2019-Batxi2-Erasmus+-Kreta I

Badatoz azken izerdiak! Eneee! Desiatzen gaude denok! Batzuk hautaprobak prestatzen ari gara oraindik. Beste batzuk, ordea,… proiektu honetako azken bidaiari eman diote hasiera.

Berriro ditugu gure etapako pipioloak -Larraitz eta Ion- 11 apostoluekin munduan barrena. Irten ziren atzo, arratsaldeko bostak 10 gutxik aldera. Lasai orduarekin, todokontrolau nonbait… Ai! Gazte gera gazte ta ez gaude konformeeee… zioen garai bateko kanta hark!

Gauerdian ziren en la kapi, Madrilen, aloamerikano afaltzen… Ez dira galduko, ez… Ta ohera! Nolakoak ote litera merke horiek? Nola ote zegoen komuna? Norekin tokatu ote zitzaien lo egitera? Konpartido horrek badu bere intringulisa!

Ondo segi, gaztek!

 

 

2019-Batxi 1-Proiektu astea-OLINPIADAK

Ederki amaitu genuen izerdi galantak aterarazi zizkigun ditxosozko astea. Nahikoa gozatu genuen…

Egia da txupito eta txupito artean… nik ez dakit zer prestatu zuen Larraitzen taldeak… Bastante mareatuta ikusten zen bat baino gehiago… Eneeee! Bere urtemuga zela-eta, barkatu beharko zaio, baina … Ekonomiakoak edari isotoniko eta energetiko hori komertzializatzen zaila ote den susmoan gaude…

Eta marrazketakoak? Ez dakit ba nik probetxuzko diseinurik aterako den hortik… Ion bastante galduta ikusi nuen nik…

Soinketakoak, berriz… bueno… egun historikoa izan zuen atzokoa… Irabazleen artean geratu zen gainera… je je… nola ez?

Eskerrik asko denoi! Ederki pasatu genuen denok!

Ekintzen bideoak ikusi nahi badituzu, sakatu HEMEN

2019-Batxi1 Giza-Irteera Ordiziara

  1. Andres Urdaneta
  2. Alde Zaharra
  3. ZABALA jauregia
  4. JAKES ETXEA
  5. BARRENA jauregia
  6. BARRETXE jauregia
  7. ANDRE MARIAREN JASOKUNDEAREN ELIZA
  8. MUXIKA dorretxea
  9. JAUREGI BOTIKA
  10. ENPARANTZA NAGUSIA
  11. ORDIZIAKO UDALA
  12. SUJETOENEA
  13. ABARIA jauregia
  14. GAZTELUZAR jauregia
  15. LAZKAIBAR BALDA jauregia edo jauretxea
  16. 2 gaineko 1, multzo hirukoitza

Larri ibili ginen denborarekin… beste gauza batzuk ere bagenituen buruan-eta…

Efikazia izan zen nagusi. Erosketak egin eta Frain geratu ginen, ingurua miatuz. Ibilbide laburtua egin genuen, baratxuri-zopak denbora behar zuela-eta. Soziedadean ere antolaketa izan zen harrigarriena: hauek mahaia jartzen, hura pizzak erretzen, bestea ogia txikitzen eta… Ene! Gustura eman nuen klase hori! Errepikatu beharko dugu, e?