Bagoaz oporretara…
http://www.gitb.eus/azken-berriak/12827-lazkaoko-zein-beasaingo-festek-aldaketak-jasan-dituzte-covid-19-a-dela-eta
Horixe da urtero Ordiziko Batxiko irakasleok esaten duguna, baina aurten, tamalez, egia bilakatu da…
Apirilaren 20ra arte ez dugu ikastolarik izango. Etxekolanak ondo antolatu eta ahal duzuen hobetoen disfrutatu. Idea ez da lan eta lan aritzea, baina… den-dena ere ez dugu bertan behera utziko; badaezpada ere, hementxe gogoratzen dizkizuegu gai bakoitzean jarritako lanak:
Beste kontu batekin ere bagatoz… Zuzendaritzak eskatu digu zuengana iristeko:
Kaixo lagun;
Berrogeialdi egun zail hauetan, gure komunitatea osatzen dugun guraso, ikasle, irakasleok eta zerbitzuetako langileok fin-fin ari gara egoerari ahalik eta ondoen aurre egiteko era guztietako ahaleginetan. Oraingo honetan, ariketa kolektibo bat egitea eskatu nahi dizuegu:
-
-
- Atxikita doan dokumentuaren 5. bertsoa abesten bideo bat grabatzea. Doinua eta erritmoa hartzeko, grabazio bat ere atxikita doakizue.
Oharrak:
-
- Bideoa grabatzeko, telefonoa HORIZONTALEAN jarri.
- Ahal baduzue, gurasoak eta seme-alabak elkarrekin grabatu.
- Umorea eta sormena eskertzen dira.
- Ikastolako kamiseta urdina jantzi.
- Grabazioa editatu gabe posta honetara bidali: zuzendaritza@jakintza.eus
- Bideoaren tamaina 25 MB-ekoa baino handiagoa bada, https://tori.eus/ zerbitzua erabil dezakezue (euskaraz dagoen doako zerbitzua da eta 2Gb arteko fitxategiak bidali daitezke).
- Grabazioak bidaltzeko epea asteazkenean, apirilaren 8an, amaituko da.
Animatu eta parte hartu!
Hola a todos,
En estos difíciles días de cuarentena, quienes formamos parte de la comunidad educativa de la ikastola (familias, alumnado, profesorado…) estamos inmersos en todo tipo de esfuerzos por hacer frente de la mejor forma posible a esta situación. En esta ocasión queremos pediros la participación en un ejercicio colectivo:
-
-
- Queremos que grabéis un video cantando el verso XXX del documento adjunto. Para que podáis coger la melodía y el ritmo, os adjuntamos también una grabación.
Notas:
-
-
- Para grabar el video, poned el teléfono en posición HORIZONTAL.
- Si es posible, grabar conjuntamente padres/madres e hijos/hijas.
- Se agradece el humor y la creatividad.
- Vestid la camiseta azul de la ikastola.
- Enviad la grabación sin editar al correo: zuzendaritza@jakintza.eus
- Si el video tiene más de 25 MB, podéis utilizar el servicio https://tori.eus/ (es gratuito, en euskera y se pueden enviar archivos de hasta 2 GB).
- El plazo para enviar las grabaciones finalizará el miércoles, día 8 de abril.
Animaros y participad!!!
Beraz, hauxe litzateke guri dagokion bertsoa:
5. Nahiz ta birusa aske dabilen,
nahiz eta egin nahiko gaitz.
Goizero jaiki beharra dago
indartsu, umore alaiz.
Berriro bueltan izan gaitezen,
dena buka dadin garaiz,
zuek bezala neroni ere etxean
geldituko naiz!
- Bertso osoa ikusi nahiko bazenute, HEMEN!
- Doinua trebatzeko, berriz, HEMEN!
Benga! Eutsi goiari eta ea “Oporrak” ondo pasatzen dituzuen! Aupa, Etxebesteee! Denok gara Etxebeste!
https://www.eitb.tv/es/video/film-luzeak-aupa-etxebeste/6081/7200/aupa-etxebeste/
Ondo izan!