2017-Batxi2-ko agurra (1999ko belaunaldia)

Iritsi zen 2. mailako batxilergoko ikasleei agur egiteko momentua. Batzuei kosta zitzaien ditxosozko data eta beste batzuei, berriz, ez hainbeste; baina, azkenean, heldu zen talde osoa bukaerara, Jakintzan egindako bidearen amaierara. Hemendik aurrera guztiok bide desberdinak hartuko ditugu, baina orainarteko ibilbidean egindako lagun eta oroitzapenak kostatuko zaizkigu ahaztea. Melankolia puntu bat ere sumatzen zen ostiraleko giroan.

Zazpiak eta laurdenetan geratuta geunden eta, pixkanaka-pixkanaka, gurasoak eta ikasleak gerturatzen joan ziren VillaEugeniako psikomotrizitate gelara. Hasteko, bideo bat jarri ziguten ikasleek. 40 minutuko bideoa zela esan zigutenean, puuuufffff!!!!!! lo hartuko deu!!!!!! pentsatu genuen, baina, azkenean, motz egin zitzaigun, oso txukun eginda baitzegoen eta txikitatik izandako hainbat momentu gogoangarri agertu zirelako bertan.

Gero, gitarra parea lagun, bertso kantatzeari eman genion. Odolkiak ordainetan izaten direla bota eta irakasleak “a parir” jarri gintuzten di-da batean. Epelak entzun beharrean izan ginen! Hemen dituzue haietako perla batzuk (nohaykojobuenooo!):

Eguna izan arren

pixka bat melankoliko,

mesedez ez dadila

inor malkoetan ito,

nahiz jakin ez ginela

hemen egongo betiko,

gure laguntasuna

ziur ez da hemen hilko.

Orain arte sartuta

gelako lau paretetan

eta irakasleei

errespetukin hizketan

isil-isilik egon

gara gu urte hauetan

baina oraintxe datoz

odolkiak ordainetan.

Hello edo How are you?

memorin zerbait deu utzi

nahiz ta Amaia orain

relajatuta ikusi

sinetsi asesina

izaera du nagusi

Jainkoakin pakean

zerun eon dadila Susi.

Nahiz rockera izateko

pasa zaion edadea

ile gorria eta beltzez

jantzi ohi da bea,

uste du ez daula ezer

Motorhead baino hobea

beraz apuntau iozue

gaurko efemeridea.

Marijok dena daki

egin edozein galdera

Gorkak esan bezela

orojalea da bera

gu bezela eman dio

batxillerrai bukaera

eta etorri nahi zon

Mallorca gukin batera.

 –

Begikin dion arren

yo nitrato de tocarte

Idoia ze ingozu

orain gugandik aparte?

Kimikan jarri dugu

nahiko ritmo, nahiko arte

gu eta reggetoia

gea zure odolan parte.

 –

Gorkak txikitan hitz bat

bakarrik in zun ikasi,

hain alperra izanda

bestela ingo zan nahasi,

baina unea perfekto

deskribatzen dunez kasi:

zure klasek bukauta

oain bai in deu irabazi.

 –

Gure Josunek ere

baditu nahiko delitu,

batxin oraindik batak

egiten ditu luzitu,

baina berekin sartzen

gu ez gera atrebitu

behingoatik pultsaziok

bere lekuan baititu.

Miren orientatzaile

gisa zaigu gerturatu

batxilergoan berak

lagundu gaitu, gidatu,

baina sagardo pixkat

gero ingo do probatu

ordun ikusiko da

nor dan hobe orientatu.

 –

Ainhoa zuk dezunez

bertsoetarako sena

onartu ta entzun dezun

bertso sortarik onena

euskara batu eta

garbian dago gehiena

prest gaude egiteko

gu zure ordezkapena.

Elena maratoiak

hasi zitzaigun prestatzen

hemen ez egoteko

arrazoia da hain zuzen

denbora bat bada ya

ez dala inun azaltzen

leyendak dio ai dala

Obabakoak bukatzen.

Aiba! Bat ahaztu dugu

eske da trasparentea

Ion-etik albinora

txikia dugu tartea

txikitan morenoa zan

joaten zanen parkea

hauxe da Game of Thronsek

egiten duen kaltea.

Ta orain begirada

garrantzitsunengan jarriz,

nahiz hau uztearena

ikusi batzutan gris

bizitzak elkartuko

gaitu hamaika aldiz

eta bestela beti

geldituko zaigu Paris.

Bat-bateko zaila genuen eta eskerrak aurrez zerbait prestatuta genuen. Asmakizunen jokuan  ikastolako azken azterketa egin genien eta bastante trebe izan ziren han ere. Guztia jaso eta afaltze aldera irten ginen kanpora.

Irtetzerakoan, peloten jolaslekuarekin arazo tekniko bat izan genuen, nolabaiteko psikoanalisia egin nahian edo, irrikei ezin eutsirik, denak batera sartu baitziren barruan. Zenbat lan hura konpontzen!

Sagardotegi aurrean atera beharreko argazki ofizialak atera eta gero, barrura sartu eta afaltzen hasi ginen.

Sagardoak bere lanak egin zituen eta ondorio bezala han entzun ziren Doraemonen kantak, desinkronizatutako agur dantzak, bertso saikera batzuk… Hizketarako gogo handia zegoen eta, handik irtendakoan, kalean bueltatxo bat ematea otu zitzaigun. Eta, handik aurrera, bakoitzak nahi arte edo gorputzak nahikoa da, esan arte jarraitu zuen arte.

Irakasleon partetik eskerrikasko egin zenituzten lanengatik eta elkarrekin pasa ditugun azken urteongatik.

Ondo segi, eta beta duzuen bezain pronto gurekin gogoratu eta bixitaren bat egitera pasa (Hori bai… Gorkak dio ez ahaztu pastak!).

Hurrengorarte!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s