2020-Koronabirus-ANTOLAKETA-Aste Santuko OPORRAKKK!

Bagoaz oporretara…

http://www.gitb.eus/azken-berriak/12827-lazkaoko-zein-beasaingo-festek-aldaketak-jasan-dituzte-covid-19-a-dela-eta

Horixe da urtero Ordiziko Batxiko irakasleok esaten duguna, baina aurten, tamalez, egia bilakatu da…

Apirilaren 20ra arte ez dugu ikastolarik izango. Etxekolanak ondo antolatu eta ahal duzuen hobetoen disfrutatu. Idea ez da lan eta lan aritzea, baina… den-dena ere ez dugu bertan behera utziko; badaezpada ere, hementxe gogoratzen dizkizuegu gai bakoitzean jarritako lanak:

Beste kontu batekin ere bagatoz… Zuzendaritzak eskatu digu zuengana iristeko:


Kaixo lagun;
Berrogeialdi
egun zail hauetan, gure komunitatea osatzen dugun guraso, ikasle, irakasleok eta zerbitzuetako langileok fin-fin ari gara egoerari ahalik eta ondoen aurre egiteko era guztietako ahaleginetan. Oraingo honetan, ariketa kolektibo bat egitea eskatu nahi dizuegu:

      • Atxikita doan dokumentuaren 5. bertsoa abesten bideo bat grabatzea. Doinua eta erritmoa hartzeko, grabazio bat ere atxikita doakizue.
Oharrak:
    • Bideoa grabatzeko, telefonoa HORIZONTALEAN jarri.
    • Ahal baduzue, gurasoak eta seme-alabak elkarrekin grabatu.
    • Umorea eta sormena eskertzen dira.
    • Ikastolako kamiseta urdina jantzi.
    • Grabazioa editatu gabe posta honetara bidali: zuzendaritza@jakintza.eus
    • Bideoaren tamaina 25 MB-ekoa baino handiagoa bada, https://tori.eus/ zerbitzua erabil dezakezue (euskaraz dagoen doako zerbitzua da eta 2Gb arteko fitxategiak bidali daitezke).
    • Grabazioak bidaltzeko epea asteazkenean, apirilaren 8an, amaituko da.
Animatu eta parte hartu!
Hola a todos,
En estos difíciles días de cuarentena, quienes formamos parte de la comunidad educativa de la ikastola (familias, alumnado, profesorado…) estamos inmersos en todo tipo de esfuerzos por hacer frente de la mejor forma posible a esta situación. En esta ocasión queremos pediros la participación en un ejercicio colectivo:
      • Queremos que grabéis un video cantando el verso XXX del documento adjunto. Para que podáis coger la melodía y el ritmo, os adjuntamos también una grabación.
Notas:
      • Para grabar el video, poned el teléfono en posición HORIZONTAL.
      • Si es posible, grabar conjuntamente padres/madres e hijos/hijas.
      • Se agradece el humor y la creatividad.
      • Vestid la camiseta azul de la ikastola.
      • Enviad la grabación sin editar al correo: zuzendaritza@jakintza.eus
      • Si el video tiene más de 25 MB, podéis utilizar el servicio https://tori.eus/ (es gratuito, en euskera y se pueden enviar archivos de hasta 2 GB).
      • El plazo para enviar las grabaciones finalizará el miércoles, día 8 de abril.
Animaros y participad!!!

Beraz, hauxe litzateke guri dagokion bertsoa:

5. Nahiz ta birusa aske dabilen,

nahiz eta egin nahiko gaitz.

Goizero jaiki beharra dago

indartsu, umore alaiz.

Berriro bueltan izan gaitezen,

dena buka dadin garaiz,

zuek bezala neroni ere etxean

geldituko naiz!

 

  • Bertso osoa ikusi nahiko bazenute, HEMEN!
  • Doinua trebatzeko, berriz, HEMEN!

Benga! Eutsi goiari eta ea “Oporrak” ondo pasatzen dituzuen! Aupa, Etxebesteee! Denok gara Etxebeste!

https://www.eitb.tv/es/video/film-luzeak-aupa-etxebeste/6081/7200/aupa-etxebeste/

Ondo izan!

 

2020-Koronabirus-2. astea-Hautaprobak atzeratuta III

Badirudi Hautaprobak desberdinak izango direla… Badirudi data batzuk eman dituztela… Nork daki zer gertatuko den!

Oraingoz, hauxe da dagoena!

  1. aukera: Uztailaren 6-7-8
  2. aukera: Uztailaren 20-21-22

Desberdina izango omen da «con el objetivo de que el alumnado no se vea perjudicado por no haber trabajado en clase algún bloque de contenido de alguna de las materias». Euskadin «adaptar los exámenes, revisar los criterios de evaluación o flexibilizar el tipo de ejercicios» Hezkuntzak egingo omen du EHUrekin batera.

