2018-Batxi2-Agurra

Agurra esaten diogu, baina… ez dugu agur esan nahi… Laster arte da gurea!

Baina badaude despedidak, klaro! Azken deribadak batzuentzat, azken karlistaldiak besteentzat, edo Descartes, edo… Badaude agurrak gure laster arte honetan!

Eskerrik asko zuei eta zuen gurasoei ere, etapa hau elkarrekin egiteko aukera izan dugulako.

Agurrerako prestatutako BIDEOA

Advertisements

2018-Batxi1-Zuhaitza

Olano brother izan dugu gidari… Eskerrik asko! Kalekume asko zegoen lan horretan eta… Sagardoa edateko esperantza luzatu egingo zaigu, baina ederki geratu zaigu zuhaitza batxiko pasiloaren aurrean.

2016-2017-Batxi1-Uretako sorospena

BUSTI BELDURRIK GABE, SALBU GAUDE ETA!

Urtero legez Batxi 1eko ikasleek uretako sorespenaren inguruan egin dute ikastaroa. 3 astetan jarraian 12:40etik 14:15era bitartera izan da eta bertan ikasleak gai honen inguruan oinarrizko ezagutzak jaso dituzte. Beraz, uretatik gertu arrisku egoeran bazabiltza lasai egon, batxi 1eko edozein ikasle gertu badago. Ikastaroa Mikel Unanuek eman du eta azpimarratzekoa da ikasleek izan duten jarrera.

2016 – Batxi1G – Martxoaren 8a: El orgullo de ser mujer

6  voces  6,  desde  Latinoamérica

Zoritxarrez emakumeok nazioarteko eguna dugu; gure eskubideak bermatuta ez dauden seinale. Dena den, zoritxarra edo zoriona perspektiba kontua izan daiteke neurri batean.

Egunari bere alderdirik baikorrenetik begiratuz gero, beraz, aukera paregabea da borrokatzeko. Gure eskubideak aldarrikatu ditzakegu; gure baldintza kaskarrengatik kexa gaitezke; gure arazoak plazaratu ditzakegu; ikusgarritasuna ematen digu egun honek. Helburu horiek denak barnebilduz Jakintza ikastolako ikasleak ere lanean aritu dira egun hau aitzakia eta arrazoi hartuta.

Sarritan gizonezkoak baino ez ditugu topatzen testuliburuetan. Bada, DBHO1eko ikasleek Literatura Unibertsalean nabarmendutako emakume idazleak landu dituzte. Zehazki, Hego Ameriketako 6 emakume idazle: Rosario Castellanos, Alaide Foppa, Gabriela Mistral, Alejandra Pizarnik, Alfonsina Storni eta Idea Vilariño. Sei emakume, sei bizitza eta sei ahots. Lehenengo mailako giza zientzietako zortzi ikasleek aipatutako autoreei buruzko aurkezpen musikatua eskaini dute. DBH3ko ikasleez gain, herri mailako eragileak ere bertaratu dira; esaterako, Kimetzeko hainbat kide.

Noizbait, martxoaren 8a gure egutegietatik kentzeko esperantzaz borrokan jarraitu behar dugu. Benetako berdintasunaren alde egin dezagun!