2014-Batxi2ko ikasleek prestatutako agurra – 96koak

SONY DSC

Larunbata egun berezia izan zen. Aste honetan izan ditugu Hautaprobak eta nerbio-puntu berezia izaten dugu hori ikasturte honetan. Aurten ere ez da gutxiagorako izan eta, ostirala era berezian dastatzen den proba bukaera izan zen. Gainera, Beasaingo festak! Hori bai ospatzea!

Ikasturtean zehar, askotan hitz egin dugu ospakizun honetaz. Beldurtuta geunden afarirako egiten ari zitzaigun jende pilarekin eta ez genekien nola era hoberenean kudeatu. Sagardotegiko aukera bultzatu zuten ikasleek eta, hemen eguerdian bazkari handia zegoenez, ezetzaren beldur ziren.

Itsasnek ireki zigun lanerako dokumentu partekatua eta adostasun batzuetara iristen saiatu ginen. Argazkiak biltzeko dei bat baino gehiago egin beharra izan zen, bukaerara arte oso gutxik ekarri baitzituzten.

Dantza egiteko ideia garatu samarra zegoen. Ikasle denak egingo zuten eta nola eta noiz ikasi eztabaidatzen aritu ziren. Hautaprobak etorri ziren eta ideia hauek guztiak alboratuta geratu ziren.

Elaiak lan karga handia hartu zuen eta bideoaz arduratu zen. Argazki pilaren muntaia zen eta bere ordenagailua “obsoleszentzia programatutik” gertu geratu zen.

SONY DSC

Azkenean, ehun bat pertsona bildu ginen VillaEugenian, ikasle gehienak Jakintzan hasi ziren tokian. Ikasleez gain, guraso ugari etorri zitzaigun eta gozo-gozo aritu ginen argazki zaharretan jendea ezagutu nahian.

Ainhoa eta Elaia aurkezle dotore izan ziren eta gelakideentzako diplomak ere eginak zituzten. Mezu bikaina eman zuten eta, urte hauetan ikasitakoaren artean, elkarbizitza azpimarratu zuten.

Amaiak ere bere brotxea jarri zion eta irakasleon ordezkari bikaina izan zen.

Aurten ez zen gurasorik animatu -iaz bai!- baina guraso bat akordatu zen argazkiekin, gu erabat ahaztuta baikeunden! Sararen aita izan zen.

Poteatzeko beta ere hartu genuen eta trago pare bat hartu genuen bero jarraitzen zuen larunbat sargori hartan.

Eta afaltzera! Txotx batzuk egin genituen… jendea poz-pozik jartzen joan zen… eta gu eskerrak emanez gurasoak ere bertan zirelako! je je… Ordu txikitan bukatuko zen animazioa izan zen hura!

Zorionak denoi! Ohore bat izan da zuekin egotea eta zuekin batera ikastea!

SONY DSC

Advertisements

One Comment

Erantzunak itxita daude.