2020-Koronabirus-Hautaprobak atzeratuta II

Unibertsitaterako hautaproba uztailean egitea nahi du Eusko Jaurlaritzak

EAEko Exekutiboak hezkuntza arloko eskumenak errespetatzea eskatu du. Hautaproba “nolanahi ere egin” behar dela uste du Eusko Jaurlaritzak.

Unibertsitatean sartzeko proba. Artxiboko argazkia: EFE

Unibertsitatean sartzeko proba. Artxiboko argazkia: EFE

Unibertsitatean sartzeko proba uztailean egin ahal izateko “aukera guztiak agortzearen” alde agertu da Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila. Era berean, hezkuntza arloko eskumenak errespetatzea eskatu du.

2019-2020 ikasturteko hautaprobaren inguruko jarrera jakinarazi die Hezkuntza Sailak Hezkuntza eta Unibertsitate ministerioei. Unibertsitatean sartzeko proba atzeratzea erabaki dute, koronabirusaren eraginez eskolak bertan behera geratu ondoren.

Hezkuntzako Sektore Konferentziak asteazkenean aztertuko du gaia, bilera telematiko batean.

Hautaproba “nolanahi ere egin” behar dela uste du Eusko Jaurlaritzak. Eskumenak bermatu behar direla uste du, “epemugaren barruan Euskal Herriko Unibertsitatearekin egutegirik egokiena adostu ahal izateko”.

Iragan astearteko bileran ohiko deialdia ekainaren 24a eta uztailaren 10a artean egitea aztertu zuten alde guztiek, emaitzak uztailaren 21ean argitaratuz. Horrela, ezohiko deialdia irailaren 17a baino lehen egitea posible izango litzateke, emaitzak irailaren 23a baino lehen argitaratuz.

Hala ere, horrek ez du esan ezohiko hautaproba irailean egin behar denik; izan ere, EAEn ekainean egin dute “urtetan”, Hezkuntza Sailak gogorarazi duenez.

Euskal hizkuntza eta literatura “oinarrizko erreferente ukaezinak dira”

Horregatik, ezohiko deialdiaren data erkidego bakoitzak ezarri beharko luke. Zentzu horretan, ezohiko hautaproba uztailaren amaieran egitea planteatzen du Jaurlaritzak.

Hautaprobaren egitura eta edukiei dagokionez, ikastetxeen autonomia pedagogikoa bermatzea beharrezkoa del uste du Eusko Jaurlaritzak, edukien irakaskuntza denborarekin antolatzeko.

Horregatik, probak egokitzea eskatu du Exekutiboak, ikasgai-zerrenda murriztuz, azterketaren zati ezberdinetan (gaiak, galderak, testuak edo proposatutako problemak hautatzeko aukera) ikasleari aukera handiagoak emanez.

Era berean, proba mota malgutzea eta ebaluatzeko irizpideak berriz aztertzea eskatu du, azterketetan ikasturtean zehar irakatsitako eduki garrantzitsuenak jasoz.

Bestalde, “gainerako hizkuntza ofizialetan” irakaskuntza arautzea erkidegoen eskumena dela gogorarazi du Hezkuntza Sailak. Euskadin euskal hizkuntza eta literatura “oinarrizko erreferente ukaezinak dira”, azpimarratu duenez.

Azkenik, “hezkuntza arloan eskumenenganako errespetua ezinbestekoa da”, adierazi du EAEko exekutiboak.

ITURRIA: https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/7112738/koronabirusa-unibertsitaterako-hautaproba-uztailean-egitea-nahi-du-jaurlaritzak/

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s