2019-Batxi2-EZ OHIKOAK-Hautaprobak non?

Batzuk goza eta goza ari diren bitartean, beste batzuk itzalean gaude, oporrak noiz iritsiko ote diren irrikitan! Ez gaude zuekin ere ahaztuta, e? Asteazkenean ekingo diogu erronka berri honi! Eutsi goiari!

EPAIMAHAIA 4 / TRIBUNAL 4 Elebiduna / Bilingüe
Elhuyar p. t., 1 – Donostia / Pl Elhuyar, 1 – Donostia/San Sebastián IGNAZIO Mª BARRIOLA IKASGELATEGIA / AULARIO IGNACIO Mª BARRIOLA

  • IES TALAIA BHI
  • IES OLAZABAL BHI
  • IES KOLDO MITXELENA BHI
  • IES ALTZA BHI
  • IES BIDEBIETA BHI
  • CIFP POLITECNICO EASO POLITEKNIKOA LHII
  • IBD INDALEZIO BIZKARRONDO (BILINTX) UBI
  • IES J.M. IPARRAGIRRE BHI
  • IES LIZARDI BHI
  • IES ZUMAIA BHI
  • CPEIPS SAN BENITO IKASTOLA HLBHIP
  • CPEIPS HAZTEGI IKASTOLA HLBHIP
  • CPEIPS SAN FRANTZISKO XABIER HLBHIP
  • CPEIPS PASAIA-LEZO LIZEOA HLBHIP
  • CPEIPS AXULAR LIZEOA HLBHIP
  • CPEIPS STO. TOMAS LIZEOA HLBHIP
  • CPEIPS ZURRIOLA IKASTOLA HLBHIP

12382-CPEIPS JAKINTZA IKASTOLA HLBHIP

  • CPEIPS URRETXU-ZUMARRAGA IKASTOLA HLBHIP
  • CPEIPS IRAURGI HLBHIP
  • CPES NTRA. SRA. DE AZITAIN BHIP
  • CPEPS ERAIN LBHIP
  • CPEIPS ESKIBEL HLBHIP
  • CPEIPS LA ANUNCIATA HLBHIP
  • CPEIPS LA ASUNCION HLBHIP
  • CPEIPS LA SALLE HLBHIP
  • CPEIPS MANUEL DE LARRAMENDI HLBHIP
  • CPEIPS DEUTSCHE SCHULE SAN ALBERTO MAGNO HLBHIP
  • CPEIPS SAGRADO CORAZON HLBHIP

Gogoan izan: Gailu elektroniko guztiak (mugikorrak, smartwatchak, eta abar) itzalita eta gordeta egon behar dira ikaslearen gainontzeko gauzekin batera, inoiz ez mahai gainean (kalkulagailua erabili ahal izango da horretarako baimenik emanez gero).

Advertisements

2019-Batxi2-Erasmus+-Kreta V

Apteran izan ditugu, sirenak hego zuriak galdu eta sirena bihurtu ziren tokian. Bero egiten omen du! Baita Ordizian ere! Gaurko dantza… Oier ta “cigarra“. Zeinek pentsatuko Oier horrela mugitzen zenik! Cigarrak zuhaitzetan zintzilik… Oierren atzean, berriz, hegoak galdutako sirena…

Chaniara joan behar zuten gero, Kanea euskaraz. Ummm! Toki ederrak dirudite hemendik begiratuta! Lortu ote dute gure rubioxkok ez erretzea?

Jira eta buelta, Minotauroren arrastorik topatu ote dute gure gaztek? (13 eta ez 14!)

Greziar mitologian, Minotauroa (antzinako grezieraz: Μῑνώταυρος miːnɔ̌ːtau̯ros ahoskatua, latinez: Minotaurus, etruskoz: Θevrumineś) izaki izugarri bat zen, zezen burua eta giza gorputza zituena eta giza haragia jaten zuena. Kretan jaio zen, Minos erregearen emazte Pasifaeren semea zen. Minos erregea beti harrotzen zuen jainkoen mesedea edukitzearekin eta, frogatzeko, otoitz egin zuen ea jainko batek opari bat ematen zion. Poseidonek, ozeano eta itsasoetako jainkoak, entzun zion, eta itsasotik zezen zuri polit bat atera zuen. Poseidonek zezena Minosek sakrifikatzeko oparitu zion hari, baina Minosek ez zuen hain animalia baliotsua hil nahi. Poseidon Afroditaren laguntzaren bila joan zen eta Afroditak -bere estiloan- Pasifae piztiaz maiteminduarazi zuen. Pasifaek ezin zuenez bere nahia bete, Dedalo arkitektoa eta bere semea Ikarorengana joan zen laguntza bila. Dedalo eta Ikarok egurrezko zezen bat sortu zuten eta benetako behi-larrua zezenean ipini zuten. Dedalo eta Ikarok Pasifae egurrezko behiaren barruan sartu zuten eta zezena zegoen belardira eraman zuten Pasifae eta zezenarekin sexu-harremanak izan zituen.

