2019-Batxi2-Hautaprobak-Kalifikazioak berrikustea

Bueno, ba… jaso ditugu ditxosozko emaitzak eta, batzuk saltoka eta pozik bazaudete ere, bada goitik behera blai eginda geratu dena ere… Zorionak lehenengo horiek… Ea zer egin dezakegun, besteoi… Hauxe da oraingoz esan dezakeguna:

Kalifikazioak berrikustea

1. Azterketa berrikusteko eskaria eginez gero, azterketa hori lehenengo zuzenketa egin ez duen zuzentzaile batek egingo du.
2. Lehenengo eta behin, egiaztatuko du nota kalkulatzean ez dela errakuntzarik egin eta galdera guztiak zuzendu eta kalifikatu direla.
3. Errakuntzarik badago, azterketa zuzenduko du. Kalifikazioa lehenengo kalifikazioaren eta bigarrenaren arteko batez besteko aritmetikoa izango da. Lehenengo eta bigarren zuzenketaren arteko aldea bi puntutik gorakoa bada, hirugarren zuzenketa egingo da ofizioz. Azken kalifikazioa hiru kalifikazioen arteko batez besteko aritmetikoa izango da.
4. Errakuntzarik badago, zuzendu egingo ditu, eta, ondoren, errakuntzarik ez daukan partea zuzenduko du. Azken nota honakoa izango da: errakuntzarik izan duen partean lehenengo eta bigarren zuzenketan lortutako kalifikazioen batez bestekoa, gehi errakuntzak zuzentzean lortutako puntuazioa.
5. Berrikusketa denez, behin betiko nota hasiera bateko nota baino txikiagoa edo handiagoa izan daiteke, edo berdina. Eta, hain zuzen ere, errakuntzak zuzentzean litekeena da nota okerragoa lortzea.
6. Epaimahaiak behin betiko nota jasotzeko erabakia emango du eta erreklamazio egileari jakinaraziko dio.
7. Azterketak berrikusteko prozesua behin bukatuta, epea irekiko da berrikusitako azterketak ikusteko eskaria egiteko.

 

Ez banago ados kalifikazioarekin, zer egin dezaket?

Epaimahaiari ariketen berrikustea eskatu ahal diozu.

Non: GIE idazkaritzan. Behe pisuan. Idoia Arana

Berrikustea egiteko epea

3 egun baliodunekoa izango da, kalifikazioa argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Hau da Ekainaren 14, 17 eta 18.

Berrikustearen nota

Ekainaren 25a, web bidez. Era berean, postazko jakinarazpenak ere bidaliko dira.

Azterketa zuzenduta ikusteko eskubidea dut?

Zuzenketa edo berrikuste prozesu osoa amaitu ondoren, ikasleak eskubidea izango du zuzendutako azterketa ikusteko (horretarako aurrez eskaera eginda).

Sarbide bulegoetan edo Kanpuseko Errektoreordetzan: Berrikusketa eskaera duten azterketak ikusteko eskaera Antolakuntza Batzordeari

Noiz eskatu ahal izango dut azterketa ikustea?

  • Ohiko deialdia: 2019ko ekainaren 26 eta 27an

  • Ezohiko deialdia: 2019ko uztailaren 24an

Noiz ikusiko dut azterketa?

  • Ohiko deialdia: 2019ko ekainaren 28 – uztailaren 9 artean

Haztapen parametroak

Dokumentua:

2019/2020 ikasturtean UPV/EHUn sartzeko egin beharreko tramiteen egutegia

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s