean murgiltzen saiatu dira. Bere buruari galderak egiteko balio izan du, behintzat! Atzerrira joan nahi al dut? Umeekin egin nahi al dut lan? Kamioiak antolatzen ibiltzea gustuko izango ote dut? Edo diseinu erakargarri horretarako milonada bat ordaindu behar ote da? Bartzelonan biizitzak ederragoa dirudi…Edo ez… Marinelak ere beste portu batzuk ikusi ditu bidean…

Ordua iritsi da eta … Ai, ene! 11 ikasle falta! 11! Txoferra kabreatuta erabat, Kursalen aurrean ezin omen da zain egon-eta! Hangouts, Whatsapp, deiak… Ai, ene! Ké nerbios! Miren hegan joan da oraindik fakultateren bati itsatsita jarraitzen zuten ikasleak erreskatatzera; “galduta” zebilen laukotea ere desenpanatu eta etorri zaigu azkenean…!

Txoferraren haserrea ez dugu samurtu; ke si kortinak paken utzi, ke si hanka behera, ke si eseri zaitezte… Ez dakit bidaia hau mitaddeprezion kontratatu dugun edo… Ez zen bromarik han!

Ñoñostin utzi ditugu koartada zuten ikasleak: ke si musikitas eta Aitanahanburgesa, ke si dientes-dientes… Besteok txintxo-txintxo a la Euskadi profunda itzuli gara. Bi parada egingo ote ditu txoferrak? NI PENTSARRRRRRRR!

Hala ere… Zer izan da? Batxi2ko ikasle hauek pandemia hasi zenetik lehen irteera? Ba… igual bai, e!

Argazki gehiago: HEMEN

2021-2022-Kilometroak Ordizian!-IKUSKIZUNA

Ikuskizun ederra izan dugu gaurkoan Antzokian. Ikasleak eta ikasleohiak ikusteko aukera izan dugu. Baita gurasoak ere!

EGURENek zuzen bete du irakasle papera. Bazekien zerbait! Eskerrak merezitako oporrak ditugula esan duela, e?? (Bestela ez nuen aitatuko hemen!). Egaña, GERMAN, ALAIA eta ANE ez dira atzera geratu. Haien etorria! TikTok eta botelloia, Erasmus+ eta txekiarrak… Merituak egin dituzte gure koadrilan sartzeko! BAGARA!

Xabier, Aitor eta Enekok ere lan aparta egin dute eta sartu eta atera ibili dira zintzo-zintzo, beharren arabera, bakarka batzuetan, bertsolari edo dantzariei lagunduz beste batzuetan. Dotore! BAT GEA!

Eta Amets Bide dantza taldea! Dotore baino dotoreago! Denak BATERA.

Eta oholtzan ez bada ere, asko geunden begira. Animo, Jakintza! BAT GARA!

Argazki gehiago: HEMEN