2021-2022-BATXI2-USE-Ordutegia-Ekainaren 8-9-10

Ohiko deialdia: ekainaren 8, 9 eta 10ean Ezohiko deialdia: uztailaren 6, 7 eta 8an

Behin betiko ordutegia

 ASTEAZKENAOSTEGUNAOSTIRALA
08:30 – 09:00Aurkezpena  
09:00 – 10:30Euskara eta Literatura IIGaztelania eta Literatura IIAtzerriko Hizkuntza II (Ingelesa)
10:30 – 11:15AtsedenaldiaAtsedenaldiaAtsedenaldia
11:15 – 12:45Espainako HistoriaMatematika II
Giz.Z.Apl.Matematika II
Artearen Oinarriak II
Fisika
Filosofiaren Historia
Atzerriko Hizkuntza II (Alemana, Frantsesa)
12:45 – 14:30AtsedenaldiaAtsedenaldia 
14:30 – 16:00Kimika
Latina II
Diseinua
Biologia
Artearen Historia
Grekoa II
 
16:00 – 16:30AtsedenaldiaAtsedenaldia 
16:30 – 18:00Enpresaren Ekonomia
Ikus-entzunezko Kultura II
Geologia
Marrazketa Teknikoa II
Geografia
Arte Eszenikoak
 

Dokumentua:

AURKEZPENA

Euskara eta Literatura II azterketa egiten duten ikasle guztiak joango dira aurkezpenera. NAN edo beste identifikazio agiri baliagarri bat eraman beharko dute, eta matrikularen gordekina. Matrikulatuta ez daudenei ez zaie azterketa gelan sartzen utziko.

Aurkezpenean ebaluazioa egiteko azalpenak emango dira, eta kodeen orria emango zaie ikasleei. Begiratu beharko dute ea matrikulako datuak ondo dauden (izena, NAN zk., ikastetxea, zein gairen azterketa egingo duten…). Akatsik egonez gero, lehen atsedenaldian esan beharko diote epaimahaiari.  Ez da aldaketarik onartuko matrikulako eta kodeen orriko informazioa bera denean.

Gainontzeko ikasleak epaimahaiaren aurrera joan beharko dira kodeen orria hartzeko lehen proba baino 15 minutu lehenago. NAN edo beste identifikazio agiri baliagarri bat eraman beharko dute, eta matrikularen gordekina. Matrikulatuta ez daudenei ez zaie azterketa gelan sartzen utziko. Begiratu beharko dute ea matrikulako datuak ondo dauden (izena, NAN zk., ikastetxea, zein gairen azterketa egingo duten…). Akatsik egonez gero, lehen atsedenaldian esan beharko diote epaimahaiari. Ez da aldaketarik onartuko matrikulako eta kodeen orriko informazioa bera denean.

BI GAI EDO GEHIAGOREN AZTERKETA ORDU BEREAN DUTEN IKASLEAK

Inork bi azterketa ordu berean izanez gero, ikasleak horren berri eman beharko dio epaimahaiari. Probak  bata bestearen ostean egingo dituzte, ikasgelatik irten gabe, epaimahai berarekin eta dagokien egunean. Azterketa biak bigarren orduan badira, lehenengo orduko azterketak hasi baino 15 minutu lehenago bertaratuko dira.

MARRAZKETA TEKNIKOA II

Marrazketa Teknikoa II-ko azterketa egiteko, ikasleek behar duten materiala ekarri beharko dute: arkatza, eskuaira, kartaboia eta konpasa.

MUGIKORRAK

Mugikorrak eta gailu elektroniko guztiak itzali egin behar dira azterketa gelan sartu baino lehen.

Dokumentua informazio gehigarriarekin:

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s