Batxilergo 1en agurra

<!–[CDATA[Era askotako bazkariak eta afariak egin ditugu ikastolan, baina gaurkoa tankera honetako lehenengoa izan da: ikasleek prestatu eta irakasleok bapo jan!

Mendizale Elkartean bildu gara Batxilergo 1eko ikasle eta irakasleak. Jende asko ikusi dugu lanean, batzuk hasiera-hasieratik, beste batzuk bukaeran. Gazta tarta eta trufa goxo horien errezeta ere berehala lortu behar omen dugu. Badaezpada ere, soberan geratu den guztia etxera eraman dugu!

Batzuk asteburuan mendira joan behar zuten, beste batzuk tiritak erostera (hori dakar zapata Minny Mouse estreinatzeak); bada udan Mexikora joango dena eta bada neska begiurdin batek erloju eder bat oparitu diona. Kutxarilak sudurretik zintzilikatzen zekien batek denak jarri gaitu trebezia hori ikasi nahian eta irakasle ileluzedunak oso txiste txarrak egin dizkigu.

Jakintzak gure esker ona adierazi nahi die estreineko aldiz bazkaria eskaini diguten Batxilergo 1eko ikasleei.¬  Ondo pasa uda eta datorren urtera arte!]]>

Advertisements

One Comment

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s