2015-Batxi1-Garaion Sorgingunea

Gaurkoan Batxilergoko tadea ekintza berri batean murgildu da. Eguraldi onak aurreko astean egin zigun alde, baina ez da gazte hauek geraraziko dituen lainorik!

Ondorengo egunetan izango dugu zer kotileatu, baina hementxe uzten dizuegu Arabatik etorritako giputxi pare honek idatzitakoa:

Garaion

AUZOLANARTEAN ORDIZIAKO JAKINTZA IKASTOLAKO GAZTE ZORAGARRIEKIN! BAI! BADUGU ETORKIZUN KOLORETSURIK!!

Gaurkoan, AUZOLANARTEAN prozesua gauzatu dugu Ordizian, Jakintza Ikastolako Batxi 1-eko gazte zoragarriekin! Zoragarriak bai: bizipozez beteak; mundua, haien inguru hurbiletik hasita, aldatzeko energiaz beteak; jasotako transmisioa baloratzen dutenak: gure hizkuntza, Ordiziako azoka eta horrek dakarren mundu ikusketa osoa, naturaren zaintza eta abar; gaur eguneko gatazka eta arazoekin sentsibilizatuak (langabezia, gerrak, kutsadura…)… Badugu bai etorkizunik, koloretsua gainera! Gora euskal gazteak!

Goizeko 9ak aldera, gelan batu eta pare bat ordu eman dugu, hasteko, SORMENA pizten dinamika ezberdinen bidez. Jendarteak orokorrean, eta, hezkuntza sistemak baita ere, kamusten diguten sormenerako gaitasun biologiko hori piztea izaten da gure asmoa. Denok sortzaile garela sinestarazi nahi diegu gazteei eta haien barruan duten gaitasun eder hori baliatzea garrantzitsua dela mundua aldatzeko.

Ondoren, artistikoki landuko dugun gaia erabaki dugu dinamika parte-hartzailean. Ideia zaparrada ederra, anitza, koloretsua egin dute… eta errespetutik eta elkarrizketatik, landu nahi zuten gaia aukeratu dute: GAZTEAK PLAZARA leloa izan da bi hitzetan haien pentsamendua borobildu duena, hamaika baitira buru-bihotzetan dituzten kezka eta ideiak, eta horiek kanporatzeko plaza, aukera, bideak aldarrikatu nahi izan dituzte.

Natur elementuak erabiliz, mosaiko handi bat egin dugu, gazte bat bozgorailu batekin. Handik, barruan dituzten ideia guztiak irteten dira, eta MONTAÑITA plaza elementu sinboliko ezberdinekin jantzi dute: emakumeen aldeko aldarriak, musika, festa, alaitasuna, azoka eta naturarekin lotutako tradizioari txaloketa…

Irriak aho-begietatik erantzi gabe, lehenengo hotzei barruko beroaz erantzunez eta gozamenarekin paktua eginez pasa dugu goiza! Ordiziako gazteak badute zer esana! Helduok ba ote dugu belarriak zabaltzeko nahirik?

Muxu bana bihotzez Jakintza Ikastolako Batxi 1eko ikasle guztiei, bakoitzari!

Garaion

Garaion

Argazki gehiago ikus ahal izateko, klika ezazu hemen!

Advertisements