Pasifae haurdun geratu zen baina, Minos ez zen gertatutakoaz ohartu Minotauroa jaio zen arte. Minosek, haserre, Dedalo eta Ikaro kartzelatu zituen. Pasifaeri, ordea, ez zion ezer egin izugarri maite zuelako. Pasifae Minotauroaren kargu egin zen hau txikia zen bitartean, baina, handiago egiten zen heinean, Minotauroa zaintzea arriskutsuagoa bilakatzen zen eta Pasifaek ezin izan zuen gehiago zaindu. Minotauroa bakarrik geratu zen eta, janaria behar zuenez, pertsonak jatea erabaki zuen. Minosek, horri ekidin nahian, orakuluarengana joan zen. Orakuluaren aholkua labirinto bat egitea izan zen eta, Minosen aginduz, Dedalo izeneko arkitektoak Kretako labirinto famatua eraiki zuen, Minotauroa bertan itxita uzteko. Aldian behin, Minosen aginduz Atenasek 7 neska eta 7 mutil eman behar zituen tributu moduan Minotauroari jaten emateko; 14 gazteak labirintoan uzten zituzten, bertan galdu eta munstroarekin topatzeko.

Ohitura basati horrekin amaitzeko, Teseo heroiak bere burua aurkeztu zuen sakrifiziorako. Teseok bere aitari hitzeman zion bezala, Minotauroak bera hiltzea lortzen bazuen, bueltatuko zen itsasontziaren belak beltzak izango ziren, baina, Minotauroa hil egiten bazuen, belak zuriak izango ziren. Kretara heldu zenean, Ariadna, Minos eta Pasifaeren alaba, harekin maitemindu zen eta plan bat asmatu zuen Teseo labirintoan ez galtzeko: Teseo hari luze baten muturrari helduta sartu zen labirintoan eta Ariadna kanpoan geratu zen beste muturrari helduta. Teseok Minotauroa aurkitu zuen eta hiltzea lortu zuen eta, Ariadnaren hariari esker, irteera aurkitu ahal izan zuen.

Teseo Ariadnarekin joan zen Kretatik, baina Ariadna bakarrik izan berarekin eraman zuena; Fedra ere berarekin joan zen, berarengan maiteminduta zegoena hau ere. Orduan, Ariadna Naxos irlan utzi eta Fedrarekin joan zen Atenasera, han ezkontzeko asmoz. Teseori bela zuriak ipintzea ahaztu zitzaion eta bela beltzak ipinita utzi zituen. Bere aitak, Egeok, urrunetik ikusi zituen bela beltz gogaikarriak eta bere buruaz beste egin zuen bere jauregiko dorre altuenetik bere burua botaz. Gaur egun, Grezia inguratzen duen itsasoari Egeo deitzen zaio errege zaharraren omenez.

2019-Batxi2-Erasmus+-Kreta III

Sin noticias de Gurb… oraingoz… Iritsi ote dira?

img-20190627-wa0001

Eiiii! Ez dira galduko gure gaztek, ez! Primerannn! Besteak galdu egin dituzue ala??? je je…

Lan pixkat ere egin duzuela ikusi dugu… Alkate horrek euskaldun peto-petoa zirudien!

Ummm! Ordizin inbiditan gaude… Hori al da lan egitea???

img-20190627-wa0008

Eta plazera eta lana tartekatzen ere badakite…

Akademia ortodoxoan daudela-eta… aurkezpenak ondo koadratuta egin dituzte gurek. Dantzak ere bai, baina ez dute guk polkak ikustea nahi nonbait! Afaldu eta … alolitos! Batzuk. Laviejaguardia. Gaztek (grekoturkopolakoeuskaldunak) hondartzara joan omen dira! Sua piztu eta… Ummmmm! Hori ere betatuta dugula uste dut… Ondo pasa, maxpasaaa!

2019-Batxi2-Erasmus+-Kreta II

img-20190626-wa0002

Ummm!

Egunsentian jaikiko ziren nonbait… Ionek dardara sortu digu argazki beltz hori bidali digunean goizeko zazpiak aldera… Ai! Zer gertatu ote zaie gure gazteei?

Eskerrak Larraitzek normalidade puntu hori eman diola asuntuari… Pasiloan zeuden neska pospolinak… Mutilak falta, hori bai…

Baina… ba zen komerieee!

Goizeko protagonista: Gorka.

Kartera galdu edo… eta dokumentazio osoaaaa! Goizean polizian! Ederki hasi gara! Denuntzia jarri… ta… Wizzar konpainiak hegaldian sartzen utziko al dio? Zer gertatuko da Vienan? 6 ordu libre zeudela han, baina… nahikoa tripajate bat… Aiaiaiiii… Badoaz barrura!

Ufaaaa! Vienan gaude. 6 ordu sobran. Denbora gehiegi aireportuan geratzeko? Merezi ote du hirira joatea?… Ta… sorpresaaa! Falsa alarma izan da Gorkarena! Motxila fondo-fondoan zegoen kartera! Hau ronda bat ez ordaintzeagatik edozer gauza egiteko kapaz! Pa matarleeee!

