2020-Koronabirus-HAUTAPROBAK-PREBENTZIO NEURRIAK

PREBENTZIO NEURRIAK COVID-19a DELA ETA –UNIBERTSITATERA SARTZEKO PROBAK

Agiri honetan labur jaso ditugu zenbat neurri, 2020. urtean unibertsitatera sartzeko probetan bete beharrekoak, SARS-CoV-2ak eragindako infekzioa prebenitzeko eta kontrolatzeko. Guztia bat etorrita osasun agintariek emandako aholkuekin agiri hau idazteko unean.

1. Prebentzioko neurri orokorrak. Geletara sartzeko eta gelan egon bitarterako

  • Bete egin behar dira proba egiteko unean indarrean dauden arau eta gomendio orokorrak (maskarak, eskuak garbitzea, segurtasun tartea…). Bete egin behar dira, era berean, epaimahaiko buruak, idazkariak edo gainontzeko kideek emandako jarraibideak.
  • Maskara jantzita izan behar dute proban parte hartzen duten guztiek: ikasleek, irakasleek, administrazio eta zerbitzuetako langileek, garbiketakoek. Eta jakintza izan beharko dute azterketa egingo den eraikinera sartzera doazen unetik bertatik. Bakoitzak bere maskara izan behar du.
  • Eskuak garbitu behar dira gelan sartu aurretik: ura eta xaboiarekin edo gel hidroalkoholikoarekin (gelaren atean egongo dira potoak).
  • Ahal dela bakoitzak bere materiala erabili behar du, beste inori utzi barik edo inorenak hartu barik (boligrafoak, erregelak, kalkulagailuak…).
  • Azterketa egingo den eraikinera/zentrora hauek baino ezin izango dira sartu: proban matrikulatuta dauden ikasleak, ikasleen laguntzaileak (laguntza behar duten ikasleen kasuan), irakasleak, administrazio eta zerbitzuetako langileak eta epaimahaikideak.
  • Ezin izango dira probara sartu: COVID-19rekin bateragarria den sintomaren bat daukatenak; gaixotasuna diagnostikatuta daukatenak; isolamendu aldia bukatu gabe daukatenak; etxean berrogeialdia bete behar dutenak COVID-19aren sintomaren bat edo gaixotasuna diagnostikatua daukan norbaitekin egon izanagatik.
  • Ikasleren batek sintomaren bat baldin badauka, aparteko gela batera eramango da: gela aldez aurretik egongo da prestatuta, behar bezala aireztatua egon behar da eta poltsadun eta pedaldun paperontzia izan behar du. Familia jakitun jarriko da. Sintoma larririk badauka, adibidez, arnas estua, 112ra deituko da.

2. Neurri zehatzak probak egiten diren bitarterako (epaimahaiarentzat)

  • Aglomeraziorik ez izateko, sarrera eta irteera mailakatzea gomendatzen da, bai eraikinerako bai azterketa gelarako. Ikasleak izen-abizenaren arabera deituko dira, ordu tarteka banatuta.
  • Ahal den guztietan, aparteko bidea erabiliko da eraikinera sartu eta eraikinetik irteteko.
  • Guztiei gogoraraziko zaie eskuak urarekin eta xaboiarekin edo gelekin edo soluzio hidroalkoholikoekin garbitu behar dituztela gelara sartu aurretik.
  • Azterketak banatzean eta jasotzean, ahal dela ez da ezer ukitu behar. Beraz, epaimahaikideek eskularruak izan behar dituzte jantzita.
  • Epaimahaikideek segurtasun tartea mantenduta erantzungo dituzte zalantzak; beraz, galderak eta argibideak ozenki egin beharko dira.
  • Zentro berean epaimahai bat baino gehiago egonez gero, ahal den heinean, epaimahai bakoitza eraikineko aparteko leku batean egongo da.

3. Neurri zehatzak probak egiten diren bitarterako (ikasleentzat)

  • Sartu-irtenak, ikastegian zein gelan, modu ordenatuan egin behar dira: ez da pilaketarik egon behar eta segurtasun tartea gorde behar da.
  • Ikasgelara sartu aurretik, prest eduki behar da behar den guztia (matrikularen gordekina, NANa, boligrafoak, kalkulagailua, etab.) eta eskuak urarekin eta xaboiarekin garbitu behar dira, edo gela erabilita.
  • Ikasle bakoitzak leku bat izango du esleituta ikasgelan: ezin izango da lekuz aldatu proba osoan, epaimahaiak bestelakorik adierazi ezean. Motxila eserlekuaren azpian utziko da.
  • Gainerako ikasleei enbarazurik ez egiteko, zalantzak azterketako lehen 10 minutuetan galdetzea gomendatzen da.
  • Ikasleek proba amaitzean joan ahal izango dira, inoiz ez azterketaren iraupenaren erdia igaro baino lehen. Ezin izango dira zentroaren/eraikinaren barruan geratu.
  • Azterketa amaitzean, ikasleak eskua altxatuko du, amaitu duela adierazteko, eta beren lekuan jesarrita geratuko da irakasleak irteteko baimena eman arte.
  • Azterketa bakoitzaren ondoren, adierazitako lekutik irten beharko da ikasgelatik. Hurrengo ordu-tartean beste azterketarik ez badauka, eraikinetik/zentrotik irten beharko da. Jarraian beste azterketa bat daukatenean baino ezin izango da barruan geratu.
  • Atsedenaldian, aire zabaleko eremuetara edo berariaz horretarako prestatutako lekuetara sartu ahal izango da, betiere segurtasun tartea gordeta.
  • Ura eta/edo janaria eramatea gomendatzen da, baina ezin da zentro/eraikinen barruan jan.
.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s