2019-20-Batxi1+2-Stop istripuak

Denok genekien latza izango zela…

Sorpresa izan da argiak itzaldu eta txunba-txunba hasi denean, argiak dir-dir iluntasunean… DJ-a atera da eta kurisitatea behintzat sortu du parranderoarekin hizketan… eta… algarak, katxondeoa, aretoa ilun-ilunkomobokadelobo… Pelikula motz bat jarri digute, festa, edaria, dantza… lodesiempre ematen zuen…

Baina gero gauza serio jarri da.

Ordiziako udaltzainetako bat atera da eta dotore hitz egin du, inguruko gauzetaz hitz egin du, Ordizian izaten diren ixtripuez, harrapaketaz (horrela esan du!), mobilaren eraginaz, kotxe bat ibaira erori zen hartaz…

Albisteak agertu dira pantailan. Dagoeneko jendeari katxondeo gogoak joanda, denok arreta biziaz geunden.

Suhiltzaile bat atera da gero, Ordizian egoten dena hau ere. Arriskuei ezin zaiela ekidin esan digu, beti egon behar dela erne, aldagai mila baitaude inguruan eta beti gerta daiteke espero ez duguna. Tripak mugituta geratzen dela maiz esan du, lanak loa kentzen diola zenbaitetan, nor ote da? ezaguna?…

Irudi gehiago pantailan, istripuak, zauriak…

Begoña atera da oraingoan, medikua edo… larrialdietako anbulantzian ibili ohi dena behintzat. Lesion medular aitatu du eta informazio asko eman digu, zauria non, kaltea han… Arrazoien artean berriro mobila, edo GPSa, edo lagunekin despistatzea edo… Gazteak gehienak, motozale asko… Uf…

Behean zegoen gurpildun aulkian bat… espero genuen hitz egingo zuela… eta bere esperientzia kontatu du… Azken eguna oporretan, txamarra ahaztu, haren bila joan… azken potea… azkena hankan ibiltzeko aukera izan zuena… lesión medular. Uf! Kontuz esan digu.

Pantailan berriro. Gurasoak, semea galdu duen ama bat, anaia galdu duen arreba bat. Dí que no al amigo que ha bebido o se ha drogado esan du amak. Un minuto de silencio eskatu du. Tontoren bat (edo tuntunen bat…) geratzen zen oraindik aretoan eta hautsi du, baina isiltzeko eskatu dio jendeak.

Aurkezleak ere atera dira berriro eta beraien esperientziak ere kontatu dizkigute… eta … nork ez du horrelako esperientziaren bat ingurun?

Ba… hortxe geratu gara… zerbaitetarako balioko digulakoan…

Argazki gehiago ikusi nahi izanez gero: HEMEN

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s