Sugerentzias: enpaketadora horietako batean bildu eta motxila fondo-fondoan sartu Gorka! Bihar arte, bertan utziii! je je…

img-20190626-wa0008

Ez digute inongo pegarik jarri… Agertu beharko dugu jornada gogor baten erdian hartutako atsedena… Goizeko abentura eta gero, juxtu-juxtu harrapatu zuten hegaldia. Deskantsu luze bat hartu behar Kretara iritsi aurretik!

Erori zen Ion ere azkenean! Larraitz falta zaigu…

2019-Batxi2-Erasmus+-Kreta I

Badatoz azken izerdiak! Eneee! Desiatzen gaude denok! Batzuk hautaprobak prestatzen ari gara oraindik. Beste batzuk, ordea,… proiektu honetako azken bidaiari eman diote hasiera.

Berriro ditugu gure etapako pipioloak -Larraitz eta Ion- 11 apostoluekin munduan barrena. Irten ziren atzo, arratsaldeko bostak 10 gutxik aldera. Lasai orduarekin, todokontrolau nonbait… Ai! Gazte gera gazte ta ez gaude konformeeee… zioen garai bateko kanta hark!

Gauerdian ziren en la kapi, Madrilen, aloamerikano afaltzen… Ez dira galduko, ez… Ta ohera! Nolakoak ote litera merke horiek? Nola ote zegoen komuna? Norekin tokatu ote zitzaien lo egitera? Konpartido horrek badu bere intringulisa!

Ondo segi, gaztek!

 

 

2019-Batxi2-Hautaprobak-Kalifikazioak berrikustea

Bueno, ba… jaso ditugu ditxosozko emaitzak eta, batzuk saltoka eta pozik bazaudete ere, bada goitik behera blai eginda geratu dena ere… Zorionak lehenengo horiek… Ea zer egin dezakegun, besteoi… Hauxe da oraingoz esan dezakeguna:

Kalifikazioak berrikustea

1. Azterketa berrikusteko eskaria eginez gero, azterketa hori lehenengo zuzenketa egin ez duen zuzentzaile batek egingo du.
2. Lehenengo eta behin, egiaztatuko du nota kalkulatzean ez dela errakuntzarik egin eta galdera guztiak zuzendu eta kalifikatu direla.
3. Errakuntzarik badago, azterketa zuzenduko du. Kalifikazioa lehenengo kalifikazioaren eta bigarrenaren arteko batez besteko aritmetikoa izango da. Lehenengo eta bigarren zuzenketaren arteko aldea bi puntutik gorakoa bada, hirugarren zuzenketa egingo da ofizioz. Azken kalifikazioa hiru kalifikazioen arteko batez besteko aritmetikoa izango da.
4. Errakuntzarik badago, zuzendu egingo ditu, eta, ondoren, errakuntzarik ez daukan partea zuzenduko du. Azken nota honakoa izango da: errakuntzarik izan duen partean lehenengo eta bigarren zuzenketan lortutako kalifikazioen batez bestekoa, gehi errakuntzak zuzentzean lortutako puntuazioa.
5. Berrikusketa denez, behin betiko nota hasiera bateko nota baino txikiagoa edo handiagoa izan daiteke, edo berdina. Eta, hain zuzen ere, errakuntzak zuzentzean litekeena da nota okerragoa lortzea.
6. Epaimahaiak behin betiko nota jasotzeko erabakia emango du eta erreklamazio egileari jakinaraziko dio.
7. Azterketak berrikusteko prozesua behin bukatuta, epea irekiko da berrikusitako azterketak ikusteko eskaria egiteko.

 

Ez banago ados kalifikazioarekin, zer egin dezaket?

Epaimahaiari ariketen berrikustea eskatu ahal diozu.

Non: GIE idazkaritzan. Behe pisuan. Idoia Arana

Berrikustea egiteko epea

3 egun baliodunekoa izango da, kalifikazioa argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Hau da Ekainaren 14, 17 eta 18.

Berrikustearen nota

Ekainaren 25a, web bidez. Era berean, postazko jakinarazpenak ere bidaliko dira.

Azterketa zuzenduta ikusteko eskubidea dut?

Zuzenketa edo berrikuste prozesu osoa amaitu ondoren, ikasleak eskubidea izango du zuzendutako azterketa ikusteko (horretarako aurrez eskaera eginda).

Sarbide bulegoetan edo Kanpuseko Errektoreordetzan: Berrikusketa eskaera duten azterketak ikusteko eskaera Antolakuntza Batzordeari

Noiz eskatu ahal izango dut azterketa ikustea?

  • Ohiko deialdia: 2019ko ekainaren 26 eta 27an

  • Ezohiko deialdia: 2019ko uztailaren 24an

Noiz ikusiko dut azterketa?

  • Ohiko deialdia: 2019ko ekainaren 28 – uztailaren 9 artean

Haztapen parametroak

Dokumentua:

2019/2020 ikasturtean UPV/EHUn sartzeko egin beharreko tramiteen egutegia