2020-Koronabirus-Hautaprobak-6. astean

Egunon, denoi!

Hauxe jaso berri dugu:

Zuzendari agurgarria,

Bizi dugun pandemiaren ondorioz, jakinarazi nahi dizugu hartu den neurrietako bat Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren (USE) ikasgaien azterketak berregituratzea dela. Berregituraketa horren helburua da proba malgutzea eta ikasleen aukera-berdintasuna bermatzea, Covid-19ak sortutako egoeraren aurrean.

Hori dela eta, honekin batera doakizu Eusko Jaurlaritzaren eta UPV/EHUren azalpen-txosten bateratu bat, ikasgai bakoitzerako planteatzen diren aldaketak zehazten dituena. Horrez gain, 2019ko ohiko deialdiko azterketak ere bidaltzen dizkizugu, egitura berriarekin maketatzeko eredutzat hartu direnak, eta laster gure webgunean eskuragarri egongo direnak.

Laguntza eskatzen dizugu informazio hori zure ikastetxeko irakasleen artean zabaltzeko.

Adeitasunez,

Unibertsitate Sarbideko Zuzendaritza

HEMENTXE duzue gai guztien azterketa eredua.

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s