2020-Koronabirus-2. astea-Hautaprobak atzeratuta III

Badirudi Hautaprobak desberdinak izango direla… Badirudi data batzuk eman dituztela… Nork daki zer gertatuko den!

Oraingoz, hauxe da dagoena!

  1. aukera: Uztailaren 6-7-8
  2. aukera: Uztailaren 20-21-22

Desberdina izango omen da «con el objetivo de que el alumnado no se vea perjudicado por no haber trabajado en clase algún bloque de contenido de alguna de las materias». Euskadin «adaptar los exámenes, revisar los criterios de evaluación o flexibilizar el tipo de ejercicios» Hezkuntzak egingo omen du EHUrekin batera.

Beraz, oraingoz, uztaila horrela geratzen zaigu:

img_20200325_185710

Hementxe duzue Unibertsitate Sarbideko Zuzendaritzak zuzendariei bidalitako oharra:

Zuzendari agurgarria,

Unibertsitatera Sartzeko tramiteen egutegiko epe zehatzei buruzko mezu batzuk jaso ditugunez, jakinarazten dizuegu UPV/EHUk administrazio prozeduretako epeak eten dituela, martxoaren 14ko alarma-egoeraren deklarazioa dela eta. Era berean, bere web orrian barne oharra (erantsita doana) argitaratu zuen etenaldi horren berri emateko.

Bestalde, jakinarazten dizugu, jarduera berriro hasten denean, epe
berrien informazioa helaraziko dela.

Adeitasunez,

Unibertsitate Sarbideko Zuzendaritza

Jarraituko dugu…

 

 

 

2020-Koronabirus-Hautaprobak atzeratuta II

Unibertsitaterako hautaproba uztailean egitea nahi du Eusko Jaurlaritzak

EAEko Exekutiboak hezkuntza arloko eskumenak errespetatzea eskatu du. Hautaproba “nolanahi ere egin” behar dela uste du Eusko Jaurlaritzak.

Unibertsitatean sartzeko proba. Artxiboko argazkia: EFE

Unibertsitatean sartzeko proba. Artxiboko argazkia: EFE

Unibertsitatean sartzeko proba uztailean egin ahal izateko “aukera guztiak agortzearen” alde agertu da Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila. Era berean, hezkuntza arloko eskumenak errespetatzea eskatu du.

2019-2020 ikasturteko hautaprobaren inguruko jarrera jakinarazi die Hezkuntza Sailak Hezkuntza eta Unibertsitate ministerioei. Unibertsitatean sartzeko proba atzeratzea erabaki dute, koronabirusaren eraginez eskolak bertan behera geratu ondoren.

Hezkuntzako Sektore Konferentziak asteazkenean aztertuko du gaia, bilera telematiko batean.

Hautaproba “nolanahi ere egin” behar dela uste du Eusko Jaurlaritzak. Eskumenak bermatu behar direla uste du, “epemugaren barruan Euskal Herriko Unibertsitatearekin egutegirik egokiena adostu ahal izateko”.

Iragan astearteko bileran ohiko deialdia ekainaren 24a eta uztailaren 10a artean egitea aztertu zuten alde guztiek, emaitzak uztailaren 21ean argitaratuz. Horrela, ezohiko deialdia irailaren 17a baino lehen egitea posible izango litzateke, emaitzak irailaren 23a baino lehen argitaratuz.

Hala ere, horrek ez du esan ezohiko hautaproba irailean egin behar denik; izan ere, EAEn ekainean egin dute “urtetan”, Hezkuntza Sailak gogorarazi duenez.

Euskal hizkuntza eta literatura “oinarrizko erreferente ukaezinak dira”

Horregatik, ezohiko deialdiaren data erkidego bakoitzak ezarri beharko luke. Zentzu horretan, ezohiko hautaproba uztailaren amaieran egitea planteatzen du Jaurlaritzak.

