2011ko Kultur Astea Batxilergoan

<!–[CDATA[Bukatu dugu astea eta hasi dira gure oporrak.

Aste ezberdina izan dugu Batxilergoan.

Asteartean, emaileekin egin genuen girotze saioa.

Asteazkenean, KORRIKA izan genuen. Eskerrak ematen dizkiegu hemendik hori antolatzen lagundu duzuen gelako kideei!

Ostegunean, banatuta ibili ginen: Osasun arlokoak FICOBAra joan ziren Human Bodies ikustera, Giza arlokoak Lazkaora (Kutxa) eta gainontzekook, berriz, Izal aldean ibili ginen. AMPO bisitatu genuen eta, gero, J. ARANBURU gaztak. Biak esplikatu zizkiguten oso ondo eta erraz-erraz pasatu ginen balbulatik gaztara. Azken hau probatzeko aukera ere izan genuen eta gutako batzuk ez genuen jaki goxo hura erosteko aukera galtzerik nahi izan. Eskerrak eman beharrean gaude, bai Aranbururi eta baita Ikerri ere bi enpresa horien inguruan aritu zitzaizkigulako. Eta, nola ez! Irteera hau ahalbidetu zigun gelakideari ere bai. Eskerrik asko, maja!

2011-AMPO

2011-AMPO

2011-J. Aranburu gaztandegia

2011-J. Aranburu gaztandegia

2011-J. Aranburu gaztandegira iristen

Ostirala ere etorri zaigu eta hemen ere banatuta ibili gara. Batxilergoa 2. mailako Zientzietakoak BTEKera joan zaizkigu eta beste guztiok, berriz, Eibar ingurura, Orbea bisitatzera.

Puntual-puntual etorri zaigu Esti eta betiko modun etorri dira ikasleak. Batxi1ekoak izan dira berankorrenak, baina denak etorri dira behintzat! Batxi2n, Cristian falta zitzaigun eta haren zain egon gara 10 minutuz, telefonoz deika… eta bastante haserre agertu ez delako! Irteera zapore txar horrekin hasi da, baina giroa hobetzen joan da.

Autobus elegantea tokatu zaigu eta txoferrak denak eserita eta gerrikoa jarrita joan behar dugula esan du. Eibar inguruan goardia zibilen kontrol batekin egin dugu topo eta, haietako bat sartu zaigu autobusera. Arraroa izan da hori eta denak formal-formal eta txintxo aurpegikin, ia arnasik hartu gabe, egon gara berak sartu-atera egin duen bitartean.

Orbeara iritsi garenean, abentura Martarena izan da. Mareatuta iritsi da erabat eta inor ez gara konturatu. Berak esan duenean ia-ia kolorerik gabe zegoen! Aulki bat eskatu dugu beretzat eta segituan etorri zaizkio medikua eta erizaina. Goxo-goxo hartu dute eta oso zainduak sentitu gara. Bitartean, bideoa ikusten ari ziren gainontzekoak eta galdera dexente egin dute ondoren. Samuk Pekinen erabilitako txirrindua ere ikusi dugu. Hori bukatuta, tailerra ikustera jaitsi gara. Bi talde egin dituzte eta Letratako guztiak joan gara lehenengoan. Saioak kafemakina ondoan zegoen pasta bat lapurtu die hango langileei eta, tan fresca geratu da!

2011-ORBEA

Katea-lana ikusi dugu, bai margoketan, baita muntaian ere. Aluminiozko koadroak eta karbonozkoak bereizten ikasi dugu. Urrutira doazen paketeak ukitu ditugu…

2011-04-15-Eibar

Autobusa hartu eta Eibarrera joan gara. Atzo (herenegun, hobeto esanda) izan zen II. errepublikaren aldarrikapenaren 80. urteurrena eta banderatxoren bat ikusiko ote genuen esperantzan joan gara. Talderen batek ikusi omen du leiho batean, baina gehienok ez dugu aukerarik izan. Saiatu ginen Arma museoa bisitatzen, baina ezin izan dugu txanda lortu. Goenaga jauna Alfontso XIII.arekin batera dagoen argazki bat ikusi dugu, baina besterik ez. Argazkia atera dugu udaletxepean, El Corte Inglés, pizzeria, hanburgeseria… Beno! Turismo en Eibar!

2011-04-15-Eibar

Hemen ere eskerrak eman behar gure gelakidea eta bere eibartar familiari, informazioa eskuratzeko ahalegina egin dutelako. Era berean, txoferrari, leial-leial eraman gaitulako Eibarko kale estuetan zehar, eta Estiri (Amurriokoari!), ondo baino hobeto zaindu gaitulako. Ea ondo-ondo pasatzen duen Kordoban!

Zorionak eman nahi dizkiet Batxiko ikasleei, aste honetan ez baitugu zuzendu beharreko perkantzerik izan eta erabateko majo eta partehartzaile egon direlako.

Gaurtik aurrera, ondo-ondo pasatuko dugulakoan nago. Oporrak! Ez bistaz galdu gerturatzen ari zaizkigun azterketak eta maiatzera arte!]]>

Advertisements

One Comment

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s