Posts by koroirastorza

Ordiziako Jakintza Ikastolako irakasle; Historia, Ekonomia eta Enpresa eta Psikologia gaiak lantzen ditut

2020-Koronabirus-HAUTAPROBAK-EZ OHIKOAK

Hementxe gara bukatzen ez den ikasturte honetan!

Unibertsitatera sartzeko ebaluazioa 2020

Epaimahaiak: Ezohiko deialdia

Aurten USE egoitza gehiagotan egingo denez, ikasle guztiek esleitutako epaimahaia eta honen egoitza egiaztatzea gomendagarria da, hala nola epaimahai bakoitzaren egoitzarako sarrerari buruzko informazioa kontsultatzea.

Azterketen egoitzetara sartzeari buruzko informazio garrantzitsua

Ikasleek NAN edo beste identifikazio agiri baliagarri bat eraman beharko dute, bai eta matrikularen gordekina ere. Matrikulatuta ez daudenei ez zaie azterketa gelan sartzen utziko.

Ikasleak deituta daude astelehenean (aurkezpenerako jarraibideak ikusi) kodeen orria hartu eta beharrezko jarraibideak jasotzeko. Aurkezpen honetara Euskara eta Literatura IIra aurkezten direnak baino ez dira etorriko. Beste guztiak epaimahaiarengana joan beharko dira lehenengo azterketa egin baino 15 minutu lehenago kodeen orria hartu eta beharrezko argibideak jasotzeko.

Ikasleek kode orriko datuak zuzenak direla egiaztatu behar dute. Daturen bat gaizki badago, epaimahaiari jakinarazi behar diote astelehen goizean bertan.

Ikasleren bati suertatzen bazaio bi azterketa ordu berean izatea, harremanetan jarri beharko da bere epaimahaiko buruarekin.

Marrazketa Tekniko II-ko azterketa egin behar dutenek beharrezko tresnak eraman beharko dituzte: konpasa, erregela, eskuaira, kartaboia, …

Gailu elektroniko guztiak(mugikorrak, smartwachak eta abar) itzalita eta gordeta egon behar dira ikaslearen gainontzeko gauzekin batera, inoiz mahai gainean (kalkulagailua erabili ahal izango da horretarako baimenik emanez gero).

GIPUZKOAKO CAMPUSA

Epaimahaia 3: Ignacio Mª Barriola ikasletegia, atzeko sarrera kafetegitik.

Astelehena, uztailaren 20a
9:00etan: Atik Gra
9:20etan: Htik Ñra
9:40etan: Otik Zra

Epaimahaia 4: Ignacio Mª Barriola ikasletegia, sarrera nagusia.

Astelehena, uztailaren 20a
9:00etan: Atik Gra
9:20etan: Htik Ñra
9:40etan: Otik Zra

Hemen iturria: https://www.ehu.eus/eu/web/sarrera-acceso/use-2020/epaimahaiak

2020ko Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren ezohiko deialdiaren egutegia

Izapideak egiteko egutegia: ezohiko deialdia
IZAPIDEA DATA TOKIA
Azterketa: Fase orokorra
  • Uztailaren 20tik (08:30etan)
  • Uztailaren 22ra
Epaimahaian
Kalifikazioak argitaratzea
  • Uztailaren 27a (13:00etan)
Web bidez
Bigarren hezkuntzako ikastetxeei txartelak ematea  

  • Uztailaren 27a (13:00etan)
Epaimahaian
Berrikusketa egiteko eskaera
  • Uztailaren 28, 29 eta 30a
Epaimahaian
Berrikusketaren kalifikazioak argitaratzea  

  • Uztailaren 31
Web bidez
Berrikusketaren kalifikazioak bidaltzea  

  • Uztailaren 31

 

Postaz
Batzordearen behin-betiko erabakia
  • Uztailaren 31
Web bidez. Posta arruntaz
Azterketak ikusteko eskaera  

