Posts by koroirastorza

Ordiziako Jakintza Ikastolako irakasle; Historia, Ekonomia eta Enpresa eta Psikologia gaiak lantzen ditut

2020-Batxi1-Erasmus+-Irteera-Donostia

Astelehenean, irteera izan genuen Donostiara, gure Erasmus+ proiektuaren barnean. IK109 izeneko laborategi batera joan ginen erleei buruz gehiago ikasteko xedean. Goizean goiz hartu genuen autobusa eta 09:30erako heldu ginen gure helmugara. Barruan bideo emanaldi txiki bat ikusi genuen eta talde txikitan banatu gintuzten ekintza desberdinetatik pasatzeko.

Lehenengo ekintzan 6 zaku txiki usaindu behar izan genituen eta usain bakoitza zein elementuri zegokion asmatu behar genuen.

Beste ekintzan 5 etxeko mantalak jarri zizkiguten eta, bertan, geuk nahi genituen marrazkiak egin behar genituen. Erleei buruzko istorio bat izan zen gure marrazkien gai nagusia, hori baita lantzen ari garena gure proiektuan.

img-20200311-wa0007img-20200311-wa0015

Hurrengo ekintzan, aulki batzuetan eseri eta ogiarekin ezti mota desberdinak probatu genituen. Oso goxoak zeuden guztiak.

img-20200311-wa0012

Beste ekintza batean, erle panel erraldoi batzuk jarri zituzten gure esku eta objektu ugari. Hauekin konposizio bat egin behar genuen.

img-20200311-wa0009

Eta ekintza izarra, 3 D-ko errealitate birtualeko betaurreko batzuek jantzita lorategi bat egin behar genuen. Etxe, lore, erle, bizikleta eta beste elementu ugari marraztu genituen lorategi birtualean.

img-20200311-wa0014img-20200311-wa0008

Lanak amaitutakoan, berriro ere autobusa hartu eta Ordiziara bueltatu ginen, eguneroko errutinara. Baina… kenoskitenlobailaoooo!

img-20200311-wa0010

Argazkiak eta bideoak ikusteko, sakatu HEMEN.

 

2020-2. ebaluazioko azterketak

Beharrik ere ez da egongo, baina… badaezpada ere indarrak zertxobait neurtu egin beharko ditugu, ez? Animooo!

DBHO-2 

  • Otsailaren 6, osteguna
    1. Historia
    2. Ingelesa
  • Otsailaren 7a, ostirala
    1. Eusk
    2. Fisika-Enpresa
  • Otsailaren 10, astelehena
    1. Leng
    2. Geo-Lur
  • Otsailaren 11, asteartea
    1. Kimika-
    2. Marraz-MateG
  • Otsailaren 14, ostirala
    1. Mate Z

Urtarrilaren 20-21ean: Arte

Urtarrilaren 24an: Bio-Filo   

DBHO-1 

  • Otsailaren 6a, osteguna
    1. Marraz-BIo
    2. Euskara
  • Otsailaren 7a, ostirala
    1. Fis-Kim
    2. Filo
  • Otsailaren 10a, astelehena
    1. Mate Z
    2. Ingelesa
  • Otsailaren 11, asteartea
    1. Lengua

Azterketa hauen garaian, klaseak ETEN egingo dira eta egunean bi egingo dira.

  • Lehenengoa: 08:30ean
  • Bigarrena: 11:45ean

Ez galtzeko, Googlen ere badituzue, e?

2019-20-Batxi2Enpresa-Irteera: DiarioVasco+TeleDonosti

Donostian izan gara gaurkoan Enpresakoak. Iñigok lagundu digu eta bera izan da gure aurkezlea; ederki asko esplikatu dizkigu hango gorabeherak. Akonplejatuta geratzen ginen kazetariek izugarrizko parrafada luzea kontatzen zigutenean paperaren laguntzarik gabe… Telepronterra ezagutu dugu eta… hori bai earra azterketa bat egiteko unean! je je…

Grabazioak 6 hilabetez gordetzen omen dituzte, legeak hala eskatzen dielako…, programazioa, errealizazioa, kamaren kontroladora… ikusi ditugu TeleDonostin. Delujo tratatu gaituzte han!

