2021-2022-Batxi1-ERASMUS+: PEZENAS IV

Bizirik jarraitzen dugu momentuz gure laugarren egunean, Frantzian.

Goizean jaiki gara eta lehenengo parada Clamouseko kobetan izan dugu. Barnean sartu eta pelikula bat jarri digute kobak nola sortu ziren ezagutzeko. Guztia frantsesez. Batzituen azpitituluak, baina haiek ikusteko teleskopio bat behar zen, gutxienez, eta ez ginen gauza askorekin geratu. Ondoren, koba barrura sartu ginen. Estalaktitak goitik behera, estalakmitak behetik gora, guztiz beteta. Izugarriak batzuk eta fin-finak besteak, kolore eta forma guztietakoak. Koba oso interesgarria.

Handik irtendakoan, bazkari pasaratxo txiki bat egin eta kanoatan ibiltzera joan ginen. Bi presaren artean soltatu gintuzten denok. Gazte pilo bat jolaserako gogoarekin eta horren gazteak ez zirenak ere berdintsu. Goitik behera blai eginda bukatu genuen denok, pirata frantsesen abordaia eta iraulketa artean.

Kanoa guztiak txukun-txukun utzi eta ikastolara bueltatu ginen. Han azkeneko argazkiak atera eta txekiar eta Pezenaseko frantsesak agurtu genituen. Iluntzerako, beste frantsesekin zita egin genuen afaltzera joateko.

Etxerako bidean, biharamunerako, bueltarako bazkaria erostera gelditu ginen. Gauzak merke-merke eta bakoitza bere menua erostera! Ala! Hango tortila eta entsalda de pasta pila!

Gauean, afari pasaratxoa egin genuen frantsesekin, lehen esan bezala eta, bukatutakoan, gure bungalowak erakutsi genizkien.

Nahiko builosoak ziren frantses hauek ere. Kanpina puskatu aurretik edo handik bota aurretik bidali genituen, behintzat!. Joan zirenean, lasaitasuna nagusi. Agurtu eta lotara. Hurrengo egunean, berriro Euskal Herrirako buelta izango dugu eta, gure tierran txukun samar azaldu nahi badugu, deskantsatu beharrean gara. Ea ba bihar ze abentura dauzkagun!

2021-2022-Batxi1-ERASMUS+: PEZENAS III

Badoa aurrera gure Frantziako periploa. Gaur ere hainbat gorabehera izan dugu. Goizean goiz jaiki, gosaldu eta, ikasle guztiak bildu ondoren, Heric-eko aranera abiatu gara. Hasiera batean, premisa sinplea zirudien. Bi bide dauzkagu. Biak leku berdinera iristen dira, baina bat bide zaila da eta bestea, berriz, erraza. Kirolari direnak bide zaila egin behar zutela entzun eta euskaldun guztiok bide zaila egitera apuntatu gara. Nola ez ba.

Hasi gara goraka. Frantsesen irakaslea erritmo gogorra jartzen. Denak arnasestuka. Euskaldunak eutsi diogu irakasle frantsesaren eraso gogorrei, baina txekiarrak atzean geratu dira. Denok geratu gara haien zain, baina ez dira agertzen. Beste bide bat hartu dute eta galdu egin gara. Ene! Hau da kaosa! Irakasle frantsesa behera jaitsi da galdutakoen bila eta gu bidean kartetan jolasten geratu gara. Banaka batzuk heldu dira, baina pelotoia falta. Ordu bat pasa da. Telefono deia jaso dugu. Irakasle fratsesak besteak aurkitu ditu, baina bide zaila egiteko denborarik ez dugula izango pentsatzen dugu. Guztiok behera jaitsi eta bide erraza egitea pentsatu dugu. Ohituta gaude horrelakoetara, cosas del Erasmus.

Bide errazean goazela erreka batek egindako aranean zehar, ur putzu politak ikusi ditugu, eta ikasleak bertan sartzera animatu dira. Salto batzuk egin dituzte, bazkaldu eta behera abiatu gara. Paraje politak ikusi ditugu azkenean eta merezi izan du gorabehera guztiak pasatzea.

