2019-Batxi2ko agurra-2001ekoak

Bide berriak arakatzeko, zaharrak itxi behar… eta atzo, Hautaprobetako azken eguna, itxi genuen bide horietako bat.

Errepasiloa eman ziguten ikasleek irakasleoi eta azterketetan esan gabe utzitako guztia deskargatu zuten bertso elegante eta luze batean. Eskaldatu bat baino gehiago izan zen han eta irakaskuntza utzi eta bertsolaritza bidean tentatuta geundenok zereginik ez genuela ulertu genuen eta -bere txarrean- kadamaestrilloasulibrillo egin beharko dugula.

Aurten benetan lan egin duten irakasleei errekonozimendua egin zien eta Larraitzek, guraso bilerak zirela-eta, etortzerik izan ez bazuen ere, Ion zegoen han, gorri-gorri eginda, bien izenean gustu handiz egindako oparia jasotzeko.

Eta horrela pasatu genuen arratsaldeko parada, malkoa dir-dir, atera nahian, baina irrifar handi bat denon aurpegietan -Udaneren mugikorra agertu zenean, emozioak gora jo zuen derrepente!-. Batxi2ko bertsoa:

Lasai hasteko hasiko gea

Pixkanaka Larraitzekin

Urte lasaia pasa du eta

Bere hiru lagunekin

Biologian aritu dira

Talde lanen elkarrekin

Edonork ateratzen du 10

Azterketa oralekin

 

Ion Erasmusen aritu da

Hor Larraitzekin batera

Bilerak egiten aitzakikin

Alde batetik bestera

Gelan ez degu pakean utzi

Gero whatsapez gainera

Momenturo aurkitu degu zu

Molestatzeko aukera

Zerrenda hontan hirugarrena

Izango zea Amaia

Aurten benetan tokatu zaizu

Ingleseko gela zaila

Gure gelak batxi biren ordez

Zirudien lehen maila

Baino guk zer nahi dezu itea

Zuk aldatzen bazu gaia?

 

Orain zuri tokatzen zaizu ta

Bertso hau ENTZUN ezazu

Gure historian tartetxobat

Koro zuk izango duzu

Zenbat klase ta zenbat garrasi

Merito ona daukazu

Azken bertsoak itea baino

Hobeto ematen zaizu

 

Sigma ta alfa, beta omega

Eta behar bada landa

Mateko ariketa hoiekin

Buruk iten do eztanda

Zertako behar kalkulakora

Dena buruan izanda?

Zure lehentasuna hori da

Baino gurea parranda

 

Parranda hitza azaldu eta

Hurrengoa Gorka dator

Nahiko genuke Gorka ikusi

Gaur gauean mozkor-mozkor

Mobilekin egon zea eta

Urte guztin burugogor

Txalo bero bat, hain pesatua

Ezin da izan edonor

 

Bi urte hauek pasa ta gero

Iritsi da amaiera

Ta horregatik elkartu gea

Guztiok hemen batera

Gure bigarren familia hau

Betirako agurtzera

Jakin zazue bi mila eta bat

Urte hoberena gera

-Bigarren bistazilo batean… nire bertsoen tankera hartu diot, e?-

Ordu pare bateko poteoaren ondoren, denok hartu zioten hobeto doinua… Sagardotegira iritsi bezain pronto, sagardoan hasi aurretik ere, Francoren bigotia tente-tente ateratzen zitzaigun denoi. Ai ene! Horrela eman banitu klaseak…!

Elegante despeditu ziren gure gaztek! Eta harro geratu ginen… agian bidean jasotako zipriztinen bat guk emandakoa izan zitekeelako…

Eskerrik asko esan ziguten gurasoek…, baina eskerrik asko eman behar diegu guk haiei, gugan konfiantza jarri zutelako eta bizipen hau gurekin partekatu dutelako.

Agurra da, baina ez dizuegu agur esango… Laster arte!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s