2016 – Hautaprobetako notak jasota!!!

Kaixo denoi!

Zuetako batzuk lasai-lasai geratu zarete, jada, baina badago erabat ados ez dena geratu ere. Ea laguntzen dizuegun! Hementxe duzue notarekin ados ez zaudeten horiek jarrai dezakezuen bide posiblea:

Ez banago ados kalifikazioarekin, zer egin dezaket?

Bi aukera daude:

  • Epaimahaiari ariketen bigarren zuzenketa egiteko eskatu ahal diozu, eta ondoren antolaketa batzordeari erreklamazioa aurkeztu.
  • Erreklamazioa zuzenean aurkeztu ahal diozu batzordeari, bigarren zuzenketa eskatu gabe.

Erreklamazioa egiteko epea

3 egun baliodunekoa izango da, kalifikazioa argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Azterketa zuzenduta ikusteko eskubidea dut?

Zuzenketa edo erreklamazio prozesu osoa amaitu ondoren, ikasleak eskubidea izango du zuzendutako azterketa ikusteko (horretarako aurrez eskaera eginda).

Noiz eskatu ahal izango dut azterketa ikustea?

  • Ohiko deialdia: 2016ko uztailaren 5ean
  • Ezohiko deialdia: 2016ko irailaren 1ean

Eskaria Sarbide Bulegoan edo errektoreordetzetan aurkeztuko beharko duzu.

Sarrera probako notarekin ados ez banago, zer egin nezake?

Hautaprobetako notak argitaratu ondoren hiru egun besterik ez duzu erreklamazio hauetakoren bat jartzeko:

  • Bigarren zuzenketarako eskaria. Eskari orrian bertan ikusiko dituzu erreklamazioa jartzeko xehetasun guztiak.
  • Antolaketa Batzordeari erreklamazioa. Erreklamazio orrian ikus dezakezu zer egin behar den.
  • Bigarren zuzenketarako eskaria eginez gero, aukera duzu gerora Antolaketa Batzordeari erreklamazioa jartzeko ere.

Hementxe dituzu galdera-erantzun gehiago.

Advertisements

2016 – 2. errekuperazioak

2. errekuperazioko azterketak (2015-2016)

 

BATXI1 BATXI2
Otsailaren 19a, OSTIRALA Filosofia
Otsailaren 22a, ASTELEHENA
Otsailaren 23a, ASTEARTEA (Ing-Reading!)
Otsailaren 24a, ASTEAZKENA (Psiko-3. gaia) Hist
Otsailaren 25a, OSTEGUNA Ing Ing
Otsailaren 26a, OSTIRALA Fis-Mar Fis-Mar
Otsailaren 29a, ASTELEHENA MateZ Kim-Geo
Martxoaren 1a, ASTEARTEA
Martxoaren 2a, ASTEAZKENA Bio Enp
Martxoaren 3a, OSTEGUNA Len Len
Martxoaren 4a, OSTIRALA MateG MateG-MateZ

 

OHARRA: Parentesi artekoaK EZ DIRA ERREKUPERAZIOAK

2016 – 2. ebaluazioa

Kaixo guztioi!

Iñauteriak ezin burutik kendu eta azterketetan murgildu behar! Hau da mixerie, e? Lasai har ezazue, pasatuko da-eta!

Baina… tokatzen dena egin behar da eta hementxe duzue azterketen egutegia:

DBHO 2

  • Otsailaren 11, osteguna
    1. Historia
    2. MateZ-MateG
  • Otsailaren 12a, ostirala
    1. Mar-Bio-Geo
    2. Leng
  • Otsailaren 15a, astelehena
    1. Kimika – Arte
    2. Ing
  • Otsailaren 16a, asteartea
    1. Fisika-Enpresa

DBHO 1

  • Otsailaren 11, osteguna
    1. Lengua
    2. MateZ-MateG
  • Otsailaren 12a, ostirala
    1. Fis-Hist
    2. Ingelera
  • Otsailaren 15a, astelehena
    1. Mar-Bio-Lite
    2. Eusk
  •   Otsailaren 16, asteartea
    1. Kim-Eko

2015-16-Ikasturte hasiera

Kaixo, denoi!

Gerturatzen ari zaigu ikasturtea, e?

  • Aurkezpena: OSTEGUNA, irailaren 10ean, 11:00etan
  • Egutegi normala (gutxi gora-behera): OSTIRALA, irailaren 11n, 08:30ean

Aste motza, segituan ez aspertzeko ere! Udako ditxek kontatu, kolorea luzitu eta… a enpollar!

Hala ere, oraindik badaude egunak… Ondo-ondo pasa… lanerako tartea izango dugu-eta! Ostegunera arte!