2015-Batxi2-Movember eta MoTown

JakintzaBatxi2-MoTown1

Berez, 2003az geroztik hasita zegoen Melbournen, prostatako minbizia zuen lagun baten alde, baina 2011n hasi zen Ordizian. Paul Healy australiarra zen Ordizia Rugby Elkarteko kirol zuzendaria  eta Movember kanpainan parte hartzeko proposamena luzatu zuen. Nick Knight british-ordiziarra da Mo Town taldearen zaletu sutsuenetako bat

Movember hitza ingeleseko moustache eta november hitzak elkartuz jaio zen. 2004an, Movember Fundazioa sortu zen eta gaitz horren aurka egiteko xedean hasi ziren diru bilketan. Mundu osora zabalduko zen ekintza hura.

Ordizian, bosgarren urtea dugu eta, gaur, azokan, baziren biboteak nonahi! Alotontoalotonto, iaz 3.695 euro jaso zen Fundazioan. Sentsibilizazio kanpaina ere ez da nolanahikoa izan: pintxobigotea, bigotitisa nonnahi, txapak… eta Irene, Pili, Alazne eta Manolo barberoek dohain arreglatuko dute bibotea hilabete honetan zehar!

Azaroaren 28an emango zaio amaiera kanpainari Ordiziako enparantzan. Kontzertua ere izango dugu eta bibote-alardea ere bai! Animo!

Guk ez dugu bibote natural xixtrin bat ere lortu, baina… ahalegina egin dugu, behintzat!

Jakintza Batxi2-MoTown

Ez da moda. Osasuna da! Bibotetxoak

 

Advertisements