  • Irailaren 1 eta 2a
Sarbide-bulegoetan edo campuseko errektoreordetzan
Azterketa ikustea (aurretiko zita)
  • Irailaren 3tik 14ra
Sarbide-zuzendaritza (II. ikasgelategia, Leioako campusa) edota Araba eta Gipuzkoako Campusetan

 

2020-Koronabirus-HAUTAPROBAK-Autobusa eta azken oharrak

Kaixo denoi!
Dagoeneko iritsi gara azken txanpara! Hemen doaz azken oharrak!
  • Probaren ORDUTEGIA
  • Autobusa 07:15ean Renfeko geltokian. PUNTUALAK izan! (Hurrengo egunetan, ordu erdi bat geroago). Joateko bakarrik.
  • Maskarila
  • Telefonoak eramango dituzue… SOINUA KENDU! (Eta ondo gorde motxilan!)
  • Axota urdin bat baino gehiago eraman. Gorria, arkatza, tipex, kalkulagailu, erregela, eskuaira, kartaboia, transportadorea, goma… behar izanez gero ere bai!
  • Egun horretan jasoko duzue kodeen papera. EGUNERO eraman behar duzue hori!
  • Kalkulagailua (behar izanez gero)
  • Bokatak edo dirua, bazkaltzeko eta abar!

Errepasorako

Protokoloa aurreko postan jarrita duzue, baina autobusean bertan gogoraraziko dizuegu. Lasai hartu!

Hau oraindik ez duzue beharko, baina… behar duzuenerako…

.

 

2020-Koronabirus-HAUTAPROBAK-Errepaso klaseak-AZKEN ASTEA

Hementxe dituzue AZKEN ASTEKO klaseak. Zuen nahien arabera egiten saiatu gara, baina… oso interes desberdinak erakutsi dituzue eta… Jende gutxiago aurreikusi dugunez, asignatura komunak gela bakarrean izango dira. Joango gara astean zehar moldatzen eta osatzen, bale?
Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala
08:30 Hist (A+B) Hist (A+B) 09:00etan

Mate Z (A+B)

Bio
09:30 MateZ (A) / Enp Kim / Enp Eusk (A+B)
10:30 MateZ (B) / Mate G Bio / Filo Ing (A+B) Kim
11:30 Bio / Filo / Mate G Enp/Fis
12:20 Leng A/Ing B Leng (A+B)
Leng B/Ing A Ing (A+B)

Benga, animo! Gutxi falta zaigu-eta!

.

2020-Koronabirus-HAUTAPROBAK-PREBENTZIO NEURRIAK

PREBENTZIO NEURRIAK COVID-19a DELA ETA –UNIBERTSITATERA SARTZEKO PROBAK

Agiri honetan labur jaso ditugu zenbat neurri, 2020. urtean unibertsitatera sartzeko probetan bete beharrekoak, SARS-CoV-2ak eragindako infekzioa prebenitzeko eta kontrolatzeko. Guztia bat etorrita osasun agintariek emandako aholkuekin agiri hau idazteko unean.

