2016 – Batxi1G – Martxoaren 8a: El orgullo de ser mujer

6  voces  6,  desde  Latinoamérica

Zoritxarrez emakumeok nazioarteko eguna dugu; gure eskubideak bermatuta ez dauden seinale. Dena den, zoritxarra edo zoriona perspektiba kontua izan daiteke neurri batean.

Egunari bere alderdirik baikorrenetik begiratuz gero, beraz, aukera paregabea da borrokatzeko. Gure eskubideak aldarrikatu ditzakegu; gure baldintza kaskarrengatik kexa gaitezke; gure arazoak plazaratu ditzakegu; ikusgarritasuna ematen digu egun honek. Helburu horiek denak barnebilduz Jakintza ikastolako ikasleak ere lanean aritu dira egun hau aitzakia eta arrazoi hartuta.

Sarritan gizonezkoak baino ez ditugu topatzen testuliburuetan. Bada, DBHO1eko ikasleek Literatura Unibertsalean nabarmendutako emakume idazleak landu dituzte. Zehazki, Hego Ameriketako 6 emakume idazle: Rosario Castellanos, Alaide Foppa, Gabriela Mistral, Alejandra Pizarnik, Alfonsina Storni eta Idea Vilariño. Sei emakume, sei bizitza eta sei ahots. Lehenengo mailako giza zientzietako zortzi ikasleek aipatutako autoreei buruzko aurkezpen musikatua eskaini dute. DBH3ko ikasleez gain, herri mailako eragileak ere bertaratu dira; esaterako, Kimetzeko hainbat kide.

Noizbait, martxoaren 8a gure egutegietatik kentzeko esperantzaz borrokan jarraitu behar dugu. Benetako berdintasunaren alde egin dezagun!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s