2019-20-Batxi-ENE

Cartel del documental filmado por Mikel Fernández./O. E.

Beste urte bat egin dugu, euskararen leloan…

Felipe Uriarteren dokumentala ikustera atera gara antzokirantz: Oxigenoa euskarari 6.000 metroan ere. Bera eta bi parte hartu zuten bi gazte (Txantxiku ikastolako Malen eta Amaia) izan ditugu aurkezle eta, Himalaiaren ikuspegi beldurgarri eta dotoreekin batera, sherpak eta euskaldunak bildu zituen proiektuaz jakin dugu.

60 minutu luze izan da gure gazteetako batzuentzat, baina motz geratuko zitzaizkien ziurrenik bizipen haiek izan zituztenei. Paisaia bortitza bada, are gogorragoa da sherpa bat, bizkarrean daraman zama latza dela-eta, balantzaka ikustea… Everest, Lhotse, Makalu edo Cho Oyu, 6.000 metroz gora… Uf! Izerdia dariola izotzaren erdian…

Euskara eta sherpa hizkuntza gutxituak elkartzeko ahalegina egin zuten: hemengoek hangoa ikatsi eta haiek, berriz, gurea. Euskara-sherpa hiztegi bat ere osatu nahi dute.

Lan-taldeak osatu zituzten guraso eta irakasleen artean eta, beharraren poderioz -xoxak falta!- 5.634 kamixeta saltzera lortu omen zuten. 5 €-ko irabazia kamixeta bakoitzeko!

17 lagun abitu ziren Katmandurantz, Nepalera. Himalaiaren biboteetaraino iritsi nahi zuten… 27 egun zerutik hurbil…

… eta itzulitakoan, hemen ere lana. Antolaketa fasean dirua bildu bazuten eta bidaia burutu bazuten, orain hori dena dokumental batean biltzea izango zen erronka eta horretan aritu dira azken boladan.

Eta … hausnarketak ere egin beharko dira… Gu joan gara hara… Haiek etorriko ote dira hona? Gure euskara eta haien sherpa-hizkuntza… Gure izateko era eta haiena… Gure hizkuntza-baliabideak eta haienak… Gure baliabideak orokorrean eta haienak…

Hala ere… ez dugu ahaztuko beste 364 egunak ere, lelo honen pean izango garela, ez?

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s