2012-Xikerri agurra

Xikerren agurra

Gaur eguerdian burutu dugu Jakintza ikastolan Xiker Urretabizkaiari eskainitako agur ekitaldia. Benetan dotore zegoen ikastolako patioa, eguraldi ederra lagun, prestatutako oholtzaren bueltan, borobilean eserita ikastolako ikasleak eta atzean eta aldamenean zutik ikastolako guraso eta irakasleak.

Ikastolako Lehendakariak iragarri bezala, ekitaldiak gure barneko kilimak astindu dizkigu eta esan dezakegu zinez hunkigarria izan dela guztiontzat.

Aipatu ekitaldian, ikasle ugari izan dira agurra dantzatzen. Ondoren, bertsoak, poesia errezitaldiak eta Xikerrentzat sortutako abestia abestu dugu guztion artean.

Ekitaldiari amaiera emateko heliozko globoen bidez Xikerri idatzitako mezuak aireratu ditugu.

Ez adiorik!

BZW1F

Advertisements