
Goizean jaiki eta gosaldu ondoren, autobusa hartu dugu Agdera abiatzeko. Agden barku batean sartu gaituzte eta portutik irten eta itsaso zabalera sartu gara. Orduberdi bat barkuan pasa ondoren, bakoitzari bere instruktorea zein den esan digute eta, denborarik galdu gabe, aletak jantzi, betaurrekoak jarri, bonbona bizkarrean lotu eta han joan gara, ur azpira.
Ur azpian denetik ikusi dugu. Hasiera batean Eroskiko orgatxoak eta gurpilak ikusiko genituelakoan geunden, baina horrelakorik ez dugu ikusi. Itsas trikuak, itsas izarrak, olagarroak eta arrain pila bat ikusi dugu. Guztiak uretatik pasa ondoren, berriro kostara bueltatu gara. Han dutxa txiki bat hartu eta bokadilo bat jan dugu.
Arratsaldea hondartzan pasa dugu. Bueltakoan, Erasmusen askotan gertatzen den bezala, bakoitzak gauza desberdin bat ulertu eta han ibili gara autobusa ezin bilatuta. Batzuk ez dakit non daudela, besteak beste puntan galduta, besteak itsasoan… Artalde guztia bildu ondoren, kostatuta, autobusa hartu eta gure kanpinera bueltatu gara.

Bokadiloa gutxi samar izango zen hainbeste putzurentzat… Hor bai etorriko zitzaizuela Ondo Eroski! Jajajaja