Batxilergoan orientazioari garrantzi handia ematen zaio: zer ikasi, non ikasi… eta hor gabiltza astelehenero gai hau lantzen.
Asteartean, berriz, orientazioari beste ikuspuntu bat eman genion. Etorkizunean zer ikasi garrantzitsua bada ere, munduan galdu gabe ibiltzea garrantzitsuagoa da oraindik. Horrela, mendi federaziotik bi begirale etorri eta ikasleei topografia, ipar-orratza, maparen erabilerak… eskola batzuk eman zizkien. Eskola horiek, hasieran teorikoak izan baziren ere, bai ikastolan eta bai inguruko mendietan ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izan zuten.