2015-Batxi1 eta Batxi2: Gu ta gutarrak

Ostiralean egin genuen txangoa eta EITB-ra gerturatu ginen haren funtzionamendua gertutik ikusteko asmoz. Badakizue… ikasturte hasiera, Batxiko bi taldeak nahastuta egun pasa… Klaserik ez… je je… Ostiralaaaa!

Goizean, 08:30ean, etorri zitzaigun izugarrizko autobus zaharra ikastolara bila. Ez zen autobus “zaharra”, aspaldikoa, LUZE BAINO LUZEAGOA baizik! Jakintza-Majori jartzen omen zion aginduak eta hortxe aurkitu genuen aldapan, zeharka! Benooo… zuzendu zuen azkenean aparatoa eta ardiak kontatzen hasi ginen. Batzuk ez zeuden, NAN-a ez zutela hartu eta etxera joan beharrean izan zirelako, beste batzuk gaixo omen zeuden eta ez zirela etorriko… Benoooooo… berriro ere… Aurrera!

Autobusak pitido zorrotz bat egiten zuen eta, aurreko aldean, bastante nazkatuta joan ginen harekin. Sentsoreren bat izurratu omen zitzaion eta horixe omen zen dena… Beno…

Iritsi ginen Miramonera. Ondo miatu gintuzten han, NAN-ak eskatu… Beno… pasatu ginen… Aurrera!

Hasieran bat etorri, bestea etorri… uf! Zenbat denbora zain! Puzka hasi ginen… horretarako etorri al ginen hain azkar? Pues vaya… eta horrela…

Sartu ginen barrura. Batzuk ekipo arroxaren atzean, besteak, berriz, ekipo urdinaren bizkarrean. Tirillas batek arau batzuk eman zizkigun, ke si txalo jo, ke si mobila, ke si…

Etorri ziren lehiakideak; aurkezlea Julen Tolosakoa zen -planta earra!- eta Ordiziarrak gara abesteko talentua erakutsi zuen! Kuxkuxeroak ere eseri ziren eta hasi zen Gu ta gutarrak programaren grabazioa. Ummm… Asim pakistandarrak bikain hitz egiten zuen euskaraz, baina… arazoak zituen ekipo arroxan… Pa mi ke…

Hara! Brad Pitt ere etorri zen eta helioa snifatuarazi zioten! Barre batzuk bota genituen oso arraro hitz egiten zuelako eta hantxe tragatu zuen globokada gas! Eta… o! hunkitu ginen haren malkoekin! Ekipo urdinak gogor tratatu zuen eta -helioa ote?- Joe, Urretxuko metrosexual txapela urdinduna! Eta jolines Janire “renkorosa”! Hori zen mutilarekin sartzea! Kuestioa da Gorka guapoak zotinka bukatu zuela… Ekipo arroxak ere ez zuen bakean utzi… Programa bukatu egin zen…

Luntxa! Denok marmarka… Egia ote zen? Prestatuta? Ez zuen itxura ematen, e? Ia-ia pankarta egitekotan izan ginen: Gorka, Gorkaaaaa, Jakintza zurekinnnnnn! Ia bokata guztiak jan genituen…

Barrura berriro… Gorkari kariñitok egin zizkioten (kameraz kanpo), baina mutilak goibel jarraitzen zuen. Tentsioa… Txalorik ez egiteko esan zigun tirillasek. Ké raro! Gorka gizajoa zen izarra. Orain orduerdi bat gertatutakoa atzokoa balitz bezala kontatzen zuten, ke si gauean pentsatzen egon ziren, ke si… Jantziak aldatuta etorri ziren eta gu geu dudatan geunden… Agian bi egunetan egon ginen han? Eszeptikoenak ere adi-adi zeuden han, denak Brad Pitti begira… Egia ematen zuen, e? Bakeak egin zituzten azkenean…

IMG_20150925_135701  IMG_20150925_135542

IMG_20150925_123632  IMG_20150925_123700

Fotitos. El Txurru por aki, el Gorka por alla… Ondo pasatu genuen…

IMG_2746

Processed with VSCOcam with c1 preset

Beste artistaren bat ere ikusi genuen han…

Eta… autobuseraaaaaaaaaaaaaaaaaaa! IMG_20150925_140611

Kosta zitzaigun EITBko aparkalekutik ateratzea. Hura espaloiak saltatu beharra! Kamino Ordizia! Pitidorik gabe. Hasieran! Hasieran bakarrik, e? Segituan hasi zen berriro kantari! Eta oraingoan, horror!, autobus gidariak trastea gelditu eta zerbait larria ote zen aurreratu zigun arrapaladan jaitsi baino lehenago! Autobusa berotzen ari omen zen… o o … Gu EITBn utzi eta tailerrera joan omen zen eta uraren tapoia ez zitzaion, bada, bertan geratu? Ura galtzen ari omen zen eta… Bi edo hiru alditan geratu eta gero, pitidoporakipitidoporalla, Ikaztegietako gasolindegian geratu ginen tailerreko batek ditxosozko tapoia noiz ekarriko zain! Ufaka Jakintzakoak, kasi-kasi klasean geratuta hobea ez ote zen izango pentsatzen… Gurasoak zain Majorin… Ai!

Iritsi ginen, azkenean, hiru eta erdiak ondo jotaaaa! Partikularren bat galdu zen, entseguren bat ere bai… -Hurrengo txangoan, bakoitzak tapoi bat eramango du patrikan!- Bero… Ostirala zen, behintzat…

Oharra: Ei! Datorren asteazken eta ostegun gauean aterako gara, e?

Advertisements