2013-ENE

Euskararen Nazioarteko Eguna dugu gaur. Guk egunero erabiltzen dugu euskara, baina… beti festarako prest!

Advertisements

2012-Ikasturte hasierako bilerak

Datorren asteartean, irailaren 25ean, DBHO 1 eta 2ko 2012-2013 ikasturte hasierako bilera egingo dugu.

Gaiak

  • Egutegia, ebaluazioak, ordutegiak …
  • Gai eta irakasleen zerrenda.
  • Ikasturtearen ezaugarriak: ebaluazioak, maiatza eta ekainaren antolaketa, batxilergoaren ezaugarriak …
  • Orientazioa
  • Norberak lekarkeena

Lekua: Jakintza ikastola, Altamira, Aretoan eta Batxi 2ko gelan.

Eguna eta ordua: asteartea, irailaren 25ean, 18:00etan

2012-HAUTAPROBAK UZTAILEAN

Datorren asterako pilak kargatu beharrean izango gara, e? Hementxe dago informazioa:

  • Probaren ordutegia� (pdf, 64 Kb)
  • Unibertsitatera sartzeko probaren ariketak
  • Kalifikazioen kontsulta
  • Gogoan izan ekarri behar duzuena:
    • NAN
    • Asteazkenean emango zaizuen kode zerrenda
    • Axota urdinak eta idazteko beste tresnak: arkatza, ezabagoma, txorroskileroa…
    • Kalkulagailua
    • Marrazketarako behar duzuena…
    • Hamaiketako eta bazkarirako plana (bokata, dirua…)
  • Gogoan izan behar ez duzuena: mugikorra, mp3a…

Hemen dituzue ohar orokorrak:

AURKEZPENA

  • Fase orokorreko azterketa egiten duten ikasle guztiak joango dira aurkezpenera.� NAN� edo beste identifikazio agiri baliagarri bat eraman beharko dute, eta matrikularen gordekina (autobusean emango dizuet).
  • Aurkezpenean proba egiteko azalpenak emango dira, eta� kodeen orria� emango zaie ikasleei. Begiratu beharko dute ea matrikulako datuak ondo dauden (izena, NAN zk., ikastetxea, zein gairen azterketa egingo duten…). Akatsik egonez gero, lehen atsedenaldian esan beharko diote epaimahaiari. Ez da onartuko aldaketarik matrikulan ez bazaio epaimahaiari eskatu asteazkeneko 13:00ak baino lehen.

FASE ESPEZIFIKOA BAKARRIK EGINGO DUTEN IKASLEAK

  • Epaimahaiaren aurrera joan beharko dira� kodeen orria hartzeko lehen proba baino� 15 minutu lehenago. NAN edo beste identifikazio agiri baliagarri bat eraman beharko dute, eta matrikularen gordekina. Matrikulatuta ez daudenei ez zaie azterketa gelan sartzen utziko.

MARRAZKETA TEKNIKOA II

  • Marrazketa Teknikoa II-ko azterketa egiteko, ikasleek behar duten materiala ekarri beharko dute:� arkatza, eskuaira, kartaboia eta konpasa.

MUGIKORRAK

  • Mugikorrak eta gailu elektroniko guztiak itzali egin behar dira azterketa gelan sartu baino lehen.

Ondo izan eta asko ikasi!

2012-Batxi2-Hautaprobetako notak jastotzeko ordua

Kaixo denoi!

Bihar, osteguna, hilaren 14an, jakingo ditugu aurreko asteko izardien ondoriozko emaitzak.

12:00etan jasoko ditugu tutoreek fisikoki Donostian eta, ordu horretan, jakin ahal izango dituzue birtualki zuen ordenagailuetan. Hementxe duzue helbidea:� http://www.sarrera.ehu.es/p259-content/eu/contenidos/informacion/tem_acceso_indice/eu_temacces/prueba_acceso.html� Oraindik ez dago aktibatuta, baina ordu horretan jarriko dute martxan.

Txartelak eta gainontzeko gauzak jasotzera ere bihar bertan, osteguna, 14:00etan etorri behar duzue. Ea dena ondo doan eta ospatzeko alai-alai izaten garen! Zorte on!

2012-HAUTAPROBAK

Hementxe duzue informazioa:

    • Asteazkeneko autobusa: 07:45ean, RENFEko geltokian. (Ondorengo egunak zehazteke daude!)
    • Probaren ordutegia (pdf, 64 Kb)
    • Epaimahaiak
    • Unibertsitatera sartzeko probaren ariketak
    • Kalifikazioen kontsulta�  (DATORREN OSTEGUNEAN JARRIKO DUTE HAU!)
    • Gogoan izan ekarri behar duzuena:
      • NAN
      • Asteazkenean emango zaizuen dokumentazioa
      • Axota urdinak eta idazteko beste tresnak: arkatza, ezabagoma, txorroskileroa…
      • Kalkulagailua
      • Marrazketarako behar duzuena…
      • Hamaiketako eta bazkarirako plana (bokata, dirua…)
    • Gogoan izan behar ez duzuena: mugikorra, mp3a…

Hemen dituzue ohar orokorrak:

AURKEZPENA

      • Fase orokorreko azterketa egiten duten ikasle guztiak joango dira aurkezpenera. NAN edo beste identifikazio agiri baliagarri bat eraman beharko dute, eta matrikularen gordekina (autobusean emango dizuet).
      • Aurkezpenean proba egiteko azalpenak emango dira, eta kodeen orria emango zaie ikasleei. Begiratu beharko dute ea matrikulako datuak ondo dauden (izena, NAN zk., ikastetxea, zein gairen azterketa egingo duten…). Akatsik egonez gero, lehen atsedenaldian esan beharko diote epaimahaiari. Ez da onartuko aldaketarik matrikulan ez bazaio epaimahaiari eskatu asteazkeneko 13:00ak baino lehen.

FASE ESPEZIFIKOA BAKARRIK EGINGO DUTEN IKASLEAK

      • Epaimahaiaren aurrera joan beharko dira kodeen orria hartzeko lehen proba baino 15 minutu lehenago. NAN edo beste identifikazio agiri baliagarri bat eraman beharko dute, eta matrikularen gordekina. Matrikulatuta ez daudenei ez zaie azterketa gelan sartzen utziko.

MARRAZKETA TEKNIKOA II

      • Marrazketa Teknikoa II-ko azterketa egiteko, ikasleek behar duten materiala ekarri beharko dute: arkatza, eskuaira, kartaboia eta konpasa.

MUGIKORRAK

      • Mugikorrak eta gailu elektroniko guztiak itzali egin behar dira azterketa gelan sartu baino lehen.

Puntualtasuna behar dugu. Ezingo dugu zain egon, e? Ondo izan eta asko ikasi!

2012-Batxi1eko OHIKO notak

Kaixo denoi!

Bihar dugu ebaluazio saioa eta etzi emango dizkizuegu notak. Beraz,

  • Batxi1eko OHIKO notak: ASTEAZKENEAN, ekainaren 6an, 10:30ean.

OHARRA: Puntualtasuna eskatzen dizuegu, irakasleok eguneroko normalean baikabiltza eta DBHn klase arruntak daude. Hautaprobak ere egun horretan hasten dira.

Bihar, ebaluazio saioaren ondoren, jarriko ditugu EZ OHIKO datak eta asteazkenean banatuko zaizkizue.

Ondo izan!