2019-20-Batxi2Enpresa-Irteera: DiarioVasco+TeleDonosti

Donostian izan gara gaurkoan Enpresakoak. Iñigok lagundu digu eta bera izan da gure aurkezlea; ederki asko esplikatu dizkigu hango gorabeherak. Akonplejatuta geratzen ginen kazetariek izugarrizko parrafada luzea kontatzen zigutenean paperaren laguntzarik gabe… Telepronterra ezagutu dugu eta… hori bai earra azterketa bat egiteko unean! je je…

Grabazioak 6 hilabetez gordetzen omen dituzte, legeak hala eskatzen dielako…, programazioa, errealizazioa, kamaren kontroladora… ikusi ditugu TeleDonostin. Delujo tratatu gaituzte han!

Eta Diario Vascon igual. 1934an jaio zela ikasi dugu eta, izenak Vasco badio ere, Gipuzkoakoa bakarrik dela. 7 gizonen ekimena izan omen zen… eta Maezturena entzun dugu bereziki…

Zentsura eta abarren artean izan omen zen hasiera, gerra zibila segituan, Frankismoa gero… Ene! Bizirauteko ahaleginean, Frente Nacional izena hartu omen zuen bolada batean, gero, asentatu zirenean, berriro Diario Vasco izatera pasatuz.

2012a omen da beste data garrantzitsu bat, Vocento taldearen barnean sartu zenean, logistikan, finantziazioan, sare sozialetan zabalduz. Ez da egunkari soila esan digu Iñigok, MARKA bat baizik. Hemeroteka erakutsi digu (88ko bilduma, konkretuki… data inportantea zela-eta…), Erredakzioa (denak ixil-ixilik…) eta rotativa. Azken honen arbasoa kanpoan dute, 1975ekoa!

Goizeko 09:00etan sartzen direla jakin dugu, bileritis… Segun eta zenbat sponsor (publizitate+eskelak), hainbeste orrialde izango ditu egunkariak… Gaueko 22:00ak aldera eskeletoa osatuta dago. Azken ukituak eta … inprimitzeraaa! Ezustekoren bat balitz, paren las rotativassss! Bestela, palante! 50.000 inguruko tirada aste-egunetan, 65.000 asteburuetan, ia bost bat ordu daleketepego… Gero banatu egin beharko dute… 05:00etarako dendetan! Esan diot Nerebari banatzaile horietaz galderaren bat edo beste pentsatu behar ditudala, e? Kelosepais! Esan behar izan diot Iñigok usain arraroak egon daitezkeela esan duenean, erabat paranoika jarri baita, beldurtuta ezin jasan izango delakoan… Tinko eutsi dio berak. Ez, ordea, landereño xaharrak… Eztulak ito beharrean izan baita!

Nazioarteko albisteak direnean, berriz, ez omen dute hara bertako inor bidaltzen, baina… Nerebaaa! Hor zijen bestea, e? 3 palbote! Agian publizitatean beste bat ere…

Ikusi ditugu tona bat pisatzen dituzten paper-roiloak… eta… konestoyunbizkotxohastamañanaalasotxo egin dugu. Hori bai… momento estelar egunkarian atera garenean, klaro! Aitorrek ez omen du gaur egunkaririk erosiko… Gure politologoa segituan hasi da etorkizunerako predikzioak egiten…

img_20191204_101245

Oso ondo, orient!

Argazki gehiago nahi baduzue: HEMEN

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s