
Familia-Ikastola komunikazioa errazteko, gogoratu ikastolarekin komunikatu zaitezketela, bai tutoretzarekin lotutako gaiak, bai administrazioarekin edota idazkaritzarekin lotutako gaiak, bai bestelako gaien ingurukoak, aukera hauen bidez:
- Tutorearekin zuzeneko harremana
- Ebaluazio bakoitzaren ondoren tutore pertsonala familiarekin harremanetan jarriko da.
- Egoerak edo gertaerak eskatzen duen bakoitzean, tutorea harremanetan jarriko da familiarekin. Alderantziz ere berdin.
- Posta elektronikoa: ikastola@jakintza.eus. Tutoreen edo ikastolako beste pertsona batzuen posta elektronikoen bidez ere egin dezakezue.
- Telefonoa: 943 16 05 40
Uneoro arretarik onena bermatzeko, komeni da hori egitea aipatutako ordena errespetatuz, beste bide batez bidera daitezkeen gaiekin telefonoa ez kolapsatzeko.
Batxilergoko BATZORDEAren osaketa:
- Ikasleak: Gela bakoitzean 2 ordezkari hautatu dira. DBHOn bi gela direnez, 6 ikasle izango dira Batxilergoko Batzordean ordezkari.
- Irakasleak: Batxilergoko klaustroak 2 irakasle izendatu ditu ordezkari.
- Gurasoak: Batxilergoan seme-alabak dituztenen artean hautatuko dituzte, dagoneneko ordezkari hautatuak izan direnen gurasoak at gelditzen direlarik. Gela bakoitzean 2 ordezkari izango direnez, 6 guraso izango dira Batxilergoko Batzordeko partaide.