2017-2018 ikasturtearen aurkezpena

Kaixo, denoi!

Gerturatzen ari zaigu ikasturtea, e?

  • Aurkezpena: OSTIRALA, irailaren 8an, 11:00etan
  • Egutegi normala (gutxi gorabehera): ASTELEHENA, irailaren 11n, 08:30ean

Aste motza, segituan ez aspertzeko ere! Udako ditxek kontatu, kolorea luzitu eta… a enpollar!

Hala ere, oraindik badaude egunak… Ondo-ondo pasa… lanerako tartea izango dugu-eta! Ostegunera arte!

Advertisements

2016-2017-Batxi1-IRTEERA-Olentzero

Gaurkoan Batxi batekoak baserritar jantzi eta goizeko 9:30-etan ikastola txikira joan gara gaur Olentzero eta Mari Domingi datozelako bixitan! Ume txikiak ez ezik geu ere ilusioz joan gara horren bisitari prestuak izanda. Ikastolara sartu eta ume txikiekin ibili gara. 10:15 aldera DBH4-ko 4 trikitilarirekin batera eta ume guztiak hartuta irakasle eta ikasle, kalera irten gara herriko plazara bidean. Plazara heldu garenean guztiok Olentzero eta Mari Domingiri garraisika aritu gara eta badirudi entzun digutela, ze handik pare bat minutura han agertu dira biak sokatik Napoleon astoa zutela. Hator hator kantatu diegu eta ikastolara bueltatu gara. Ikastolan maila bakoitzeko umeak kantu bat kantatu diete Olentzero eta Mari Domingiri. Uste dut Batxikoena izan dela afinazio exkaxenetarikoa izan duena baina bueno…

Umeak beraien eskutitzak ematen hasi dira ondoren eta gu bitartean ingelerako gelan sartu gara. Han hamaiketakoa genuen prestatuta, txorizo ogitarteko eta guzti. Bapo jan ondoren batzuk futbol partiduetako finala jokatu behar zutela eta berriro ere goiko ikastolara joan dira eta guk han eman diogu bukaera egun berezi honi.img-20161223-wa0001dsc05983 dsc06127