Autobusean sartu beste frantsesak beren herrian utzi eta kanpinera abiatu gara. Afaltzeko ikasleek prestatutako patata tortila eta brotxetan izango ditugu. Ea nolakoak irtetzen zaizkien!! Afariaren ondoren, bihar bizik bagaude, jarraituko dugu gure periploarekin.

2021-2022-Batxi1-ERASMUS+: PEZENAS II

Goizean jaiki eta gosaldu ondoren, autobusa hartu dugu Agdera abiatzeko. Agden barku batean sartu gaituzte eta portutik irten eta itsaso zabalera sartu gara. Orduberdi bat barkuan pasa ondoren, bakoitzari bere instruktorea zein den esan digute eta, denborarik galdu gabe, aletak jantzi, betaurrekoak jarri, bonbona bizkarrean lotu eta han joan gara, ur azpira.

Ur azpian denetik ikusi dugu. Hasiera batean Eroskiko orgatxoak eta gurpilak ikusiko genituelakoan geunden, baina horrelakorik ez dugu ikusi. Itsas trikuak, itsas izarrak, olagarroak eta arrain pila bat ikusi dugu. Guztiak uretatik pasa ondoren, berriro kostara bueltatu gara. Han dutxa txiki bat hartu eta bokadilo bat jan dugu.

Arratsaldea hondartzan pasa dugu. Bueltakoan, Erasmusen askotan gertatzen den bezala, bakoitzak gauza desberdin bat ulertu eta han ibili gara autobusa ezin bilatuta. Batzuk ez dakit non daudela, besteak beste puntan galduta, besteak itsasoan… Artalde guztia bildu ondoren, kostatuta, autobusa hartu eta gure kanpinera bueltatu gara.

2021-2022-Batxi1-ERASMUS+: PEZENAS I

Heldu gara bidaia luze baten ondoren Pezenasera. Gure Erasmus proiektuaren azken geltokia izango da hau. Hiru urteren ondoren, beste hiru ikastetxerekin batera ari gara heltzen bukaerara.

Arratsaldeko 17:30ak aldera heldu ginen Agdera, gure bidaien erdigunea izango denera. Arratsaldea hondartzan pasa ondoren, afaltzeko hanburgesa batzuk egin genituen. 2 ordu hanburgesak egiten egon ondoren, ilunpetan afaldu eta ohera joan ginen.

Gaur goizean goizo jaiki gara, hondartzan eguzkiaren irteera ikusteko eta, bide batez, yoga pixkat egiteko. Gosaldu ondoren, Pezenasera abiatu gara beste ikastetxetako ikasleak ezagutzera. Han guztioi harrera bat egin digute eta elkarrekin bazkaldu egin dugu.

Bazkaldu ondoren, Pezenasetik buelta bat egin dugu eta itxarotaldi luze baten ondoren Seteko herria bixitatzera joan gara. Handik bueltan, gaur afaldu eta biharko prestatzen hasi beharko dugu, buzeatu egin behar omen dugu eta.

2017-Batxi2-ko agurra (1999ko belaunaldia)

Iritsi zen 2. mailako batxilergoko ikasleei agur egiteko momentua. Batzuei kosta zitzaien ditxosozko data eta beste batzuei, berriz, ez hainbeste; baina, azkenean, heldu zen talde osoa bukaerara, Jakintzan egindako bidearen amaierara. Hemendik aurrera guztiok bide desberdinak hartuko ditugu, baina orainarteko ibilbidean egindako lagun eta oroitzapenak kostatuko zaizkigu ahaztea. Melankolia puntu bat ere sumatzen zen ostiraleko giroan.

Zazpiak eta laurdenetan geratuta geunden eta, pixkanaka-pixkanaka, gurasoak eta ikasleak gerturatzen joan ziren VillaEugeniako psikomotrizitate gelara. Hasteko, bideo bat jarri ziguten ikasleek. 40 minutuko bideoa zela esan zigutenean, puuuufffff!!!!!! lo hartuko deu!!!!!! pentsatu genuen, baina, azkenean, motz egin zitzaigun, oso txukun eginda baitzegoen eta txikitatik izandako hainbat momentu gogoangarri agertu zirelako bertan.

