2020-Koronabirus-HAUTAPROBAK-Tribunalak eta abar

Badakigu azkenean non egingo ditugun azterketak eta zein den gure tribunala:

EPAIMAHAIA 30 / TRIBUNAL 30

Europa p. t., 1 – Donostia / Pl Europa, 1 – Donostia/San Sebastián

GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA / ESCUELA DE INGENIERÍA DE GIPUZKOA12394
12071 IES TALAIA BHI
12108 IES PLAIAUNDI BHI
12231 IBD INDALEZIO BIZKARRONDO (BILINTX) UBI
12361 CPEIPS AXULAR LIZEOA HLBHIP
12363 CPEIPS EKINTZA HLBHIP
12382 CPEIPS JAKINTZA IKASTOLA HLBHIP
12581 CPES DEL GOIERRI BHIP
12740 IES LEIZARAN BHI
13541 CPES GOIERRI ESKOLAKO BATXILERGOA BHIP

Aurrez ere jarrita dituzue, baina berriro bidali dute prebentzio protokoloa:

PREBENTZIO NEURRIAK COVID-19a DELA ETA UNIBERTSITATERA SARTZEKO PROBAK

Agiri honetan labur jaso ditugu zenbat neurri, 2020. urtean unibertsitatera sartzeko probetan bete beharrekoak, SARS-CoV-2ak eragindako infekzioa prebenitzeko eta kontrolatzeko. Guztia bat etorrita agiri hau idazteko unean osasun agintariek emandako aholkuekin . Neurri orokor hauek ikasleek zein irakasleek bete beharrekoak dira. Premia bereziak dituzten ikasleen kasuan, banan banaka
zehaztuko dira neurriak.

