2017 – Batxi2 – OHIKO nota banaketa

Bihar, osteguna, 09:25ean egingo dugu.

Hor zehaztuko dugu Hautaprobetako klaseen ordutegia

Gurasoen txandak ere hor hartuko dituzue.

Animo! Azkena falta zaigu-eta!

Advertisements

2016-2017-Batxi1-IRTEERA-Olentzero

Gaurkoan Batxi batekoak baserritar jantzi eta goizeko 9:30-etan ikastola txikira joan gara gaur Olentzero eta Mari Domingi datozelako bixitan! Ume txikiak ez ezik geu ere ilusioz joan gara horren bisitari prestuak izanda. Ikastolara sartu eta ume txikiekin ibili gara. 10:15 aldera DBH4-ko 4 trikitilarirekin batera eta ume guztiak hartuta irakasle eta ikasle, kalera irten gara herriko plazara bidean. Plazara heldu garenean guztiok Olentzero eta Mari Domingiri garraisika aritu gara eta badirudi entzun digutela, ze handik pare bat minutura han agertu dira biak sokatik Napoleon astoa zutela. Hator hator kantatu diegu eta ikastolara bueltatu gara. Ikastolan maila bakoitzeko umeak kantu bat kantatu diete Olentzero eta Mari Domingiri. Uste dut Batxikoena izan dela afinazio exkaxenetarikoa izan duena baina bueno…

Umeak beraien eskutitzak ematen hasi dira ondoren eta gu bitartean ingelerako gelan sartu gara. Han hamaiketakoa genuen prestatuta, txorizo ogitarteko eta guzti. Bapo jan ondoren batzuk futbol partiduetako finala jokatu behar zutela eta berriro ere goiko ikastolara joan dira eta guk han eman diogu bukaera egun berezi honi.img-20161223-wa0001dsc05983 dsc06127

2014-Batxi1ekoak Olentzeroren zain

2014-Olentzero

Horrelaxe jaiki ginen azken ostiralean, dotore-dotore eta ilusioz jantziak. Olentzero eta Mari Domingin etorri ziren eta, garrantzitsuena, astoa ere bai! Eguaraldiaren konjuroak funtzionatu zuen oraingo honetan!

Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera

 

Gure neska-mutilek berriro sinetsi zuten magian HH-ko ume txikienen mukiak kentzen hasi bezain pronto. Erabat profesional bihurtu ziren, argazkirik ateratzeko betarik gabe, umeak zaindu behar zituztela-eta. Azkar samar alde egin beharrean izan ginen, futboleko finalerako klasifikatuta baitzeuden gure mutilek…, baina hori beste kontu bat da…

Denontzat izan zen egun aparta… Datorren urtera arte, jende!