- Julian Gonzalez Estevez lazkaotarrak Magnetismoa, makro ingurunetik nano ingurunera igarotzea hitzaldia emango du.
- Juan Jose del Val Altunak, berriz, Ikerketa-karrera eta zientzia-lana zientzian.
Ekainaren 2an edo 3an
Ordiziako Herri Antzokian izango da hitzaldia, 10:00etan hasita.
- Albert Fert irakasle eta 2007ko Fisika Nobel Sariduna, eta Antonio Hernando Madrileko Universidad Complutenseko katedraduna izango dira hizlariak. Karrera zientifiko ikertzailearen estimuluak eta motibazioak gaiaren inguruan ariko dira hizketan. Hitzaldia ingelesez izango da, baina euskararako aldibereko itzulpena egongo da. Gure irakasle eta Batxilergoko ikasleak han izateko ahalegina egingo dugu.
- Hurrengo egunean Goierri Berrikuntza Gunea izango da elkargunea. Stuart Parkin estatubatuarra eta Japoniako Kaneo Mohri irakasleak ikerketari eta garapenari buruz ariko dira, 10:00etan hasita. Bilketa eta grabazio sistema berriak eta Toyota taldearentzat eginiko mikro-nanosensore garapena izango dira gai. Hitzaldi hau ere ingelesez izango da, eta gaztelaniarako aldibereko itzulpena egongo da.
Jakintzako Batxilergoan azterketa garaian gaude eta ez da garai hoberena, baina aukera aparta dugulakoan gaude eta ekainaren 2ko hitzaldian hantxe izateko asmoa dugu! Animatu eta Omarri eman izena, tokia erreserbatu nahi dugu-eta!]]>
One Comment