1. Prebentzioko neurri orokorrak. Geletara sartzeko eta gelan egon bitarterako

  • Bete egin behar dira proba egiteko unean indarrean dauden arau eta gomendio orokorrak (maskarak, eskuak garbitzea, segurtasun tartea…). Bete egin behar dira, era berean, epaimahaiko buruak, idazkariak edo gainontzeko kideek emandako jarraibideak.
  • Maskara jantzita izan behar dute proban parte hartzen duten guztiek: ikasleek, irakasleek, administrazio eta zerbitzuetako langileek, garbiketakoek. Eta jakintza izan beharko dute azterketa egingo den eraikinera sartzera doazen unetik bertatik. Bakoitzak bere maskara izan behar du.
  • Eskuak garbitu behar dira gelan sartu aurretik: ura eta xaboiarekin edo gel hidroalkoholikoarekin (gelaren atean egongo dira potoak).
  • Ahal dela bakoitzak bere materiala erabili behar du, beste inori utzi barik edo inorenak hartu barik (boligrafoak, erregelak, kalkulagailuak…).
  • Azterketa egingo den eraikinera/zentrora hauek baino ezin izango dira sartu: proban matrikulatuta dauden ikasleak, ikasleen laguntzaileak (laguntza behar duten ikasleen kasuan), irakasleak, administrazio eta zerbitzuetako langileak eta epaimahaikideak.
  • Ezin izango dira probara sartu: COVID-19rekin bateragarria den sintomaren bat daukatenak; gaixotasuna diagnostikatuta daukatenak; isolamendu aldia bukatu gabe daukatenak; etxean berrogeialdia bete behar dutenak COVID-19aren sintomaren bat edo gaixotasuna diagnostikatua daukan norbaitekin egon izanagatik.
  • Ikasleren batek sintomaren bat baldin badauka, aparteko gela batera eramango da: gela aldez aurretik egongo da prestatuta, behar bezala aireztatua egon behar da eta poltsadun eta pedaldun paperontzia izan behar du. Familia jakitun jarriko da. Sintoma larririk badauka, adibidez, arnas estua, 112ra deituko da.

2. Neurri zehatzak probak egiten diren bitarterako (epaimahaiarentzat)

  • Aglomeraziorik ez izateko, sarrera eta irteera mailakatzea gomendatzen da, bai eraikinerako bai azterketa gelarako. Ikasleak izen-abizenaren arabera deituko dira, ordu tarteka banatuta.
  • Ahal den guztietan, aparteko bidea erabiliko da eraikinera sartu eta eraikinetik irteteko.
  • Guztiei gogoraraziko zaie eskuak urarekin eta xaboiarekin edo gelekin edo soluzio hidroalkoholikoekin garbitu behar dituztela gelara sartu aurretik.
  • Azterketak banatzean eta jasotzean, ahal dela ez da ezer ukitu behar. Beraz, epaimahaikideek eskularruak izan behar dituzte jantzita.
  • Epaimahaikideek segurtasun tartea mantenduta erantzungo dituzte zalantzak; beraz, galderak eta argibideak ozenki egin beharko dira.
  • Zentro berean epaimahai bat baino gehiago egonez gero, ahal den heinean, epaimahai bakoitza eraikineko aparteko leku batean egongo da.

3. Neurri zehatzak probak egiten diren bitarterako (ikasleentzat)

  • Sartu-irtenak, ikastegian zein gelan, modu ordenatuan egin behar dira: ez da pilaketarik egon behar eta segurtasun tartea gorde behar da.
  • Ikasgelara sartu aurretik, prest eduki behar da behar den guztia (matrikularen gordekina, NANa, boligrafoak, kalkulagailua, etab.) eta eskuak urarekin eta xaboiarekin garbitu behar dira, edo gela erabilita.
  • Ikasle bakoitzak leku bat izango du esleituta ikasgelan: ezin izango da lekuz aldatu proba osoan, epaimahaiak bestelakorik adierazi ezean. Motxila eserlekuaren azpian utziko da.
  • Gainerako ikasleei enbarazurik ez egiteko, zalantzak azterketako lehen 10 minutuetan galdetzea gomendatzen da.
  • Ikasleek proba amaitzean joan ahal izango dira, inoiz ez azterketaren iraupenaren erdia igaro baino lehen. Ezin izango dira zentroaren/eraikinaren barruan geratu.
  • Azterketa amaitzean, ikasleak eskua altxatuko du, amaitu duela adierazteko, eta beren lekuan jesarrita geratuko da irakasleak irteteko baimena eman arte.
  • Azterketa bakoitzaren ondoren, adierazitako lekutik irten beharko da ikasgelatik. Hurrengo ordu-tartean beste azterketarik ez badauka, eraikinetik/zentrotik irten beharko da. Jarraian beste azterketa bat daukatenean baino ezin izango da barruan geratu.
  • Atsedenaldian, aire zabaleko eremuetara edo berariaz horretarako prestatutako lekuetara sartu ahal izango da, betiere segurtasun tartea gordeta.
  • Ura eta/edo janaria eramatea gomendatzen da, baina ezin da zentro/eraikinen barruan jan.
.