Gero, gitarra parea lagun, bertso kantatzeari eman genion. Odolkiak ordainetan izaten direla bota eta irakasleak “a parir” jarri gintuzten di-da batean. Epelak entzun beharrean izan ginen! Hemen dituzue haietako perla batzuk (nohaykojobuenooo!):

Eguna izan arren

pixka bat melankoliko,

mesedez ez dadila

inor malkoetan ito,

nahiz jakin ez ginela

hemen egongo betiko,

gure laguntasuna

ziur ez da hemen hilko.

Orain arte sartuta

gelako lau paretetan

eta irakasleei

errespetukin hizketan

isil-isilik egon

gara gu urte hauetan

baina oraintxe datoz

odolkiak ordainetan.

Hello edo How are you?

memorin zerbait deu utzi

nahiz ta Amaia orain

relajatuta ikusi

sinetsi asesina

izaera du nagusi

Jainkoakin pakean

zerun eon dadila Susi.

Nahiz rockera izateko

pasa zaion edadea

ile gorria eta beltzez

jantzi ohi da bea,

uste du ez daula ezer

Motorhead baino hobea

beraz apuntau iozue

gaurko efemeridea.

Marijok dena daki

egin edozein galdera

Gorkak esan bezela

orojalea da bera

gu bezela eman dio

batxillerrai bukaera

eta etorri nahi zon

Mallorca gukin batera.

 –

Begikin dion arren

yo nitrato de tocarte

Idoia ze ingozu

orain gugandik aparte?

Kimikan jarri dugu

nahiko ritmo, nahiko arte

gu eta reggetoia

gea zure odolan parte.

 –

Gorkak txikitan hitz bat

bakarrik in zun ikasi,

hain alperra izanda

bestela ingo zan nahasi,

baina unea perfekto

deskribatzen dunez kasi:

zure klasek bukauta

oain bai in deu irabazi.

 –

Gure Josunek ere

baditu nahiko delitu,

batxin oraindik batak

egiten ditu luzitu,

baina berekin sartzen

gu ez gera atrebitu

behingoatik pultsaziok

bere lekuan baititu.

Miren orientatzaile

gisa zaigu gerturatu

batxilergoan berak

lagundu gaitu, gidatu,

baina sagardo pixkat

gero ingo do probatu

ordun ikusiko da

nor dan hobe orientatu.

 –

Ainhoa zuk dezunez

bertsoetarako sena

onartu ta entzun dezun

bertso sortarik onena

euskara batu eta

garbian dago gehiena

prest gaude egiteko

gu zure ordezkapena.

Elena maratoiak

hasi zitzaigun prestatzen

hemen ez egoteko

arrazoia da hain zuzen

denbora bat bada ya

ez dala inun azaltzen

leyendak dio ai dala

Obabakoak bukatzen.

Aiba! Bat ahaztu dugu

eske da trasparentea

Ion-etik albinora

txikia dugu tartea

txikitan morenoa zan

joaten zanen parkea

hauxe da Game of Thronsek

egiten duen kaltea.

Ta orain begirada

garrantzitsunengan jarriz,

nahiz hau uztearena

ikusi batzutan gris

bizitzak elkartuko

gaitu hamaika aldiz

eta bestela beti

geldituko zaigu Paris.

Bat-bateko zaila genuen eta eskerrak aurrez zerbait prestatuta genuen. Asmakizunen jokuan  ikastolako azken azterketa egin genien eta bastante trebe izan ziren han ere. Guztia jaso eta afaltze aldera irten ginen kanpora.

Irtetzerakoan, peloten jolaslekuarekin arazo tekniko bat izan genuen, nolabaiteko psikoanalisia egin nahian edo, irrikei ezin eutsirik, denak batera sartu baitziren barruan. Zenbat lan hura konpontzen!

Sagardotegi aurrean atera beharreko argazki ofizialak atera eta gero, barrura sartu eta afaltzen hasi ginen.

Sagardoak bere lanak egin zituen eta ondorio bezala han entzun ziren Doraemonen kantak, desinkronizatutako agur dantzak, bertso saikera batzuk… Hizketarako gogo handia zegoen eta, handik irtendakoan, kalean bueltatxo bat ematea otu zitzaigun. Eta, handik aurrera, bakoitzak nahi arte edo gorputzak nahikoa da, esan arte jarraitu zuen arte.

 

Irakasleon partetik eskerrikasko egin zenituzten lanengatik eta elkarrekin pasa ditugun azken urteongatik.