Beraz, oraingoz, uztaila horrela geratzen zaigu:

img_20200325_185710

Hementxe duzue Unibertsitate Sarbideko Zuzendaritzak zuzendariei bidalitako oharra:

Zuzendari agurgarria,

Unibertsitatera Sartzeko tramiteen egutegiko epe zehatzei buruzko mezu batzuk jaso ditugunez, jakinarazten dizuegu UPV/EHUk administrazio prozeduretako epeak eten dituela, martxoaren 14ko alarma-egoeraren deklarazioa dela eta. Era berean, bere web orrian barne oharra (erantsita doana) argitaratu zuen etenaldi horren berri emateko.

Bestalde, jakinarazten dizugu, jarduera berriro hasten denean, epe
berrien informazioa helaraziko dela.

Adeitasunez,

Unibertsitate Sarbideko Zuzendaritza

Jarraituko dugu…

 

 

 

2020-Jakintzako zuzendaritza-Koronavirus

Guraso agurgarriak,

Oraintxe jaso dugu Hezkuntza Sailetik bihartik aurrera klaseak eteteko agindua. Etenaldi honek, 15 egun iraungo ditu: martxoaren 13tik 29ra (biak barne).

Nolanahi ere, eskola-jardueraren aldi baterako etenaldia ez da eskola-jardueraren etenalditzat hartu behar; aitzitik, ahalegina egin behar dugu ikasleek egunero etxean ikasteko ohiturari eutsi diezaioten. Horregatik, ikastolako langileok lanean jarraituko dugu eta datozen egunetan, emailez edo beste baliabide digitalen bitartez harremanetan jarraituko dugu bai ikasleekin (LH 3. mailatik aurrera), bai familiekin.

Irizpide orokor gisa, tutore, irakasle edo orientatzailearekin aurreikusitako bilerak bere horretan mantenduko dira.

Osasun-agintarien gomendioak jarraituz, saihestu dezatela taldeko jarduerak egiten diren esparru itxietan egotea.

Bestalde, Eskola Kirolaren inguruko ekimen guztiak bertan behera gelditu dira (entrenamentuak eta lehiaketak).

Hezkuntza Sailetik jaso dugun gutuna igortzen dizuegu. Berriak ditugun heinean informatuko zaituztegu.

Edozein zalantzaren aurrean, jakin irakasleak eta zuzendaritza ikastetxean egongo garela.

Ondo izan

Jakintza ikastolako zuzendaritza taldea

2020-Eusko Jaurlaritza-Hezkuntza Saila-Koronabirusa

Hezkuntza-komunitateko kide agurgarriok:

COVID-19 koronabirusak EAEko lurralde osoan izandako aurrerapenaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideei jarraituz, zirkular honen bidez jakinarazten dizuegu Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztien eskola-jarduera presentziala aldi baterako eteteko hartutako erabakiaren berri.

Etenaldi horrek 15 eguneko iraupena izango du bihartik aurrera, martxoaren 13tik aurrera.

Ondorioz, bertan behera geratzen da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiru lurralde historikoetako ikastetxeetan aurrez aurreko eskola-jarduera guztia, bai eta Haurreskolak Partzuergoaren mendeko haur eskoletan ere.

Nolanahi ere, eskola-jardueraren aldi baterako etenaldia ez da eskola-jardueraren etenalditzat hartu behar; aitzitik, ahalegina egin behar dugu ikasleek egunero etxean ikasteko ohiturari eutsi diezaioten. Horregatik, ikastetxeetako langileak beren ohiko ordutegian egotea erabaki da.

Aldi horretan, irakasleei dagokie material didaktikoa prestatzea eta ikasleen eskura jartzea, ahal den neurrian, modu ez-presentzialean lan egiten jarraitu ahal izan dezaten. Horretarako, Sailak alderdi horiek argitzeko instrukzioa emango du.

Horrez gain, Osasun Sailak gomendatzen du, nahiz eta ikasleek etxeko bizitza normala egin dezaketen, ahal den neurrian saihestu dezatela taldeko jarduerak egiten diren esparru itxietan egotea. Era berean, osasun-agintarien gomendioak betetzeko eskatzen dizuegu, hartutako neurriek birusa kontrolatzen lagunduko dutelakoan.

Ikasleekin edo irakasleekin egiten diren mota guztietako irteerei dagokienez, Osasun Sailaren jarraibideak bete behar dira. Une honetan horiek saihestea gomendatzen du Sail horrek.

Ikastetxeek zabalik izango dituzte familiekin komunikatzeko ohiko bideak, horri buruzko informazio eguneratu guztia helarazteko.

Informazio eguneratua eta jarraibide operatibo gehigarriak izateko, sailaren webgunearen barruan atal bat gaitu da, gomendioak eta mezu berriak aldizka helarazteko.

https://www.euskadi.eus/koronabirusari-buruzko-informazioa/web01-s2hhome/eu/

Hezkuntza-komunitateko kide guztien erantzunkidetasuna eskatzen dugu, salbuespenezko eta ezohiko aldi hau behar bezala kudeatzeko, aldi berean, lankidetza ere eskertzen dugularik.

Adeitasunez,

Cristina Uriarte Toledo
Hezkuntzako sailburua