Unibertsitatera sartzeko ebaluazioa 2020
Epaimahaiak: Ezohiko deialdia
Aurten USE egoitza gehiagotan egingo denez, ikasle guztiek esleitutako epaimahaia eta honen egoitza egiaztatzea gomendagarria da, hala nola epaimahai bakoitzaren egoitzarako sarrerari buruzko informazioa kontsultatzea.
Dokumentua:
Azterketen egoitzetara sartzeari buruzko informazio garrantzitsua
Ikasleek NAN edo beste identifikazio agiri baliagarri bat eraman beharko dute, bai eta matrikularen gordekina ere. Matrikulatuta ez daudenei ez zaie azterketa gelan sartzen utziko.
Ikasleak deituta daude astelehenean (aurkezpenerako jarraibideak ikusi) kodeen orria hartu eta beharrezko jarraibideak jasotzeko. Aurkezpen honetara Euskara eta Literatura IIra aurkezten direnak baino ez dira etorriko. Beste guztiak epaimahaiarengana joan beharko dira lehenengo azterketa egin baino 15 minutu lehenago kodeen orria hartu eta beharrezko argibideak jasotzeko.
Ikasleek kode orriko datuak zuzenak direla egiaztatu behar dute. Daturen bat gaizki badago, epaimahaiari jakinarazi behar diote astelehen goizean bertan.
Ikasleren bati suertatzen bazaio bi azterketa ordu berean izatea, harremanetan jarri beharko da bere epaimahaiko buruarekin.
Marrazketa Tekniko II-ko azterketa egin behar dutenek beharrezko tresnak eraman beharko dituzte: konpasa, erregela, eskuaira, kartaboia, …
Gailu elektroniko guztiak(mugikorrak, smartwachak eta abar) itzalita eta gordeta egon behar dira ikaslearen gainontzeko gauzekin batera, inoiz mahai gainean (kalkulagailua erabili ahal izango da horretarako baimenik emanez gero).
GIPUZKOAKO CAMPUSA
Epaimahaia 3: Ignacio Mª Barriola ikasletegia, atzeko sarrera kafetegitik.
Astelehena, uztailaren 20a
9:00etan: Atik Gra
9:20etan: Htik Ñra
9:40etan: Otik Zra
Epaimahaia 4: Ignacio Mª Barriola ikasletegia, sarrera nagusia.
Astelehena, uztailaren 20a
9:00etan: Atik Gra
9:20etan: Htik Ñra
9:40etan: Otik Zra
Hemen iturria: https://www.ehu.eus/eu/web/sarrera-acceso/use-2020/epaimahaiak
2020ko Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren ezohiko deialdiaren egutegia
IZAPIDEA | DATA | TOKIA |
---|---|---|
Azterketa: Fase orokorra |
|
Epaimahaian |
Kalifikazioak argitaratzea |
|
Web bidez |
Bigarren hezkuntzako ikastetxeei txartelak ematea |
|
Epaimahaian |
Berrikusketa egiteko eskaera |
|
Epaimahaian |
Berrikusketaren kalifikazioak argitaratzea |
|
Web bidez |
Berrikusketaren kalifikazioak bidaltzea |
|
Postaz |
Batzordearen behin-betiko erabakia |
|
Web bidez. Posta arruntaz |
Azterketak ikusteko eskaera |
|
Sarbide-bulegoetan edo campuseko errektoreordetzan |
Azterketa ikustea (aurretiko zita) |
|
Sarbide-zuzendaritza (II. ikasgelategia, Leioako campusa) edota Araba eta Gipuzkoako Campusetan |