2014-KULTUR ASTEA-Irteerak-Batxi1Giza-Donostiako Elizbarrutiaren Artxibategia

2013-14-BATXI1G-IRTEERA-Donostiako artxibategia

Kultur Asteko ekintza zen, baina ezin izan genuen egun hartan burutu.

Horrela joan ginen atzokoan Batxi1 Giza taldekoak Donostiara, Elizbarrutiko Artxibategia bisitatzea. Arazoren bat izan genuen hasieran, ikasle guztiak ez zeudenez, larritasunez egin genuelako trenezko ibilbidea. Estazioan tren pare bat pasatzen utzi eta Super Amaran erositako pastekin zain geratu behar izan zutenen giroa goxatzen saiatu ginen, hala ere, eta, zorionez, taldea osatuta lortu genuen Artxibategira iristea.

Joxean Garro zain genuen eta barkazioa eskatzen diot berriro gure atzerapenagatik. Beti bezain aparta izan zen harrera. Hango eta hemengo txrriskuak erakutsi zizkigun, ohituta ez gauden lekuak, neurri harrigarriko liburuak, akorda ezin gaitezen garaietako idatziak… Dena txukun-txukun gordeta, zainduta, guk ikusteko zain…

Esperientzia aparta izan ohi da eta Joxeanek ezagutzen ez dugun mundu bat irekitzen digu bere kontuekin: erlijioa, Vatikanoa, artxibategiak… Dena da berria gure ikasleentzat eta egun batzuetako zalantzak eta elkarrizketak pizteko balio izaten du.

Eskerrik asko, Joxean!

AINHOA CALVO

Asko gustatu zitzaidan atzoko irteera, oso interesgarria eta atsegina gure Joxean! Asko ikasi nuela ere esan beharra dut eta denbora azkar pasatu zitzaidala ere bai.

OIHANE

Atzoko bisita interesgarria iruditu zitzaidan. Gehien gustatu zitzaidana liburuak zaintzeko modua edo metokoak izan ziren. Asko harritu ninduen liburu guztiak edo gehienak nola zeuden gordeta mikrofilm ezberdinetan ikustea.

IÑIGO

Harritu egin ninduen artxiboetako memoria historikoa zein garrantzitsua zen eta zenbat segurtasun neurri hartu behar zituzten artxiboen segurtasuna mantentzeko. Kamera eta sensore asko zeuden eta, horretaz gain, AEBtako granitozko mendi bateko zuloetan gordeta zeuden artxiboen kopiak, gerra nuklear bat egonez gero, memoria gal ez zedin. Bestalde, kondizio bereziak oso beharrezkoak ziren paper eta pergaminoen iraupenerako eta kontserbaziorako. Eta ez nenkien CD nahiz DVDek karreteek baino iraupen laburragoa zutenik.

LIVIA

Atzoko hitzaldian orain dela hanbait urte liburuak nola ziren eta nola idazten zuen jendeak ikusi genuen eta Joxeanek bere esperientzia batzuk kontatu zizkigun adibidez: Vatikanoan bizi izan zuen esperientzia eta zer gauzak egin zituen han.

ITZIAR

Interesantea iruditu zitzaidan Joxeanek Vatikanoko azterketa nolakoa zen kontatu zigunean. Liburuak ere harritu ninduten, nola zeuden eginak (arkumeen larruazalarekin) etab.

REBECA

Ondo hasi genuen eguna… denak estazioan trena hartzeko zain eta Iñigo ez zela iristen. Azkenan, denak joan ginen eta Iñigo berandugo etorri zen, hain zuzen ere, Ordu bat berandugo uste det.

Gauzak horrela, berandugo iritsi ginen seminariora. Interesantea iruditu zitzaizkidan Vatikanoko gauzak eta bertan zeuden liburuak eta nola zeuden eginak. Baita iruditu zitzaidan interesgarria gure herriko elizan aurkitutako pergaminoa, originala ikusteko aukera eduki genuen eta bertan jartzen zuena irakurtzea interesgarria izan zen.

Ondoren bazkaltzera joan ginen eta, dena bukatu ondoren, Ordizira itzuli ginen. Dena laburbilduz, egun polita izan zen atzokoa eta gauza txar bakarra euri pixkat egin zuela izan zen.

AINHOA GIL

Oso interesgarria iruditu zitzaidan, bai Vatikanotaz gauzak eta baita Josean bera ere. Josean oso interesgarria iruditu zitzaidan, gauza asko kontatzen zituelako eta bera ere oso pertsona miresgarria delako.

KEPA

Interesgarria iruditu zitzaidan; seminarioa polita zen, liburuak oso ordenatuta zeuden, eta gauzen segurtasun eta liburu kopuru mordoak harritu ninduen.ºº1

UNAI

Hainbat bitxikeria ikasi genituen, artxibo historikoak behatu genituen eta egoitza bitxia iruditu zitzaidan. Bestetik, Santa Ana zergatik den ere azaldu zigun. Ordiziarrak izanda, ideiarik ez genuen!

AMAIA: Atzoko bisita oso interesgarria iruditu zitzaidan. Denbora azkar pasa zitzaidan eta bere istorioak kontatzeko moduak interesgarriagoa egiten zuen. Gehiena harritu ninduena, artxiboak gordetzeari ze garrantzia eman zion izan zen.

ADEL: Oso interesgarria iruditu zitzaidan atzoko bidaia; artxiboak asko gustatu zitzaizkidan, eta harritu egin ninduen nola zaintzen diren liburu eta artxiboak eta zelako garrantzia duten.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s