2021-2022-Batxi1-ERASMUS+: PEZENAS III

Badoa aurrera gure Frantziako periploa. Gaur ere hainbat gorabehera izan dugu. Goizean goiz jaiki, gosaldu eta, ikasle guztiak bildu ondoren, Heric-eko aranera abiatu gara. Hasiera batean, premisa sinplea zirudien. Bi bide dauzkagu. Biak leku berdinera iristen dira, baina bat bide zaila da eta bestea, berriz, erraza. Kirolari direnak bide zaila egin behar zutela entzun eta euskaldun guztiok bide zaila egitera apuntatu gara. Nola ez ba.

Hasi gara goraka. Frantsesen irakaslea erritmo gogorra jartzen. Denak arnasestuka. Euskaldunak eutsi diogu irakasle frantsesaren eraso gogorrei, baina txekiarrak atzean geratu dira. Denok geratu gara haien zain, baina ez dira agertzen. Beste bide bat hartu dute eta galdu egin gara. Ene! Hau da kaosa! Irakasle frantsesa behera jaitsi da galdutakoen bila eta gu bidean kartetan jolasten geratu gara. Banaka batzuk heldu dira, baina pelotoia falta. Ordu bat pasa da. Telefono deia jaso dugu. Irakasle fratsesak besteak aurkitu ditu, baina bide zaila egiteko denborarik ez dugula izango pentsatzen dugu. Guztiok behera jaitsi eta bide erraza egitea pentsatu dugu. Ohituta gaude horrelakoetara, cosas del Erasmus.

Bide errazean goazela erreka batek egindako aranean zehar, ur putzu politak ikusi ditugu, eta ikasleak bertan sartzera animatu dira. Salto batzuk egin dituzte, bazkaldu eta behera abiatu gara. Paraje politak ikusi ditugu azkenean eta merezi izan du gorabehera guztiak pasatzea.

Autobusean sartu beste frantsesak beren herrian utzi eta kanpinera abiatu gara. Afaltzeko ikasleek prestatutako patata tortila eta brotxetan izango ditugu. Ea nolakoak irtetzen zaizkien!! Afariaren ondoren, bihar bizik bagaude, jarraituko dugu gure periploarekin.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s