2016 – Hautaprobetako notak jasota!!!

Kaixo denoi!

Zuetako batzuk lasai-lasai geratu zarete, jada, baina badago erabat ados ez dena geratu ere. Ea laguntzen dizuegun! Hementxe duzue notarekin ados ez zaudeten horiek jarrai dezakezuen bide posiblea:

Ez banago ados kalifikazioarekin, zer egin dezaket?

Bi aukera daude:

  • Epaimahaiari ariketen bigarren zuzenketa egiteko eskatu ahal diozu, eta ondoren antolaketa batzordeari erreklamazioa aurkeztu.
  • Erreklamazioa zuzenean aurkeztu ahal diozu batzordeari, bigarren zuzenketa eskatu gabe.

Erreklamazioa egiteko epea

3 egun baliodunekoa izango da, kalifikazioa argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Azterketa zuzenduta ikusteko eskubidea dut?

Zuzenketa edo erreklamazio prozesu osoa amaitu ondoren, ikasleak eskubidea izango du zuzendutako azterketa ikusteko (horretarako aurrez eskaera eginda).

Noiz eskatu ahal izango dut azterketa ikustea?

  • Ohiko deialdia: 2016ko uztailaren 5ean
  • Ezohiko deialdia: 2016ko irailaren 1ean

Eskaria Sarbide Bulegoan edo errektoreordetzetan aurkeztuko beharko duzu.

Sarrera probako notarekin ados ez banago, zer egin nezake?

Hautaprobetako notak argitaratu ondoren hiru egun besterik ez duzu erreklamazio hauetakoren bat jartzeko:

  • Bigarren zuzenketarako eskaria. Eskari orrian bertan ikusiko dituzu erreklamazioa jartzeko xehetasun guztiak.
  • Antolaketa Batzordeari erreklamazioa. Erreklamazio orrian ikus dezakezu zer egin behar den.
  • Bigarren zuzenketarako eskaria eginez gero, aukera duzu gerora Antolaketa Batzordeari erreklamazioa jartzeko ere.

Hementxe dituzu galdera-erantzun gehiago.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s