1. Prebentzioko neurri orokorrak. Geletara sartzeko eta gelan egon bitarterako

  • Bete egin behar dira proba egiteko unean indarrean dauden arau eta gomendio orokorrak (maskarak, eskuak garbitzea, segurtasun tartea…). Bete egin behar dira, era berean, epaimahaiko buruak, idazkariak edo gainontzeko kideek emandako
    jarraibideak.
  • Maskara jantzita izan behar dute proban parte hartzen duten guztiek: ikasleek, irakasleek, administrazio eta zerbitzuetako langileek, garbiketakoek. Eta jakintza izan beharko dute azterketa egingo den eraikinera sartzera doazen unetik bertatik. Bakoitzak bere maskara kirurgikoa izan behar du.
  • Eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitu behar dira gelan sartu aurretik (eraikineko sarreran egongo dira potoak).
  • Azterketa egingo den eraikinera/zentrora hauek baino ezin izango dira sartu: proban matrikulatuta dauden ikasleak, ikasleen laguntzaileak (laguntza behar duten ikasleen kasuan), irakasleak, administrazio eta zerbitzuetako langileak eta
    epaimahaikideak.
  • Ikasleek eskularrurik ez erabiltzea gomendatzen da.
  • Aurrez aurreko probetara doazen lagun guztiek (ikasleek, epaimahaietako kideek eta laguntzaileek) etxetik irten baino lehen beren burua aztertu beharko dute, sintoma hauetakoren bat daukaten ikusteko: >37º-ko sukarra, eztul sikua, samako mina, arnasa hartzeko arazoak, usaimen eta dastamen falta. Halakorik izanez gero, ez da probatara joan behar, eta horren berri emango dio ikastetxeko
    arduradunari (ikasleen kasuan) edo epaimahaiko buruari (epaimahaiko kideen eta laguntzaileen kasuan).
  • Ezin izango dira probara sartu: COVID-19rekin bateragarria den sintomaren bat daukatenak; gaixotasuna diagnostikatuta daukatenak; isolamendu aldia bukatu gabe daukatenak; etxean berrogeialdia bete behar dutenak COVID-19aren sintomaren bat edo gaixotasuna diagnostikatua daukan norbaitekin egon izanagatik.
  • Ikasleren batek sintomaren bat baldin badauka, aparteko gela batera eramango da: gela aldez aurretik egongo da prestatuta, behar bezala aireztatua egon behar da eta poltsadun eta pedaldun paperontzia izan behar du. Ikasleak maskara kirurgikoa eraman beharko du (epaimahaiak maskarak izango ditu horrelako egoeretarako). Familia jakitun jarriko da. Sintoma larririk badauka, adibidez, arnas estua, 112ra deituko da.
  • Pertsona kalteberak. Probatan parte hartu behar duen norbait COVID-19arekiko kaltebera bada (hipertentsio arteriala, gaixotasun kardiobaskularrak, diabetesa, biriketako gaixotasun kronikoak, tratamendu aktiboan dagoen minbizia, immunodepresioa eta abar) azterketara joan ahal izango da, baldin eta egoera klinikoa kontrolatua badauka eta azterketara joatea ahalbidetzen badio; horrelakoetan, beti ere, zorrotz gorde beharko ditu babes neurriak. Horren berri eman beharko da proba egin aurretik. Ikasleen kasuan, ikastetxearen bidez emango da horren berri. Banan-banan aztertuko dira kasuak eta, egoki denean, babes neurri zorrotzagoak ezarriko dira. Aniztasun funtzionala edo hezkuntzarako laguntza premia bereziak behar dituzten ikasleen kasuan, egokitzapenik, laguntzailerik edo laguntza teknikorik behar badute, beharrezko diren prebentzio neurriak ezarriko dira.
  • Prebentzio neurriei buruzko kartelak jarriko dira azterketak egingo diren lekuetan eta baita edukierei buruz ere.
  • Probak egin aurretik, azterketen egoitzen kokapenaren eta azterketetara sartzeko jarraitu beharreko ibilbidearen berri emango da.
  • Eraikinen barruan eta inguruetan antolatzaileak egongo dira sarrerak antolatzeko, jarraibideak emateko eta ikasleen arteko distantzia gordetzen dela, maskarak jantzita dituztela eta gela erabiltzen dutela zaintzeko.
  • Aldez aurretik jakinaraziko da kotxez zein bidetatik sartu behar den.
  • Ahal den heinean, hobe da ikasleak oinez sartzea probak egingo diren lekuetara: banan-banan eta elkarren arteko distantzia gordeta. Gomendagarria da oso goiz ez joatea azterketa lekura, denbora luzez itxaroten egon behar ez izateko eta arriskuak saihesteko.

2. Neurri zehatzak probak egiten diren bitarterako (epaimahaiarentzat)

  • Sarbideak, irteerak eta pertsonen zirkulazioa probak egiten diren eraikinean ezarritakoaren arabera antolatu beharko dira.
  • Aglomeraziorik ez izateko, sarrera eta irteera mailakatzea gomendatzen da, bai eraikinerako bai azterketa geletarako. Ikasleak izen-abizenaren arabera deituko dira, ordu tarteka banatuta.
  • Ahal den guztietan, aparteko bidea erabiliko da eraikinera sartu eta eraikinetik irteteko.
  • Azterketa egingo den lokalak aireztapen mekanikoko sistemarik ez duenean, epaimahaiak kontuan hartu ahal izango du proba egiten den bitartean leiho irisgarriak irekitzea, aireztapen gurutzatua erraztuz, betiere horrek ez badakar enbarazurik kanpoko faktoreengatik, hala nola zarata, zuzeneko eguzki-argiaren eragina edo beste faktore klimatologiko batzuk.
  • Ahal dela, eskailerak erabiliko dira. Igogailua beharra daukatenek baino ez dute erabiliko. Laguntza behar dutenen kasuan, laguntzaileak era erabili ahal izango du igogailua.
  • Guztiei gogoraraziko zaie eskuak gelekin edo soluzio hidroalkoholikoekin garbitu behar dituztela eraikinera sartu aurretik.
  • Azterketak banatzean eta jasotzean, ahal dela ez da ezer ukitu behar. Beraz, epaimahaikideek eskularruak izan behar dituzte jantzita.
  • Epaimahaikideek segurtasun tartea mantenduta erantzungo dituzte zalantzak; beraz, galderak eta argibideak ozenki egin beharko dira.
  • Zentro berean epaimahai bat baino gehiago egonez gero, ahal den heinean, epaimahai bakoitza eraikineko aparteko leku batean egongo da.