Eta Diario Vascon igual. 1934an jaio zela ikasi dugu eta, izenak Vasco badio ere, Gipuzkoakoa bakarrik dela. 7 gizonen ekimena izan omen zen… eta Maezturena entzun dugu bereziki…

Zentsura eta abarren artean izan omen zen hasiera, gerra zibila segituan, Frankismoa gero… Ene! Bizirauteko ahaleginean, Frente Nacional izena hartu omen zuen bolada batean, gero, asentatu zirenean, berriro Diario Vasco izatera pasatuz.

2012a omen da beste data garrantzitsu bat, Vocento taldearen barnean sartu zenean, logistikan, finantziazioan, sare sozialetan zabalduz. Ez da egunkari soila esan digu Iñigok, MARKA bat baizik. Hemeroteka erakutsi digu (88ko bilduma, konkretuki… data inportantea zela-eta…), Erredakzioa (denak ixil-ixilik…) eta rotativa. Azken honen arbasoa kanpoan dute, 1975ekoa!

Goizeko 09:00etan sartzen direla jakin dugu, bileritis… Segun eta zenbat sponsor (publizitate+eskelak), hainbeste orrialde izango ditu egunkariak… Gaueko 22:00ak aldera eskeletoa osatuta dago. Azken ukituak eta … inprimitzeraaa! Ezustekoren bat balitz, paren las rotativassss! Bestela, palante! 50.000 inguruko tirada aste-egunetan, 65.000 asteburuetan, ia bost bat ordu daleketepego… Gero banatu egin beharko dute… 05:00etarako dendetan! Esan diot Nerebari banatzaile horietaz galderaren bat edo beste pentsatu behar ditudala, e? Kelosepais! Esan behar izan diot Iñigok usain arraroak egon daitezkeela esan duenean, erabat paranoika jarri baita, beldurtuta ezin jasan izango delakoan… Tinko eutsi dio berak. Ez, ordea, landereño xaharrak… Eztulak ito beharrean izan baita!

Nazioarteko albisteak direnean, berriz, ez omen dute hara bertako inor bidaltzen, baina… Nerebaaa! Hor zijen bestea, e? 3 palbote! Agian publizitatean beste bat ere…

Ikusi ditugu tona bat pisatzen dituzten paper-roiloak… eta… konestoyunbizkotxohastamañanaalasotxo egin dugu. Hori bai… momento estelar egunkarian atera garenean, klaro! Aitorrek ez omen du gaur egunkaririk erosiko… Gure politologoa segituan hasi da etorkizunerako predikzioak egiten…

img_20191204_101245

Oso ondo, orient!

Argazki gehiago nahi baduzue: HEMEN

 

2019-20-Batxi-ENE

Cartel del documental filmado por Mikel Fernández./O. E.

Beste urte bat egin dugu, euskararen leloan…

Felipe Uriarteren dokumentala ikustera atera gara antzokirantz: Oxigenoa euskarari 6.000 metroan ere. Bera eta bi parte hartu zuten bi gazte (Txantxiku ikastolako Malen eta Amaia) izan ditugu aurkezle eta, Himalaiaren ikuspegi beldurgarri eta dotoreekin batera, sherpak eta euskaldunak bildu zituen proiektuaz jakin dugu.

60 minutu luze izan da gure gazteetako batzuentzat, baina motz geratuko zitzaizkien ziurrenik bizipen haiek izan zituztenei. Paisaia bortitza bada, are gogorragoa da sherpa bat, bizkarrean daraman zama latza dela-eta, balantzaka ikustea… Everest, Lhotse, Makalu edo Cho Oyu, 6.000 metroz gora… Uf! Izerdia dariola izotzaren erdian…

Euskara eta sherpa hizkuntza gutxituak elkartzeko ahalegina egin zuten: hemengoek hangoa ikatsi eta haiek, berriz, gurea. Euskara-sherpa hiztegi bat ere osatu nahi dute.

Lan-taldeak osatu zituzten guraso eta irakasleen artean eta, beharraren poderioz -xoxak falta!- 5.634 kamixeta saltzera lortu omen zuten. 5 €-ko irabazia kamixeta bakoitzeko!

17 lagun abitu ziren Katmandurantz, Nepalera. Himalaiaren biboteetaraino iritsi nahi zuten… 27 egun zerutik hurbil…

… eta itzulitakoan, hemen ere lana. Antolaketa fasean dirua bildu bazuten eta bidaia burutu bazuten, orain hori dena dokumental batean biltzea izango zen erronka eta horretan aritu dira azken boladan.

