2012-HAUTAPROBAK

Hementxe duzue informazioa:

    • Asteazkeneko autobusa: 07:45ean, RENFEko geltokian. (Ondorengo egunak zehazteke daude!)
    • Probaren ordutegia (pdf, 64 Kb)
    • Epaimahaiak
    • Unibertsitatera sartzeko probaren ariketak
    • Kalifikazioen kontsulta�  (DATORREN OSTEGUNEAN JARRIKO DUTE HAU!)
    • Gogoan izan ekarri behar duzuena:
      • NAN
      • Asteazkenean emango zaizuen dokumentazioa
      • Axota urdinak eta idazteko beste tresnak: arkatza, ezabagoma, txorroskileroa…
      • Kalkulagailua
      • Marrazketarako behar duzuena…
      • Hamaiketako eta bazkarirako plana (bokata, dirua…)
    • Gogoan izan behar ez duzuena: mugikorra, mp3a…

Hemen dituzue ohar orokorrak:

AURKEZPENA

      • Fase orokorreko azterketa egiten duten ikasle guztiak joango dira aurkezpenera. NAN edo beste identifikazio agiri baliagarri bat eraman beharko dute, eta matrikularen gordekina (autobusean emango dizuet).
      • Aurkezpenean proba egiteko azalpenak emango dira, eta kodeen orria emango zaie ikasleei. Begiratu beharko dute ea matrikulako datuak ondo dauden (izena, NAN zk., ikastetxea, zein gairen azterketa egingo duten…). Akatsik egonez gero, lehen atsedenaldian esan beharko diote epaimahaiari. Ez da onartuko aldaketarik matrikulan ez bazaio epaimahaiari eskatu asteazkeneko 13:00ak baino lehen.

FASE ESPEZIFIKOA BAKARRIK EGINGO DUTEN IKASLEAK

      • Epaimahaiaren aurrera joan beharko dira kodeen orria hartzeko lehen proba baino 15 minutu lehenago. NAN edo beste identifikazio agiri baliagarri bat eraman beharko dute, eta matrikularen gordekina. Matrikulatuta ez daudenei ez zaie azterketa gelan sartzen utziko.

MARRAZKETA TEKNIKOA II

      • Marrazketa Teknikoa II-ko azterketa egiteko, ikasleek behar duten materiala ekarri beharko dute: arkatza, eskuaira, kartaboia eta konpasa.

MUGIKORRAK

      • Mugikorrak eta gailu elektroniko guztiak itzali egin behar dira azterketa gelan sartu baino lehen.

Puntualtasuna behar dugu. Ezingo dugu zain egon, e? Ondo izan eta asko ikasi!

Utzi iruzkina