2008 – BAtxi2koen agurra

<!–[CDATA[Egunak pasatu dira eta ez gabiltza garaiz kontu honetan, baina ez dugu ahaztu larunbatean Batxilergoko bigarren mailakoekin izandako afaria.

Futbolak mehatxu egin bazuen ere, giro onean afaldu genuen, bapo!  Aurten ez zen bolondres asko izan mutilen artean, baina, behin hasi eta gero, gustura ikusi genuen kamarero lerroa Jokinek prestatutako jaki goxoak mahaira ekartzen. Hura planta gure mutilena!

Jokinek iaz listoia oso goian utzi bazuen, aurtengoan ere ez da txantxetan ibili. Ez dakit ekintza honek dibertsitatearen hezkuntza, berdintasunarena, komunikazioa, ikasten ikastea ala talde lana lantzen dituen, baina ezin da behar-beharrezko konpetentzia batzuk jorratzen dituela ukatu. Aparteko entsalada, odolki tartaleta, txerriki pintxoa, sorbetea… Ez dugu asko argitzen han jasotako inpresioa, aurkezpen dotorea, zaindutako elaborazioa, erakutsitako imajinazioa. Aupa, Jokin! Fisikako proiektuak garrantzi handia du, baina kurtso bukaeran prestatzen diguzun afari hau ez da batere makala! Segi horrela!

Afaria bukatu eta pote lasai batzuk hartzera joan ginen Ordiziako tabernetara. Berriro futbola mehatxu… Dantza handirik egin gabe, taldea desegiten joan zen azkenean eta poliki-poliki bukatu genuen aurtengo despedida.

Zorte on Batxi2! Etorkizun oparoa Jakintza Ikastolatik!]]>

One Comment

Erantzunak itxita daude.