Eta … hausnarketak ere egin beharko dira… Gu joan gara hara… Haiek etorriko ote dira hona? Gure euskara eta haien sherpa-hizkuntza… Gure izateko era eta haiena… Gure hizkuntza-baliabideak eta haienak… Gure baliabideak orokorrean eta haienak…

Hala ere… ez dugu ahaztuko beste 364 egunak ere, lelo honen pean izango garela, ez?

2017-Batxi1-OHIKOetarako klaseen ORDUTEGIA

Maiatzaren 19tik 26ra

Ostirala 19

Astelehen 22

Asteartea 23

Asteakena 24

Osteguna 25

Ostirala 26

08:30-09:25 Tekno/ Eko MateZ Fisika /Mate L(ohiko) Bio/Mar/MateL (ohiko) Filo Marraz/Bio/Mate L(extra)
09:25-10:20 Ingelesa Tekno Bio/Marraz/Mate L(ohiko) Tekno/Mate L (ohiko) Lengua MateZ/Eko
10:20-11:15 Kimika Marraz/Bio/MateL (extra) Ingelesa Lengua Fisika/Mate L(extra) Ingelesa
11:15-12:10 Mate L (extra) MateZ/Eko Filo
Mate Z/ Mate L(extra) Mate L (extra) Kimika/MateL (ohiko)
12:40-13:35 Kimika/Eko Kimika Fisika MateZ/ Eko
13:35-14:30 Filo Ingelesa
14:30-15:25 Lengua

Mate Z-etako ohikoetarako klaseak Josunerekin hitz egin.

2016-HAUTAPROBAK-Egutegia eta ordutegia

Hautaprobak

Ohiko deialdia: ekainaren 8, 9 eta 10ean

Ezohiko deialdia: uztailaren 6, 7 eta 8an

Ordutegia

Asteazkena Osteguna Ostirala
08:45 – 09:00 Aurkezpena
09:00 – 10:30
  • Gaztelania eta literatura
  • Diseinua
  • Literatura unibertsala
  • Matematika II
  • Atzerriko hizkuntza
10:30 – 11:15 Atsedenaldia
11:15 – 12:45
  • Filosofiaren historia
  • Espainiako historia
  • Lurraren eta ingurumenaren zientziak
  • Ikus-entzunezko kultura
  • Enpresaren ekonomia
  • Euskara eta literatura
12:45 – 13:30 Atsedenaldia
13:30 – 15:00 Atsedenaldia
  • Marrazketa artistikoa II
15:00 – 16:30
  • Fisika
  • Latina II
  • Musikaren eta dantzaren historia
  • Marrazketa teknikoa II
  • Geografia
  • Analisi musikala II
16:30 – 17:15 Atsedenaldia
17:15 – 18:45
  • Biologia
  • Elektroteknia
  • Grekoa II
  • Gizarte zientziei aplikaturiko matematika II
  • Artearen historia
  • Kimika
  • Industria-teknologia II

2016-Batxii2: OHIKO notak jaso

Batxi2ko OHIKO NOTAK: Osteguna, maiatzaren 26an, 13:30ean

Hautaprobetako klaseak:

Batxi2ko HAUTAPROBETAKO KLASEAK-Maiatzaren 27tik ekainaren 3ra

Ostirala 27

Astelehen 30

Asteartea 31

Asteakena 1

Osteguna 2

Ostirala 3

08:30-09:25 Ing Leng Hist-Filo Kim-MateG Hist Fis-Enp
09:25-10:20 MateL (O)-Kim Fis-Enp Hist-Filo Fis-Enp Kim-MateG Kim-MateG
10:20-11:15 Geo-Mar-Bio Hist-Filo Kim-MateG Filo-Hist MateZ-Geo Geo-Mar-Bio
11:15-12:10 Mate L (J)-Geo Geo-Mar-Bio Leng MatZ-Arte
Fis-Enp Fis-Enp  Hist
12:40-13:35 Leng MateZ-Arte Mate L (J)-Arte MateZ-Arte Arte-Mar-Bio
13:35-14:30 Euskara MateG-Mar-Bio Fis-Enp
14:30-15:25