3. Neurri zehatzak probak egiten diren bitarterako (ikasleentzat)

  • Sartu-irtenak, ikastegian zein gelan, modu ordenatuan egin behar dira: ez da pilaketarik egon behar eta segurtasun tartea gorde behar da.
  • Gelara sartu aurretik, prest eduki behar da behar den guztia (matrikularen gordekina, NANa, boligrafoak, kalkulagailua, etab.) eta eskuak gela edo soluzio hidroalkoholikoarekin garbitu behar dira.
  • Ikasle bakoitzak leku bat izango du esleituta gelan: ezin izango da lekuz aldatu proba osoan, epaimahaiak bestelakorik adierazi ezean. Motxila jesarlekuaren azpian utzi behar da.
  • Bakoitzak bere materiala erabili behar du, beste inori utzi barik edo inorenak hartu barik (boligrafoak, erregelak, kalkulagailuak…); beraz, ikasle bakoitzak proba egiteko behar duen guztia eraman behar du. Ikasleak bere boligrafoa eraman behar du. Boligraforik ez badu, baina, bat emango zaio. Ez du itzuli beharko.
  • Gainerako ikasleei enbarazurik ez egiteko, zalantzak azterketako lehen 10 minutuetan galdetzea gomendatzen da.
  • Ikasleak proba amaitzean joan ahal izango dira, inoiz ez azterketaren iraupenaren erdia igaro baino lehen. Ezin izango dira zentroaren/eraikinaren barruan geratu.
  • Azterketa amaitzean, ikasleak eskua altxatuko du amaitu duela adierazteko, eta beren lekuan jesarrita geratuko da irakasleak irteteko baimena eman arte.
  • Ikasleak mahai gainean utziko du azterketa; amaitu duten ikasleak banan-banan aterako dira maskara jantzita.
  • Azterketa bakoitzaren ondoren, adierazitako lekutik irten beharko du gelatik. Hurrengo ordu-tartean beste azterketarik ez badauka, eraikinetik/zentrotik irten beharko da. Jarraian beste azterketa bat daukatenean baino ezin izango da barruan geratu.
  • Atsedenaldian, aire zabaleko eremuetara edo berariaz horretarako prestatutako lekuetara sartu ahal izango da, betiere segurtasun tartea gordeta.
  • Ura eta/edo janaria eramatea gomendatzen da, baina ezin da zentro/eraikinen barruan jan egiaztatutako osasun-arrazoiengatik izan ezik.

4. Babes neurriak epaimahaiko kideentzat eta zuzentzaileentzat

  • Epaimahaiko kideen eta zuzentzaileen babesa ahalik eta ondoen bermatzeko, honako irizpideak zehaztu ditugu:
    • Gelan egon behar dien guztiei maskara kirurgikoa nahiko emango zaio 3 egunetarako. Azterketak banatu eta batzean, erabilera bakarreko eskularruak erabili behar dira.
    • Gela bakoitzean gel hidroalkoholikoa egongo da eskuaz aldian-aldian garbitzeko. Gomendagarria da gelarekin eskuak garbitzea paperak ukitu ondoren.
    • Azterketak zuzentzean, zorrotz gordeko dira neurriak: maskara jantzita izan behar da eta eskuak sarri garbitu behar dira.
  • Gelan dagoen inork gaixotasunaren sintomarik izanez gero, epaimahaiburuari emango dio horren berri; maskara jantziko du eta gelatik irtengo du eta berehala telefonoz deituko du autonomia erkidegoak egoera horretarako daukan telefono zenbakira edo osasun zentrora, eta, egoki denean, hala dagokion laneko arriskuen prebentzio zerbitzura. Osasun arloko profesional batek egoera aztertu arte lana utziko du. Pertsona hori larri dagoela edo arnasa hartzeko zailtasuna duela ikusiz gero, 112 telefonora deitu behar da.
  • Azterketak zuzentzean, epaimahaiko kideek babes neurriak bete behar dituzte. Egun ez dakigu zenbat denboran irauten duen koronabirusak paperean; beraz, azterketak itzuli beharra badago, prozesua arintze aldera, neurri garrantzitsuena azterketak zuzendu bitartean eskuak sarri garbitzea da, ura eta xaboiarekin edo hidroalkoholarekin, eta aurpegia eskuekin ez ukitzea. Epaimahaiko kideei
    horretarako behar duten guztia emango zaie.

