2011-Hautaprobak eta ixtripuak

<!–[CDATA[Errore txikia eta ondorio ikaragarria. Horixe gertatu zitzaien atzo Flecha eta Hoogerlandi Tourrean  hementxe ikus dezakezuen ixtripuan. Eta gaitz erdi, okerragoa ere izan zitekeela eta!

Unibertsitatea.net-en irakurri dugu ekaineko Hautaprobetan eta Kimikako azterketaren inguruan gertatutakoaren kronika laburra… Ikasleek eta ikastetxeek 3 arazoen berri eman omen zuten eta haietako bat onartzen omen dute: azterketako ariketa bat gaizki itzulita zegoela.

“… UPV/EHUk arazo hauek eman diren edo ez aztertzeko 2 aditu talde jarri zituen atzo lanean. Batetik Kimikako azterketa osatu zuten irakasle taldea eta bestetik unibertsitatean kimika irakasten duten doktore taldea. Hauek ondorio berdinera iritsi dira, Kimikako azterketan beraien iritziz, akats bakarra egon zen: azterketako ariketetako bat euskarara gaizki itzulita zegoen…”.

Eta ya está!

Goirizelaia ere lasai dago. Inportanteena unean gertatutakoa aztertzea omen da hurrengo urteetan hau ez gertatzeko.

Eta zer izan zen gertatu zena? Goazen orain hilabete esan zena gogoratzera!

Nik ez daukat ideiarik, baina ez dago lasai egoteko motiborik. Ditxosozko galdera curriculumaren barnean dagoen ala ez erabakitzeko, 2 aditu talde bildu ziren eta bere iritzia eman zuten. Batxilergoko irakasleek ere berea eman zuten… Gainera, aurreko urteetan ere arazoak izan omen dira azterketa honetan (beste gai batzuetan ere bai, e?).

… Examinadores del examen, profesores titulares de química de la propia UPV/EHU, profesores de institutos y colegios, analizan la prueba y certifican, una y cien veces la existencia de errores manifiestos, “de bulto”, no sólo la traducción al euskara que convierten algunas preguntas en irresolubles e ininteligibles, y que transforman lo que debería ser un examen para subir nota y acceder a la carrera deseada en una auténtica trampa y la fosa de muchas ilusiones para excelentes alumnos y alumnas…

Horrela dio Donostiako La Salleko koordinatzaileak.

El tetraoxomanganato (VII) de potasio (permanganato de potasio) en medio ácido sulfúrico transforma el ioduro de potasio en yodo molecular a la vez que el primero se transforma en sulfato de manganeso (II) y se forma sulfato de potasio y agua///Azido sulfurikoz osasutako ingurene batean, potasio tetraoxomanganato (VII)ak (potasio permanganatoak) eta potasio iodurak erreakzionatzen dute; ondorioz, manganeso (II) sulfatoa, potasio ioduroa, potasio sulfatoa eta ura lortzen dira.

Euskaraz hitz egiten badakidala uste dut, baina Kimikan desfasatuta nago. Ez nintzateke hori zuzena den ala ez esatera ausartuko, baina Hautaprobetako azterketa bat jarri baino lehen ondo konprobatuta eramango nuke hori.

Ez dut uste kuestioa hori denik. Egia esan, ez dut uste azterketa errepikatzea soluzioa denik. Nola neurtu Kimikako azterketan sortutako desesperazioak hurrengo eguneko azterketari eragin zion kaltea? Errar es de humanos, baina errore txiki batek ondorio ikaragarria izan dezake eta hau horietako bat izan zen.

Okerrena? Ez dugula hurrengo azterketetan zuzentasuna zainduko den ziurtasunik. Etzi jasoko ditugu Aparteko Deialdiaren notak:

Horixe beldurra! Ez naiz Kimikako irakasle, baina gai pare bat ematen dut Batxilergo 2. mailan. Gutako batzuk bilerak izaten ditugu asignaturaren koordinatzaileekin eta elkarrekin egindako lana burutzen ari garen inpresioa dugu. Beste batzuok, ordea, ez dugu inongo harremanik harekin. Azterketa egunak iristen direnean, plasta!, ikusten dugu zer erori den eta kitto. Nola koordinatzen ote du koordinatzaileak gurekin egon gabe? Ez ote luke gure ondoezaren berri izan behar? Ez al du gure desadostasuna (balego) ezagutzea nahi? Ez al ditu gure iradokizunak entzn nahi?

Urtero joaten naiz Hautaprobetako tribunalarengana nire kredentzialak ematera eta, gero, notak jasotzera. Azken urteotan arduradun bera tokatu zaigu, gaztelera hutsean esplikatzen du prozedura eta erantzuten die gure galderei. Bidezkoa al da hori ikasle gehiengoak azterketa euskaraz egiten duen erkidegoan? Makurtuta jasaten dugu hori urtea joan eta urtea etorri.

Azterketa gazteleraz jartzen omen dute eta gero euskarara itzuli. Baina… Ez al dugu ikasle gehiengoak euskaraz egiten duela esan? Zentzurik ba al du horrek? Azterketa jartzen dutenek ez dakitela euskaraz? Ba… Soriako azterketa jartzeko trebezia erakus dezatela! Makurtuta geratu gara puntu horretan ere.

Urtero joaten dira gure ikasleak erreklamazioetara eta hainbatetan nota aldatzea ere lortu dute, baina, kontuz! Ez lanik eman! Ikaslea bakarrik etor dadila eta bigarren zuzenketan lortutako notarekin batezbestekoa egingo zaio. Jaisteko arriskua dago, e? Badaezpada ere, ez etorri – dio mezu subliminalak. Eta gu, makurtuta, urtea joan eta urtea etorri.

Hautaprobetan ikasle gutxik izaten dute suspentso, baina hori ez da nahikoa, hamartar baten gorabeherak eragin handia baitu etorkizunean jarraituko duen bidean. Hautaprobak antolatzen aritu direnek izan dute SUSPENTSO ikaragarrieeeee, hori bai! Ikasle bati barkatuko ez geniokeen suspetsoa! Neurri zuzentzaileak zerrendatu beharko dituzte, ez?

Flecha eta Hoogerlanden atzoko ixtripua tamalgarria izan zen, errore txikia, ondorio ikaragarria. Kotxezalea bidali egin omen dute Tourretik. Honbreeeeeeee! Ké menos! Sin kerer izango zen, baina… lehenengo neurria di-da batean hartu zuten. Gure gai honetan ez dut horrelakorik irakurri… Berriro baliabide berdinez prestatuko ote ditugu datozen urteetako Kimikako azterketak? Berriro inkomunikazioa, deskoordinazioa, itzulpena, euskaraz ez dakien tribunala?

Makurtuta jarraituko dugu ixtripu bihurtzen ari zaigun Hautaproba honetan…

Game over!

]]>

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s