2016-2017-Batxi1 G-IRTEERA-Goieki

2017-batxi1g-goieki1Eguraldi txarra izan dugu lagun ostiral honetan… Gehienok geunden puntual-puntual Tximistako autobus paradan… Larritu gara Maddi ez denean iritsi, baina keba! Minuturen bat atzeratuta du erlojua, hori bai… Espero bezala, Eneko biden zetorren…, baina, abiaraztea erabaki dugunean, hantxe izan dugu! … Estos beasaindarras…!

Gauza franko erakutsi zigun Nikok eta pazientzia ere erakutsi zuen. Ea nolako ideiak geratu zaizkigun kazkarrean!

Goieki, Goierriko enpresak elkartzen dituen erakundea da; 1993an sortu zen, krisi ekonomikoaren ondoren, eta Niko eta beste 2 kideen lankidetzak hasi zuten. Egun, 6 kideek osatzen dute Goieki eta Niko da hasierako sortzaileetatik geratzen den bakarra.

Orain arte enpresak 3 fase bizi izan ditu: 1993an enpresa sortzean, Goierriko enpresekin bildu eta beraien ideiak azaldu zizkieten. Bertatik, 16ko taldea sortu zen, elkarlanean aritzeko xedean; enpresa handiek behar zituzten lanetarako azpikontratatzen zituzten; hasieran motel, mesfidantzaz. Baina ez zuten etsi eta, lehenik eta behin, Goiekiko lankideak harremanetan jartzen ziren inguruko enpresa handiekin eta horiek zenbait proiektu eskaintzen zizkieten. Enpresa handiak kontzientziatu nahi zituzten; beraien lanerako ezinbestekoak ziren piezak orain arte kanpoko herrialdeetatik inportatzen zituztenak inguruko enpresa txikiek kalitate berberean eta kostu txikiagoan egiteko gai ziren. Enpresa txikiekin harreman zuzena izaten zuten, hau da, kafe bat hartzera joaten ziren eta bertan hitz egiten zuten. Baina, metodo honen bitartez oso zaila zela aurrera egitea konturatu ziren, enpresa asko ziren-eta. Arazo honi aurre egiteko, beste metodologia bat erabiltzea erabaki zuten. Honen helburua, enpresaburuak haien gunean elkartzea zen hilean pare bat aldiz. Enpresa txikiak alde batetik, handiak bestetik, batera azkenean.

Ordutik aurrera, enpresa txikiak enpresa handiekin elkarlanean jardun zezaketeela jabetu ziren eta ez ordura arte bezala, azpikontratazio moduan funtzionatzea. ELKARLANA funtsezkoa zen!

Helburu nagusia, enpresa txikien eta traktoreen arteko lotura aldatzea zen: azpikontrataziotik kolaboraziora. Enpresa txikiak enpresa handien menpe zeudela sentitzen zuten eta hauek gehiegi estutzen zietela aldarrikatzen zuten. Enpresa handiek, aldiz, hainbat eta hainbat pieza atzerritik ekartzen zituzten kostuak murrizteko. Goeikikoek, egoera hau ikusita, azterketa bat egin zuten, eta Goierrik metalurgiaren industrian zuen indarraz ondorioztatu zuten. Horregatik, enpresa txikiei ohiko lanak egiteaz gain, espezializazioak egitea gomendatu zieten. Espezializazio hauek etxean edukitzeak, kostea murrizteaz gain, kalitate handiagoko materiala eskaintzea ziurtatzen zieten enpresa handiei, horrela atzerriko produktuak alde batera utziz.

Dena ondo zihoala, hemen nahiko lan zegoenez, hasiera batean kanpotik iristen ziren proiektu berriei uko egiten zieten, ez zutelako horiei eskaintzeko denbora nahikoa eta  momentu horretan jarduten ari ziren proiektuetan oso eroso zeuden. Baina beste proiektuekin hasiz gero, teknologia eta gauza berriak ere ikasi beharko zituzten. Goierriko enpresa txikiei internazionalizatzen lagundu behar zitzaien.

2008an, krisia sartu zen eta aurretik eskainitako proiektu internazionalei uko egin izanaz damutu ziren, horiei baiezkoa eman izan balie krisi garaiko lan faltaren arazoari irtenbidea emateko aukera izango baitzuten. Ordutik aurrera hainbat proiektu burutu izan dira. Hala nola, CAFek bi bagoi elkartzeko pieza Alemaniatik ekarri ordez hemen bertan sortzea eskaini zuen, bertako enpresak elkarlanean ariturik pieza aurrera eramateko gai baitziren. Hemengo langileek zenbait arazo zituzten proiektu horiek burutzeko orduko formakuntza eza eta teknologia falta zirela medio.

Enpresa txikien onurarako, haien potentziala ikusirik, sortutako produktuak atzerrian sal zitzaketela konturatu ziren. Puntu honetara heltzea oso pozgarria izan zen Goieki eta talde guztiarentzat.

Goiekiren laguntzarekin, Goierriko industriak oihartzuna lortu zuen, eta horrela atzerriko enpresariak erakartzea lortu zuten haien leloa  hau izanik,”Tenemos todo lo que necesitamos para la industria metalúrgica en 15 km a la redonda!” .

Nikok hizkuntzen garrantzia ere azpimarratu zuen, bere bidaietako esperientzietan oinarrituz. Ingelera eta frantsesa dominatzea ezinbestekoa da gaur egun! Hizkuntzak ondo menperatzea oso garrantzitsua da, ez zure burua defendatzen jakitea soilik, arlo bakoitzeko hitz teknikoen ezagutza izatea baizik.

25 urte igaro dira Goieki hasi zenetik eta hazia ereiten jarraitzen dute, bidea zabaltzen…

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s