Hautaprobaren egitura eta edukiei dagokionez, ikastetxeen autonomia pedagogikoa bermatzea beharrezkoa del uste du Eusko Jaurlaritzak, edukien irakaskuntza denborarekin antolatzeko.

Horregatik, probak egokitzea eskatu du Exekutiboak, ikasgai-zerrenda murriztuz, azterketaren zati ezberdinetan (gaiak, galderak, testuak edo proposatutako problemak hautatzeko aukera) ikasleari aukera handiagoak emanez.

Era berean, proba mota malgutzea eta ebaluatzeko irizpideak berriz aztertzea eskatu du, azterketetan ikasturtean zehar irakatsitako eduki garrantzitsuenak jasoz.

Bestalde, “gainerako hizkuntza ofizialetan” irakaskuntza arautzea erkidegoen eskumena dela gogorarazi du Hezkuntza Sailak. Euskadin euskal hizkuntza eta literatura “oinarrizko erreferente ukaezinak dira”, azpimarratu duenez.

Azkenik, “hezkuntza arloan eskumenenganako errespetua ezinbestekoa da”, adierazi du EAEko exekutiboak.

ITURRIA: https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/7112738/koronabirusa-unibertsitaterako-hautaproba-uztailean-egitea-nahi-du-jaurlaritzak/

2020-2. ebaluazioko azterketak

Beharrik ere ez da egongo, baina… badaezpada ere indarrak zertxobait neurtu egin beharko ditugu, ez? Animooo!

DBHO-2 

  • Otsailaren 6, osteguna
    1. Historia
    2. Ingelesa
  • Otsailaren 7a, ostirala
    1. Eusk
    2. Fisika-Enpresa
  • Otsailaren 10, astelehena
    1. Leng
    2. Geo-Lur
  • Otsailaren 11, asteartea
    1. Kimika-
    2. Marraz-MateG
  • Otsailaren 14, ostirala
    1. Mate Z

Urtarrilaren 20-21ean: Arte

Urtarrilaren 24an: Bio-Filo   

DBHO-1 

  • Otsailaren 6a, osteguna
    1. Marraz-BIo
    2. Euskara
  • Otsailaren 7a, ostirala
    1. Fis-Kim
    2. Filo
  • Otsailaren 10a, astelehena
    1. Mate Z
    2. Ingelesa
  • Otsailaren 11, asteartea
    1. Lengua

Azterketa hauen garaian, klaseak ETEN egingo dira eta egunean bi egingo dira.

  • Lehenengoa: 08:30ean
  • Bigarrena: 11:45ean

Ez galtzeko, Googlen ere badituzue, e?

2019-Batxi2-EZ OHIKOAK-Hautaprobak

Bihar hasiko gara borroka honetan, e?

img_20190702_202034

Hau da interesatzen zaiguna orain. Trenez joan beharko bazenute, 07:23koa hartzea gomendatzen dizuegu. Hurrengoa ere iritsiko da ziurrenik, baina… autobusa hartu eta… lehen egunean horrela joango nintzateke ni… Hurrengoetan beranduxeago nahikoa. Gogoan izan:

  • NAN
  • Ikastolan emandako agiria
  • Axota urdin parea…
  • Lasaitasun pixka bat…

Eta… bukatzear dugu!

Animoooo!

Argibide gehiago

 

2019-Batxi2-Ez Ohikoak

Ekainaren 13tik ekainaren 19ra arte izango dira.

____________________________________________________

  • Ekainaren 7an, ostirala
    • HIST (1. eb)
  • Ekainaren 11n, asteartea
    • HIST (2. eb)
  • Ekainaren 13an, osteguna
    • 08:30ean-FILO-KIM
  • Ekainaren 14an, ostirala
    • 08:30ean-HIST (3. eb)
  • Ekainaren 17an, astelehena
    • 08:30ean-LENG
  • Ekainaren 18an, asteartea
    • 08:30ean-ARTE-FIS
  • Ekainaren 19an, asteazkena
    • 08:30ean-MATE