2015 – Batxi2 – Azterketa ordena aldatu da

Arratsaldeon!

Gogoan izan biharko azterketen ordena aldatuta geratu dela, e?

  • 08:30ean: Mate Z – Arte
  • 11:45ean: Euskara

Ondo izan!

EUSKAHALDUN. 19. Korrika

Korrika eta Korrika txikia

2015eko martxoaren 19an eman zitzaion hasiera Korrika 19ri, Urepelen eta amaiera Bilbon izango du, martxoaren 29an.

Ordizian, martxoaren 23an, astelehenean, iluntzeko 00:25ean Aramak lekukoa pasa eta N-1 zaharretik sartuko da, hortik Buztuntzara, gero herrira eta Beasain alderako bidea hartuko du Korrikak ondorengo ibilbidea eginez: Euskal Pilota, Buztuntza, Filipineta, Zuberoa, Gudarien Etorbidea, Euskal Herria, Garagartza, Ordizia, Joan Amezketa, tren-geltokia, Tximista, Gudarien Etorbidea, Euskal Herria, Garagartza, Ordizia, Urdaneta, Malkasko.

Gure ikastolak, 3 kilometro erosi ditu eta hauek izango dira ikastolako korrikalariak:

Ikastolako kilometroa: Ana Zurutuza eta Leire Catalan juntakide berriak.
Ikasleen kilometroa: Uxue Pecharroman, Natale Irastorza eta Josu Lekuona
Irakasleon kilometroa: Bixen Mujika eta Ixiar Oiarbide

Korrika txikia

Astelehenean, hilaren 23an, goizeko 10:30ean hasiko da eta Plaza Nagusian amaituko da. Jarraian, maila bakoitza non kokatuko den eta lekukoa eramatearen ardura izango dutenak.

Maila bakoitzaren kokapena eta lekukoa eramango dutenak:

DBH2- Goierriko baratzaren parean (Lehenagoko suhiltzaileak): Carmen Chindris, Anthony Nazabal
DBH1- Tximistako zubian: Irati Zunzunegi, Naia Soto
LH6- Poligonoko Kutxan: Nagore Nieto, Uxue Mujika
LH5 Tximistako zubian, Poligonotik bueltan: Julen Madaleno, Eusko Garcia
LH4- Zuhaiztin, Olano tabernaren inguruan: Hegoi Ruiz de Egino, Irati Beriain
LH3- Garagartza plazan: Laxia Arsuaga , Sara Elzaurdi
LH2-DBH/BATXI Elizan(Korreos zaharraren parean): Markel Ajuria- Eider Matxain, Markel Carnicer-Aitziber Jaka
LH1-DBH/BATXI Barrenan, bigarren bueltan: Ainhoa Corado-Julen Garcia eta Uxue Lukin-Adel Benmiloud

Iturria: http://jakintza.eus/2015/03/19/korrika-eta-korrika-txikia/

2014-Startinnova Jakintzan: Iranzu Sainz de Murietarekin Txarla digitala

20141216_115807

Startinnova egitasmoaren barnean, aste honetan izan dugu Iranzu Sainz de Murieta gure artean. Elkarrizketa digital bat eskaini digu ekintzaile honek eta Batxilergo 1. mailako ikasleek adi-adi entzun dute haren esperientzia. Iruñeako emakume honek bere enpresa propioa sortu zuen orain dela urte batzuk lagun baten laguntzarekin eta bere esperientzia kontatu digu.

Aurretik, enpresa batean lanean ibilitakoa da eta eta pauso bat aurrera ematea erabaki zuen momentu batean, bere enpresa propioa sortuz. Enpresa propioa sortzeak dituen abantailak eta desabantailak kontatu dizkigu eta Batxilergoko lehenengo mailako ikasleak adi-adi egon dira. Tartean behin, galdera batzuk ere egin dizkiote eta nork daki, aholku hauekin, etorkizun batean, ikasleek ere enpresari bezala beraien bide propioa egiteko aukera izango duten!

Hementxe duzue ekitaldiaren Diario Vascoren bideoa