2012-Batxi 2ko ikasleen agurra – 94koak

Urtero izan ohi den bezala, Batxilergoko 2. mailakoek agur esan digute.

Irakasle eta gurasoen begiradapean, ikastolan izandako ibileraren kontaizo dotorea egin ziguten, kantari jarri gintuzten, malkoren bat atera ziguten, algarak ere bai…

Bizitza ederra den ideia erein ziguten berriro eta asko eskertu genien hori. Uda hasierak beste kolore bat hartu zuen…

Gurasoen ekina ere ez zen atzera geratu (de tal palo, tal astila, nonbait!) eta Larrunarrin prestatu ziguten afari gozoa. Esker beroenak ematen dizkiegu hemendik hartu zuten lanagatik. Ekitaldian izandako amonak edo senideak ez ziren afaltzera etorri, baina txikitako andereño batzuk bai izan ziren bertan. Urte asko pasatuta eta ikasleren bat identifikatzea kosta egiten zitzaien orain (lehen gelako altuena zena, orain ez; lehen ixila zena, orain hizlari aparta…).

Gazteenak bukatu zuten lehenengo afaltzen eta karaokea nahi zuten neskek. Han ikusi genuen mutilen bat bere postrea babesten, ez zuela galdu nahi eta! Azkenean, egin zuten txokoa eta neskak kantari hasi ziren, lehian. Ez zitzaigun zaila iruditu eta gutako batzuk ere animatu ginen kantara! Keba! Ez zegoen zer eginik! Mila buelta ematen zizkiguten! Entrenamenduaren gauza izango zen nonbait!

Mutilek, berriz, urrutien zegoen txokora joan ziren eta kartatan hasi ziren jotafuego…

Horrelakoa da bizitza!

Urtero izan ohi den bezala, Batxilergoko 2. mailakoek agur esan digute. Ez omen da agurra, gero arte, baizik! Etorriko omen zaizkigu bixitan…

Horrelakoa da bizitza! Jarrai dezagun bidean…!