2020-Koronabirus-HAUTAPROBAK

Zuzendari agurgarria,

Jakinarazten dizugu, Covid-19aren ondorioz, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa hobeto antolatzeko eta arriskuak gutxitzeko, probaren ordutegia aldatu dugula (ordutegi berria erantsita doa).

Bestalde, azterketen zuzenketa eta kalifikazio irizpideei dagokionez eta egitura berriak hautazkotasuna areagotu duela kontuan hartuta, ikasleek irakasgai bakoitzerako proposatutako galderei argibideak jarraituz erantzun beharko diete. Eskatutakoei baino galdera gehiagori erantzunez gero, erantzun-orrietan idatzita dauden ordenari jarraituta zuzenduko dira, harik eta argibideetan adierazitako kopurura iritsi arte.

Mezuaren informazioaren garrantzia dela eta, zure ikastetxeko irakasle eta ikasleen artean zabaltzea eskatzen dizugu.

Adeitasunez,

Unibertsitate Sarbideko Zuzendaritza

img_20200608_124232

.

 

2020-Koronabirus-OHIKOAK Batxi 2

Arratsaldeon!
Hementxe duzue aste honetako plangintza:
Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala
8:30 LENG ENP (azterketa) MAT Z (I) (errek)

FILO (selek)

KIM MAT Z (I) (errek)
9:30 KIM ENP (azterketa) MAT Z (II) (selek) LENG MAT Z (II)(selek)
10:30 FIS ENP (azterketa) KIM FIS LEN
11:30 FIS FIS

Beti bezala, gogoan izan klase hauek SUSPENTSOAK DITUZTEN IKASLEEI ZUZENDUTA egongo direla eta ez nota-igoerara aurkezten direnei. Ikasturtea gainditzea izango da aste honetako helburu nagusia.

Hurrengo astean, berriz, OHIKO AZTERKETAK izango dira eta, bertan, geratzen zaizkizuen errekuperazio eta nota-igoerak burutuko dira. Astelehena bitartean behin-behineko datak badira ere, betiko tokian aurkituko dituzue: HEMEN
Zenbait gaitan aurrez ere hasita bazaudete ere, Ohikoen ondoren hasiko dira HAUTAPROBETARAKO KLASE PRESENTZIALAK. Komunikatuko dugu hori geroago.
Adi egon zerbait EZ OHIKOetarako uzten duzuenok: oso-oso gertu daude aurten!  Hementxe utziko dizuet Googleko egutegia.

 

2020-Batxi1-Erasmus+-Irteera-Donostia

Astelehenean, irteera izan genuen Donostiara, gure Erasmus+ proiektuaren barnean. IK109 izeneko laborategi batera joan ginen erleei buruz gehiago ikasteko xedean. Goizean goiz hartu genuen autobusa eta 09:30erako heldu ginen gure helmugara. Barruan bideo emanaldi txiki bat ikusi genuen eta talde txikitan banatu gintuzten ekintza desberdinetatik pasatzeko.

Lehenengo ekintzan 6 zaku txiki usaindu behar izan genituen eta usain bakoitza zein elementuri zegokion asmatu behar genuen.

