2014-Startinnova

Pasa den urteko urritik, Startinnova izeneko egitasmoarekin dabiltza bueltaka batxilergoko lehen mailako ikasleak. Egitasmo honen helburua ikasleek pentsatutako enpresa bat aurrera eramateko eman beharreko pausuak finkatzea da. Canvas metodoa erabilita bezeroekin izango duten harremana, merkatuak aztertzea, produktu interesgarrien bilaketa… aztertu dituzte. Gipuzkoako ikastetxe desberdinak hartu dute parte egitasmoan eta talde bakoitzak bere lana bidali du epaimahai batek lanak baloratzeko. Epaimahai honek jarritako notekin zerrenda bat egin da eta lehen 5 talde finalistek beren lanak aurkeztera joan beharko dute  Donostiara epaimahaiaren aurrean.

Gure gelan urritik lanean aritu gara gure enpresa proiektuetan eta epaimahaiak, bere erabakia eman eta zerrenda egin ondoren, gelako talde batek finalera heltzea lortu du. Neska talde bikainak beren proiektua, proiektu guztien artetik, 5 proiektu onenetan sartzea lortu dute. Ane, Ainhoa, Alaitz, Amaia eta Gabrielak, aurkezpen bat prestatu eta otsailean ziur epaimahaia aho zabalik utziko dutela. Zorte on, neskak!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s