2011-DBHO2ko ikasleen agurra – 93koak

<!–[CDATA[Astebete joan da DBHO2ko ikasleek agur esan zutenetik.

Eguraldi aparta egin zigun, eguzkia bero eta haize freskoa. Umoretsu etorri zitzaizkigun ikasleak eta ez gutxiago gurasoak. Gustua ematen zuen giro horretan lan egitea!

Manuk agur formala eman zien denei eta, broma eta ironia artean, kanta-kantari jarri gintuen. HHko irakasleek oso gustura geratu zien, haiek erakutsitako Pintto-Pintto baitzen hobetoen gogoratzen genuena denok!

Rekuerdosdelayer unkigarria prestatu zuten bideoan eta guraso bat baino gehiago harrituta geratu zen bere seme edo alabaren aldarte ezezagun bat deskubritzean.

Kontaizo arriskutsuan ere aritu zitzaizkigun eta irakasle bat baino gehiago dardarka jarri zen, ikasleek gurasoen aurrean zein trapu zahar aterako zuten beldur…

Txanpinoi batzuk jan, karaoken arriskatu, kotileo del bueno eta… aio! Ea hemendik urte batzuetara berriro zuen berri izateko aukera dugun! Zorte on oraintxe ireki berri duzuen bidean!

OHARRA: Argazki eta bideoak eskuratzekotan gaude, baina ikasleek agur esan zutela esandakoan, bene-benetan ari gara, oporretan baitaude haietako asko! Ez al dugu asko itxaron beharko!

OHARRA2: Itzuli dira agur esan zutenak. Hementxe urte hautako laburpena! 93ko Belaunaldikoak]]>

One Comment

Erantzunak itxita daude.