Beste ekintzan 5 etxeko mantalak jarri zizkiguten eta, bertan, geuk nahi genituen marrazkiak egin behar genituen. Erleei buruzko istorio bat izan zen gure marrazkien gai nagusia, hori baita lantzen ari garena gure proiektuan.

img-20200311-wa0007img-20200311-wa0015

Hurrengo ekintzan, aulki batzuetan eseri eta ogiarekin ezti mota desberdinak probatu genituen. Oso goxoak zeuden guztiak.

img-20200311-wa0012

Beste ekintza batean, erle panel erraldoi batzuk jarri zituzten gure esku eta objektu ugari. Hauekin konposizio bat egin behar genuen.

img-20200311-wa0009

Eta ekintza izarra, 3 D-ko errealitate birtualeko betaurreko batzuek jantzita lorategi bat egin behar genuen. Etxe, lore, erle, bizikleta eta beste elementu ugari marraztu genituen lorategi birtualean.

img-20200311-wa0014img-20200311-wa0008

Lanak amaitutakoan, berriro ere autobusa hartu eta Ordiziara bueltatu ginen, eguneroko errutinara. Baina… kenoskitenlobailaoooo!

img-20200311-wa0010

Argazkiak eta bideoak ikusteko, sakatu HEMEN.

 

2020-2. ebaluazioko azterketak

Beharrik ere ez da egongo, baina… badaezpada ere indarrak zertxobait neurtu egin beharko ditugu, ez? Animooo!

DBHO-2 

  • Otsailaren 6, osteguna
    1. Historia
    2. Ingelesa
  • Otsailaren 7a, ostirala
    1. Eusk
    2. Fisika-Enpresa
  • Otsailaren 10, astelehena
    1. Leng
    2. Geo-Lur
  • Otsailaren 11, asteartea
    1. Kimika-
    2. Marraz-MateG
  • Otsailaren 14, ostirala
    1. Mate Z

Urtarrilaren 20-21ean: Arte

Urtarrilaren 24an: Bio-Filo   

DBHO-1 

  • Otsailaren 6a, osteguna
    1. Marraz-BIo
    2. Euskara
  • Otsailaren 7a, ostirala
    1. Fis-Kim
    2. Filo
  • Otsailaren 10a, astelehena
    1. Mate Z
    2. Ingelesa
  • Otsailaren 11, asteartea
    1. Lengua

Azterketa hauen garaian, klaseak ETEN egingo dira eta egunean bi egingo dira.

  • Lehenengoa: 08:30ean
  • Bigarrena: 11:45ean

Ez galtzeko, Googlen ere badituzue, e?

2019-20-Batxi2Enpresa-Irteera: DiarioVasco+TeleDonosti

Donostian izan gara gaurkoan Enpresakoak. Iñigok lagundu digu eta bera izan da gure aurkezlea; ederki asko esplikatu dizkigu hango gorabeherak. Akonplejatuta geratzen ginen kazetariek izugarrizko parrafada luzea kontatzen zigutenean paperaren laguntzarik gabe… Telepronterra ezagutu dugu eta… hori bai earra azterketa bat egiteko unean! je je…

Grabazioak 6 hilabetez gordetzen omen dituzte, legeak hala eskatzen dielako…, programazioa, errealizazioa, kamaren kontroladora… ikusi ditugu TeleDonostin. Delujo tratatu gaituzte han!

Eta Diario Vascon igual. 1934an jaio zela ikasi dugu eta, izenak Vasco badio ere, Gipuzkoakoa bakarrik dela. 7 gizonen ekimena izan omen zen… eta Maezturena entzun dugu bereziki…

Zentsura eta abarren artean izan omen zen hasiera, gerra zibila segituan, Frankismoa gero… Ene! Bizirauteko ahaleginean, Frente Nacional izena hartu omen zuen bolada batean, gero, asentatu zirenean, berriro Diario Vasco izatera pasatuz.

2012a omen da beste data garrantzitsu bat, Vocento taldearen barnean sartu zenean, logistikan, finantziazioan, sare sozialetan zabalduz. Ez da egunkari soila esan digu Iñigok, MARKA bat baizik. Hemeroteka erakutsi digu (88ko bilduma, konkretuki… data inportantea zela-eta…), Erredakzioa (denak ixil-ixilik…) eta rotativa. Azken honen arbasoa kanpoan dute, 1975ekoa!

