Zoriontsu bizi eta gora zuek!

<!–[CDATA[Egilea: Maite

Ze egun polita ikastolan, larunbatean, bizitzeko aukera izan genuena! Gure 92ko neska-mutilak badoaz ikastolatik. Bai, horiexek, urte osoan zehar gune honen goiburuan izan dituzuenak: euskaljakintza 5. Ez zuten ikastola utzi nahi, baina, guraso, irakasle ohi eta egungo irakasleoi ganorako agurrik eskaini gabe eta, noski, guk ere ez genituen hegan egiten utzi nahi gure besarkadarik goxoena helarazi gabe. Egia esan, ez da erraza laburbiltzea gertatutakoa: irribarreak, barre algarak eta malkoren bat edo beste ere izan genituen lagun. Ez genuen ikasturtea amaitu nahi, ordea, urte osoan zehar sarearen bestaldean, klik batera, egon zareten guztiokin lehengo eguneko bizipenak partekatu gabe. Zuek bizi izan dituzue gure gorabehera guztiak, gure hausnarketak, gure pozak, gure histurak, gure gaziak eta gure gozoak; horregatik, azken une hauek ere zuekin batera bizi nahi ditugu. Jakin badakigu bideo batek ez dituela sentimenduak ordezkatzen; halere, gure txokoa den honetan, bizitakoaren lekukotasuna utzi nahi genuen eta hementxe doa.

Ekitaldiari hasiera emateko, Jakintza Ikastolako Manu Olano zuzendariaren hitzak izan genituen:
Jarraian, Estibalitz Goenaga aritu zen teklatuan. Estik ezin hobeto girotu zuen ekitaldi osoan. Hementxe utziko dugu bere lehenengo interpretazioa: “Comptine d’un autre été: l’après midi”.
Hurrengo uneak bereziki hunkigarriak izan ziren: ikasleen hitzak eta laburpen bideoa. Ikasleen ordezkaritza Garazi Otegi eta Laura Zabalak hartu zuten eta ikastolan hainbeste urtetan bizitakoa maisuki laburtu zuten. Ondo prestatu, hausnartu eta atondutako hitzak biek ala biek bota zituztenak! Begiratu besterik ez zegoen ikusleen begietara!

Garaziren hitzak:

Lauraren hitzak:

Ederra benetan Haritz Alzola eta Irune Agirrek ekoiztutako bideoa! Bikotearen lanak ez zuen inor epel utzi. Garbi dago orduak eta orduak ematen direnean zerbaitetan, ilusioz gainezka, hori begi-bistan geratzen dela. Halaxe gertatu zen larunbatean. Denok izan ginen euren ahaleginaren lekuko (gelakideen argazkiak jaso, bideoari itxura eman…). Hitzak, kasu honetan, soberan daude.

Ekitaldia denon txalo beroekin amaitu ostean, taldeko argazkia atera… … eta elkarrekin bazkaltzera joan ginen ikastolako jangelara:

Eta eguna karaoke parte-hartzaile bezain sutsu batekin amaitu genuen (bideoa ez da kalitate onekoa, baina ideia bat egiteko nahikoa). Eta horixe izan zen guztia! Ez dut bukatu nahi 92ko guztiei, euskaljakintza 5ekoei, nire esker ona aitortu gabe; nire eskerrik onena eta agurrik beroena. Esker mila euskaljakintzari eta ikastolari eman diozuen guztiagatik. Zoriontzu bizi eta gora zuek! //

]]>

One Comment

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s