Ondo segi, eta beta duzuen bezain pronto, gurekin gogoratu eta bixitaren bat egitera pasa (Hori bai… Gorkak dio ez ahaztu pastak!).

Hurrengorarte!

Batxi 1eko ohiko azterketen egunak

Hauek izango dira ohiko azterketak egingo ditugun egunak:

Maiatzaren 29a, astelehena

08:30ean –  Mate Z- Mate L

11:45ean – Filosofia

Maiatzaren 30a, asteartea

08:30ean – Fisika

11:45ean – Ingelera

Maiatzaren 31a, asteazkena

08:30ean – Marrazketa- Biologia

11:45ean – Euskera- Industria Teknologia

Ekainaren 1a, osteguna

08:30ean – Lengua

Ekainaren 2a, ostirala

08:30ean – Kimika

 

Notak hartzera Ekainak 6 asteartean 9:30-tan etorri behar da.

batxi 2-ko Ohiko azterketak

2. batxilergoko Ohiko azterketen egunak hauek izango dira:

    • Maiatzaren 17a, asteazkena
      1. Ekonomia
    • Maiatzaren 18a, osteguna
      1. Kimika
      2. Historia
    • Maiatzaren 19a, ostirala
      1. Lengua
      2. Ingelesa
    • Maiatzaren 22a, astelehena
      1. Filosofia / Fisika
      2. Mate Z/ Mate L
    • Maiatzaren 23a, asteartea
      1. Biologia
      2. Euskara

Aurrez, errekuperazio klaseak izango dira (maiatzaren 15, 16 eta 17an). Ordutegia betikoa izango da, baina irakasle bakoitzarekin egon!

OHIKOetarako zerrendetan apuntatu! Irakasleak jakin behar du zein azterketa prestatu behar duen eta izena SIN FALTA eman!

2016-2017-Batxi1-IRTEERA-Olentzero

Gaurkoan Batxi batekoak baserritar jantzi eta goizeko 9:30-etan ikastola txikira joan gara gaur Olentzero eta Mari Domingi datozelako bixitan! Ume txikiak ez ezik geu ere ilusioz joan gara horren bisitari prestuak izanda. Ikastolara sartu eta ume txikiekin ibili gara. 10:15 aldera DBH4-ko 4 trikitilarirekin batera eta ume guztiak hartuta irakasle eta ikasle, kalera irten gara herriko plazara bidean. Plazara heldu garenean guztiok Olentzero eta Mari Domingiri garraisika aritu gara eta badirudi entzun digutela, ze handik pare bat minutura han agertu dira biak sokatik Napoleon astoa zutela. Hator hator kantatu diegu eta ikastolara bueltatu gara. Ikastolan maila bakoitzeko umeak kantu bat kantatu diete Olentzero eta Mari Domingiri. Uste dut Batxikoena izan dela afinazio exkaxenetarikoa izan duena baina bueno…

Umeak beraien eskutitzak ematen hasi dira ondoren eta gu bitartean ingelerako gelan sartu gara. Han hamaiketakoa genuen prestatuta, txorizo ogitarteko eta guzti. Bapo jan ondoren batzuk futbol partiduetako finala jokatu behar zutela eta berriro ere goiko ikastolara joan dira eta guk han eman diogu bukaera egun berezi honi.img-20161223-wa0001dsc05983 dsc06127

2016-2017-Batxi2-ORIENTAZIOA-Ikasle ohiekin

Orientazioaren asteari amaiera emateko ikasle ohi batzuk etorri zaizkigu beraien ikasketa esperientzia kontatzera. Jakintzan batxilergoa amaitu zutenean ze nolako bideak hartu zituzten, zergatik aukeratu zituzten ikasketa horiek, asko ikasi behar al den, nolakoa den unibertsitatea…eta horrelako gauzak esplikatu dizkigute eta gurean amaitzear dauden ikasleak adi adi egon dira beraiei so. Galdera pila bat ere egin dizkiegu eta guztiak erantzun dizkigute beraz eskerrak eman dizkiegu Iker, Ander, Xabat, Itsaso, Naroa, Ane eta Maialeni beraien denbora guri eskeintzeagatik eta gure duda eta beldurrak uxatzeagatik.