Goizeko 09:00etan sartzen direla jakin dugu, bileritis… Segun eta zenbat sponsor (publizitate+eskelak), hainbeste orrialde izango ditu egunkariak… Gaueko 22:00ak aldera eskeletoa osatuta dago. Azken ukituak eta … inprimitzeraaa! Ezustekoren bat balitz, paren las rotativassss! Bestela, palante! 50.000 inguruko tirada aste-egunetan, 65.000 asteburuetan, ia bost bat ordu daleketepego… Gero banatu egin beharko dute… 05:00etarako dendetan! Esan diot Nerebari banatzaile horietaz galderaren bat edo beste pentsatu behar ditudala, e? Kelosepais! Esan behar izan diot Iñigok usain arraroak egon daitezkeela esan duenean, erabat paranoika jarri baita, beldurtuta ezin jasan izango delakoan… Tinko eutsi dio berak. Ez, ordea, landereño xaharrak… Eztulak ito beharrean izan baita!

Nazioarteko albisteak direnean, berriz, ez omen dute hara bertako inor bidaltzen, baina… Nerebaaa! Hor zijen bestea, e? 3 palbote! Agian publizitatean beste bat ere…

Ikusi ditugu tona bat pisatzen dituzten paper-roiloak… eta… konestoyunbizkotxohastamañanaalasotxo egin dugu. Hori bai… momento estelar egunkarian atera garenean, klaro! Aitorrek ez omen du gaur egunkaririk erosiko… Gure politologoa segituan hasi da etorkizunerako predikzioak egiten…

img_20191204_101245

Oso ondo, orient!

Argazki gehiago nahi baduzue: HEMEN

 

2019-20-Batxi-ENE

Cartel del documental filmado por Mikel Fernández./O. E.

Beste urte bat egin dugu, euskararen leloan…

Felipe Uriarteren dokumentala ikustera atera gara antzokirantz: Oxigenoa euskarari 6.000 metroan ere. Bera eta bi parte hartu zuten bi gazte (Txantxiku ikastolako Malen eta Amaia) izan ditugu aurkezle eta, Himalaiaren ikuspegi beldurgarri eta dotoreekin batera, sherpak eta euskaldunak bildu zituen proiektuaz jakin dugu.

60 minutu luze izan da gure gazteetako batzuentzat, baina motz geratuko zitzaizkien ziurrenik bizipen haiek izan zituztenei. Paisaia bortitza bada, are gogorragoa da sherpa bat, bizkarrean daraman zama latza dela-eta, balantzaka ikustea… Everest, Lhotse, Makalu edo Cho Oyu, 6.000 metroz gora… Uf! Izerdia dariola izotzaren erdian…

Euskara eta sherpa hizkuntza gutxituak elkartzeko ahalegina egin zuten: hemengoek hangoa ikatsi eta haiek, berriz, gurea. Euskara-sherpa hiztegi bat ere osatu nahi dute.

Lan-taldeak osatu zituzten guraso eta irakasleen artean eta, beharraren poderioz -xoxak falta!- 5.634 kamixeta saltzera lortu omen zuten. 5 €-ko irabazia kamixeta bakoitzeko!

17 lagun abitu ziren Katmandurantz, Nepalera. Himalaiaren biboteetaraino iritsi nahi zuten… 27 egun zerutik hurbil…

… eta itzulitakoan, hemen ere lana. Antolaketa fasean dirua bildu bazuten eta bidaia burutu bazuten, orain hori dena dokumental batean biltzea izango zen erronka eta horretan aritu dira azken boladan.

Eta … hausnarketak ere egin beharko dira… Gu joan gara hara… Haiek etorriko ote dira hona? Gure euskara eta haien sherpa-hizkuntza… Gure izateko era eta haiena… Gure hizkuntza-baliabideak eta haienak… Gure baliabideak orokorrean eta haienak…

Hala ere… ez dugu ahaztuko beste 364 egunak ere, lelo honen pean izango garela, ez?