5. Gelak garbitzea eta aireztatzea.

  • Garbiketa zerbitzuaz arduratzen diren enpresek Osasun Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako arauak bete beharko dituzte (AGINDUA, 2020ko apirilaren 2koa, Osasuneko sailburuarena, gainazalak garbitzeko eta desinfektatzeko neurriak eta bestelako higiene-neurriak hartzen dituena SARS- CoV-2 (Covid-19) birusak eragindako pandemia dela eta). Hain zuzen ere, honakoak egin beharko dituzte:
    • Uztailaren 6a baino lehen gutxieneko lan hauek egin behar dira: aireztatzea, garbitzea eta desinfektatzea gelak, komunak eta eraikinean epaimahaiko kideek eta gainontzeko langileek erabiliko dituzten guneak.
    • Goizeko lehenengo proba hasi ondoren, egunero, gutxieneko hauek: komunak garbitzea eta desinfektatzea.
    • Probako egunetan, proben arteko atsedenaldietan, gutxieneko hauek:
      • Gelak aireztatzea
      • Heldulekuak eta abar garbitzea eta desinfektatzea. Gainera, astelehen eguerdiko atsedenaldian, mahaien gainazalak ere garbitu eta desinfektatuko dira.
      • Atsedenaldia amaitzean, gutxieneko hauek: komunak garbitzea eta desinfektatzea.
    • Eguna amaitzean, gutxieneko hauek:
      • Aireztatzea, garbitzea eta desinfektatzea gelak, korridoreak, hall-ak, pasabideak…
      • Komunak garbitzea eta desinfektatzea.
      • Aireztatzea, garbitzea eta desinfektatzea probetan aritu direnek eraikinean erabilitako gainerako guneak.
      • Komunetan egiaztatu behar da, uneoro, ez dela falta xaboirik, eskuak sikatzeko paperik edo komuneko paperik.
    • Garbiketa neurriak epaimahaien erabilerarako prestatutako geletan ere bete beharko dira.
    • Ahal dela, azterketa egin bitartean ateak irekita izan behar dira gela aireztatzeko.
    • Lokalen aireztapen naturala eta mekanikoa areagotuko da, barruko airea berritzen laguntzeko.
    • Poltsadun eta pedaldun paperontzia egon behar da musuzapiak edo erabilera bakarreko materialak botatzeko (maskarak, latexko eskularruak eta abar). Paperontzi horiek maiz garbitu behar dira, eta, gutxien dela, egunean behin.

AURKEZPENERAKO JARRAIBIDEAK

USE 2020 (Ohiko deialdia)

Behin 2020ko USEko ohiko deialdiko Ikasleen esleipena eginda epaimahaietan, jarraitu beharreko argibideak honako hauek izango dira:

GIPUZKOAKO CAMPUSA

Epaimahaiak: 21etik 27ra eta 29tik 33ra

Astelehena, uztailaren 6a:

  • 9:00etan: Atik Gra
  • 9:20etan: Htik Ñra
  • 9:40etan: Otik Zra
.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s